GAZTEGUNEn Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroa aurkitzen da. Gune hori Gipuzkoako gazte informazio bulegoen koordinatzailea da, Euskadiko Gazte Informazio eta Dokumentazio Sarearen barruan, eta bere egitekoa gazteentzako interesa izan dezakeen informazio guztia eskaintzea da.
Hori bideratzeko, Sareak, gune horietara jotzen duten pertsonek egindako eskaerekin zerikusia duten gaien inguruko informazioa bilatu, osatu eta banatzen du: lana, hezkuntza, bekak, ikastaroak, lehiaketak, jarduerak eta sariak, besteak beste.
Telefono bidezko arretaz gain, informatzaileek zuzenean ere hartzen dituzte gazteen informazio eskaerak, beren behar eta interesetara moldatuz.
ERICA GUTUNA: Gazteentzako informazioaren gutun europarra.
Euskadiko Gazte Informazio eta Dokumentazio Zentroa sortzen duen dekretua.
