GAZTEGUNEko BIDAIATEKAk dokumentazio fondo zabal bat jartzen du aisialdian bidaiatzea gustuko duten, beste kulturak eta bizimoduak ezagutu nahi dituzten edo egun batzuk beste ingurune batean gozatzeko prest dauden gazte ororen eskura.
Informazio turistikoko zerbitzu honek informazio anitz eskaintzen die gazteei: liburuak, mapak, bidaiei buruzko aldizkariak, gida turistikoak eta autonomi erkidegoen edo herrialdeen arabera banatutako KARPETAK . Horri guztiari esker, interesatuak nahi adina informazio aztertu ahal izango du pentsatuta duen bidaia prestatzerakoan.
Mundu osoko enbaxaden eta turismo bulegoen bidez lortutako informazio hori guztia etengabean berritzen eta zabaltzen ari gara.
BIDAIATEKAko informazio turistikoak duen erabiltzaile kopuru handia dela eta, Guneak espazio garrantzitsu bat eskaintzen dio zerbitzu honi. Horrela, gazteak berak begiratu ahal izango ditu bidaiak prestatzeko interesatzen zaion informazioa duten karpetak.
Turismoari buruzko informazioa, Gazteguneko Bidaiatekako materialean -HERRIALDE EZBERDINETAKO KARPETAK, AISIALDIRAKO GIDAK ETA GIDA TURISTIKOAK, MAPAK eta BIDAIEI BURUZKO ALDIZKARIAK- egoteaz gain, ondorengo Interneteko helbide hauetan ere aurki dezakezu:Turismo eta aisialdirako lotura interesgarriak.
ZURE BIDAIA PRESTATZEKO BEHAR DUZUN GUZTIA GAZTEGUNEN!
