Txartelak

Gipuzkoako Foru Aldundia

·

EDUKIAK:

Bilatu:

GAIA AUKERATU:

ZURE INFORMAZIOA:

GAZTE INFORMAZIOA

KONTSULTAK

HARPIDETZA

Astero biltzen dugun informazioa posta elektronikoz jaso nahi baduzu...

Harpidetu:

TXARTELAK

ZERBITZUEN KARTA

ZURE IRAGARKIAK

TXARTELAK

Txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta beherapenak mundu osoan goza ditzakezu. Txartel horiek, besteak beste, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dizute.

GAZTE-TXARTELA

txartela

Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan balioa izateaz gain, Estatu espainiarrean ere balio du. Horrez gain, Europako 34 herrialdeetan ere goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Oraindik ez baduzu, ez galdu denbora eta eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta pasatu Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Vital Kutxa edo Kutxa-ren edozein bulegotatik.

NAZIO ARTEKO IKASLE-TXARTELA

ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.

IRAKASLE-TXARTELA

txartela

ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Lor ezazu ITIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.

NAZIOARTEKO GAZTE-TXARTELA

txartela

Go-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Irakurri informazio gehiago Go-25 txartelaren inguruan. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.

ATERPEKIDE-TXARTELA

txartela

Aterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Aterpekide-txartela inguruko informazio gehiago irakurri dezakezu. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.

gipuzkoa.net