Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaztegune

GAZTE INFORMAZIOA

BEKAK, OPOSIZIOAK ETA SARIAK BILTZEN DITUZTEN TXOSTENAK



GAZTE INFORMAZIOAk BEKAK, OPOSIZIOAK eta SARIAK biltzen dituzten txostenak egiten ditu, deialdi ezberdinetako informazioa bilduz. Interesa duten gazte guztientzako lanabes baliagarriak eta eraginkorrak sortzea eta doaneko eta interes handiko zerbitzu bat eskaintzea dira helburuak. Askotan, informazio mota hori iturri ezberdinetan bilatzea lan astuna gerta liteke eta hori dela eta, GAZTE INFORMAZIOA lanean ari da, deialdi guztiak txosten ezberdinetan bilduta eta behar bezala klasifikatuta egon daitezen.

bekak, oposaketak eta sariak Beka, sari eta oposaketen txostenak

Astero argitaratzen den oposaketen txostenak Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Burgoseko, Errioxako, Kantabriako eta beste autonomia erkidegoetako administrazio publikoetako lan deialdiak biltzen ditu.

Bekak biltzen dituzten txostenetan, asterokoak horiek ere, administrazio publikoak nahiz enpresa pribatuek, gazteak bere prestakuntza zabaldu ahal izateko eskaintzen dituzten beken eta diru laguntzen berri ematen da.

Sariei buruzko txostenean berriz, bilaketa azkartzeko eta errazteko, gaien arabera klasifikatzen dira eskaintzak: literatura, diseinua, arte ederrak, irudia eta soinua, ikerketa, musika,... Sarien deialdi horiek hilero argitaratzen dira.

Txosten baliagarri horiek guztiak paperean nahiz Interneten aurki ditzakezu. Paperean, GAZTEGUNEn bertan edo Gipuzkoako beste edozein gazte informazio bulegotan eskuratu daitezke.

GAZTEGUNEraino etortzerik ez baduzu, Interneten ikusi ditzakezu eskaintzak, BEKAK, OPOSIZIOAK ETA SARIAK BILTZEN DITUZTEN TXOSTENEN bertsio digitalean: klik hemen.

irudi apaingarria: edukinaren oina
gipuzkoa.net