CRAJ! -Gipuzkoako Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroa - aholkularitza, informazioa, azpiegitura eta prestakuntza eskaintzeko sortua da, eskatzen duten Gipuzkoako gazte elkarte guztientzat zabalik dagoena. Gaur egun, ondoko elkarteak daude izena emanda.
CRAJ!-ek bere esku dituen lokalak eta baliabideak erabili eta aprobetxatzeko aukera ematen die Gipuzkoako gazte elkarteei, hala nola dagozkien koordinakunde eta federazioei. CRAJ!-eko gazte taldeen arteko ezagutza bultzatzea eta gizartean itzal eta oihartzun handia duten izaera interaktiboko ekimen eta proiektuak sortzea ditu helburu.
Hastapenetan bazaude, zalantzarik baduzu edota gazte elkartegintzarako proiektuei loturiko edozein gairi buruzko informazioa behar izanez gero, jar zaitez harremanetan CRAJ!-ekin 900 110111 / 943 472 617 telefonoetan edota bidali mezu bat craj@gipuzkoa.net helbide elektronikora.
