Gipuzkoako Gazteen Informazio eta Dokumentazio Gunean beken, sarien, ikastaroen, jardueren eta lanen berri ematen duten INFORMAZIO PANELAK daude, gazteek asteroko deialdiak eguneratuta eduki ditzaten.
Lanari buruzko panelek administrazioko lan eskaintzak dituzte, lanpostuari buruzko informazioarekin eta lana eskaintzen duenarekin zuzenean harremanetan jartzeko telefono batekin.
Paneletako ikastaroak, jarduerak, bekak eta sariak iturri ezberdinetatik biltzen dira (erakunde ofizialak, elkarteak, ikasketa zentroak, museoak, antzokiak,...) eta ezinbesteko informazioaz gain gazteari interesatzen zaion guztia kontsultatzeko harremanetan jartzeko telefono bat ere ematen da.
Zatoz GAZTEGUNEra eta ezagutu berri guztiak!
