Gipuzkoako Foru Aldundia

Gaztegune

GAZTE INFORMAZIOA

LAN BILA AL ZABILTZA?



Lana aurkitzea ez da batere erraza eta GAZTEGUNEko GAZTE INFORMAZIOA jabetzen da arazo horretaz. Hori dela eta, asteburuan zehar prentsan argitaratzen diren lan eskaintza guztiak bilduz, txosten bat egiten dugu astero.

Lana bilatzeak duen zailtasuna arintzeko helburuarekin, lan eskaintzak lanbide mailaren arabera klasifikatzen dira: mekanika-elektrizitatea, lizentziatuak, diplomatuak, garraioak, ostalaritza-merkataritza, etab.

Lana bilatzerakoan lanabes baliagarri eta funtsezkoa den LANAREN TXOSTENAz gain, GAZTEGUNEk bilaketa hasterakoan oinarrizkoa den informazioa eskaintzen die gazteei: aurkezpen gutunak, curriculumak, lan elkarrizketak, lana eskaintzen duten enpresen gida, lan gidak, etab.

Zatoz GAZTEGUNEra edo Gipuzkoako beste edozein gazte informazio bulegora eta ezagutu asteroko LAN TXOSTENA!

lan bila al zabiltza? lan bila al zabiltza? lan bila al zabiltza? lan bila al zabiltza?
irudi apaingarria: edukinaren oina
gipuzkoa.net