|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sarritan, gazteria hitza modu orokorrean erabiltzen dugu, 15 eta 29 urte bitarteko gizarte kolektiboa aipatzeko. Alabaina, kontuan hartu behar dugu kontzeptu hau oso zabala dela, eta bizimodu eta adin desberdin asko biltzen dituela bere baitan.Gaurko gazteak ez dira talde homogeneo bat, ideologia,balio eta bizimodu bat bera duena. Oso bestela, "gazte soziotipo moduko kontzeptua erabil dezakegu, tipo horiek guztiek baitute bere zatia gizarte talde horretan.J.M.Lozanok dioen bezala, laga egin beharko genioke gazteriaz hitz egiteari, eta gazteei buruz hitz egiten hasi, hizkuntzan ere onartu behar baitugu gazteen artean aurki ditzakegun bizimoduak askotarikoak direla (1991:7). Gazteriari buruzko ikuspegi askotariko eta plurala eskaintzeaz gain, Joaquim Coll i Amargos-ek (1994) kontrastatu egiten du egungo gazte-fenomenoa, berak diziplinagizarte deitzen duenarekin. Gizarte eredu bat da,non gazteria berria bat datorren eredu post-industrialarekin; eta gazte izate hau ez dugu iragaitza edo trantsizio epetzat hartu behar, baizik eta bizitzaren etapa osotzat, berez zentzua duen etapatzat. Autore honek gazte-etapari buruz eskaintzen digun interpretazioa eztabaidagarria bada ere, esan bezala ez baitu heldu adinerako pausutzat hartzen baizik eta gure bizitzaren etapa osotzat, egokia dirudi gizarte erreprodukziorako prozesu honek, gazteriak alegia, berezkoa duen dinamismoari buruz egindako aipuak; izan ere, gaur egun prozesu horren emaitzetako bat bere luzera gero eta handiagoa izatea da. Gizarte bateko gazteak ezin ditugu ongi ulertu, bizi diren herrialde edo lurraldeko gizarte testuingurutik kanpo hartuta. Euskal gazteak, gaur egun, europar-mendebaldar deitu dezakegun testuinguru soziokultural eta ekonomikoan sarturik daude (González Blasco,1999:185). Gazte europar-mendebaldarrak izaki, eta esparru zabal baten baitan,gipuzkoar gazteek pertsonen portaera eta jarrerekin lotutako halako joera nagusi batzuk dituzte, eta hauek guztiek eragin zuzena dute, zalantzarik gabe, harreman soziokulturalen garapenean. Hurrenak ditugu aipatu joera horiek: a)Gizartearen zabaltze bat, inolako konpromiso sendorik gabe. Halaz, gazteek errazago onartzen dituzte gizarte talde txikiak, gutxiengoak; errazago onartzen dituzte duela oso gutxi arte maila publikoan onartzen ez ziren giza harreman batzuk, hala nola sexu harreman homosexualak; giza konbentzionalismoak arbuiatzen dituzte neurri batean, eta arauak ez dituzte arau izate hutsagatik onartzen; eta azken batean, gizarte isolamendua saihesteko beharra dute, ez baitute besteengandik baztertuta sentitu nahi. b)Gazteen autoerrealizazioaren eta autoespresioaren balorazio gero eta garrantzitsuagoa. Gazteak gero eta gehiago arduratzen dira bere buruaz, eta saiatzen dira bere nortasuna libreki adierazten lagun diezaieketen baliabideak aurkitzen, gehiegi kezkatzeke besteok berengandik zer espero dugun. c)Ingurugiroaren balorazioa eta honekiko errespetua, gero eta handiagoa. Gazteek apustua egin dute natura arreta handiagoz zaintzearen alde, kontzientzia handiagoa erakusten dute zaborrak birziklatzeaz, eta industri garapenaren hainbat ereduren aurka ageri dira. d)Hedonismorako joera. Gero eta gehiago bilatzen dute plazerra, emozionala batez ere. Ihes sentsitiboak edo arrisku kitzikagarriak bilatzen dituzte (abentura kirolak). Gauza berrietan, ezezagunetan, egoera berri eta oraindik esperimentatzekekoetan plazerra bilatzeko joera dute. Eta joera hedonista horren eraginez, gero eta eguneango bizi dira. Ikuspegi lokaletik, ostean, azpimarratu behar ditugu hurren adierazten diren ezaugarriak, ezen era batera edo bestera eragiten ari dira gipuzkoar gazteen portaera ereduetan. Hona hemen ezaugarri horiek: 1.Lehen-lehenik, 80ko eta 90eko urteetan zehar errazago izan da unibertsitateko hezkuntzara gazteak modu masiboan heltzea, eta gizarte-klase desberdinetako gazteak izan dira bertan; hala, batez ere gizarte maila ertain-baxuko eta baxuko gazteek luzatu ahal izan dute bere ikasketa fase hori, beste une historiko sozial batean berehala amaitu eta lan munduan sartzea ekarriko ziekeen fase hori. 2.Bigarrenik, emakumea sartzen ari da bizitzaren espazio guztietan, eta halatan neskek aukera dute lehenago bakar-bakarrik gizonezkoei gordetako esperientzia asko izateko. 