Gazteguneko GAZTEKLIK, informatika gela bat da. Bertan Internet, hainbat programa informatiko (Word, Publisher, Dreamweaver, Power Point eta Photo Editor, besteak beste), CD grabagailua, eskanerra, etab. erabili daitezke. Eta 35 urte baino gutxiago baldin badituzu DOAN erabili ahal izango dituzu GAZTEKLIKeko ordenagailu horiek!
Gainera ordua aldez aurretik eska daiteke honako telefono hauetara dei eginez gero: 900 110 111 / 943 472 617. Zatoz GAZTEGUNEra eta ezagutu taldeko lanak egiteko, Interneten nabigatzeko eta beste hainbat jardueratarako aproposak diren instalazioak.
