Gaztegunen alor ezberdinekin lotutako gaien araberako karpetak eratzen dira: HEZKUNTZA, LANA, HIZKUNTZAK, UDALEKUAK, besteak beste.
GAZTE INFORMAZIOAko karpetak Gaztegunen bertan kontsultatzen dituen gazteari zuzentzen dira. Guneak kontsultarako espazio bat du, karpetetako aurkibidea jarraituz, interesatuak behar adina informazio praktiko irakurri, aukeratu eta fotokopiatu ahal izateko.
Zatoz GAZTEGUNEra eta ezagutu zure eskura dauden karpetak!