3.Hirugarrenik, kontuan hartu beharko genuke, alde batetik, gazteek lanbidea eskuratzeko duten aukeren murritza, eta bestetik etxebizitza eskuratzeko dituzten arazo latzak. Izan ere, honen guztiaren eraginez luzatzen ari da gaztaro delako fase hori, ezinbestez gurasoen mendean segitu behar izaten baitute hainbat urtez. Gaur egun, gazte gehienek epe luzeagoa ematen dute ikasten, lan mundurako sarrera geroratuz, eta ondorioz, izan beharko luketen autonomia ekonomikoa eta independentzia aukera atzera eta atzera lagatzen ari dira. 4.Gaur egungo gure gizartean gertatzen ari den beste fenomeno bat gazte kopuruaren beherakada jarraitua da. Baby boom deitutako hamarraldi hartaz geroztik, jaiotza-tasak behera eta behera egin du nabarmen, eta honen emaitzak ezagun geratuko dira urte gutxi barru, gazte kopurua zeharo murrizten denean. Biztanleriaren kopuru nagusien bilakaerak erakusten duenez, 70 eta 80ko hamarraldietan hasitako biztanlearen beherakadarako joerak bere horretan segitzen du. Ildo honetatik, gipuzkoar gazteriaren kopuruei buruzko aurreikuspenek, hurrengo hamarraldietarakoek alegia, kopuruok beherantz jarraituko dutela diote. EUSTATen datuek argi adierazten digute 1981etik 1996ko urtearen amaierara bitartean emandako aldaketa handia, ezen 0 eta 19 urte bitarteko biztanleriak biztanleria osoaren %34 hartzen zuen 81ean,eta %20 besterik ez 96an, E.A.E.n. Sarrera gisako atal honen konklusio gisa, garbi ikusten da oraingo gazte sektoreak tresna material eta prestakuntza eta kultur baliabide gehiago dituela lehenagoko gazte sektoreak baino. Egungo gazteek autoespresioa baloratzen dute, eta diotenez, libre dira aukera mota guztien artean hautatzeko, eta egia da,baina benetan familiari, eskolari, asteburuko errutinari lotuta daude [ ] Gero eta ate gehiago ditu zabalik gazteentzako lan munduak, baina hala ere langabeziaren sindromearen pean bizi dira, zelatan baitute hura, egiaz (Elzo et al.,1999:433). |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aurreko atalean, gizarte talde askotariko eta pluraltzat azaldu dugu gazteria, eta irizpide horiexek aplika ditzakegu gipuzkoar gazteen kasuan ere. Gipuzkoako foru lurraldean bizi den biztanleriak, 15 eta 29 urte bitartekoak hain justu, 160.9831 gazte biltzen zituen, hau da, Gipuzkoako biztanle guztietatik %23,8 ,guztira 676.552 izaki. 1 . EUSTATek eskainitako datuak, 1996ko abenduaren 31ko dataz eguneratutako biztanleriari buruzko datuetatik ateratakoak. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Euskal eta gipuzkoar gazteriaren portaera,jarrera eta balioei buruzko txosten soziologikorik berrienen arabera, gipuzkoar gazteen (%86aren) gogobetetze edo satisfazio maila handia da, bizitzak eskaini diena ikusita. Gazteenek (15 eta 17 urte bitartekoek) eta bere burua gizarte maila altukotzat jotzen dutenek (%95ek) erakusten dute bere bizitzarekiko gogobetetze mailarik altuena. Lan munduan sartuta daudenen zein langabezian direnen aurrean, ikasleak dira bizitzak eskainitakoaz satisfazio maila altuena dutenak. Hain zuzen ere langabezian dauden gazteen artean, heren baten satisfazio maila baxua da, orain artean lortutakoa ikusirik behintzat (Retratos de Juventud 1998-99). Gipuzkoar gazteak batez ere lan eta ekonomi arloko kontuez arduratzen dira, hala nola langabeziaz,diru faltaz,lanaren behin-behinekotasunaz,edo etxebizitzen prezioaz. Kezka hauen aurretik dira, inondik ere, lagunekiko harremanak eta ingurugiroaren hondaketa. Ostean, 15 eta 29 urte bitarteko gipuzkoar gazteek esposizio-indize ertain-altua dute berriei dagokienez (telebista, egunkariak, irratia). Oro har, egunero berriak jarraitzen dituztenak gehiago dira adinean aurrera egin ahala, eta 21 urtetik gorakoek eskaintzen diete arretarik handiena berriei. Hedabideei onartzen dieten konfiantza mailari dagokionez, azpimarratzekoa da ia-ia banaketa berdina ematen dela konfiantza altua edo oso altua onartzen dietenen (%47) eta baxua edo oso baxua onartzen dietenen (%53)artean. Irratia da konfiantza gehien eragiten duen hedabidea (54), hurrena prentsa (%46), eta azkenik telebista (%36). Administrazioari dagokionez (udalak, foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza), gipuzkoar gazteek adierazten duten satisfazio edo gogobetetze maila %50 ingurukoa da, eta udalak bakarrik hartuz gero, goraxeago dago maila hau, %62koa baita. Gazteen jarrera eta portaerei buruzko Jóvenes Españoles 99 (Elzo et al.,1999) izeneko azterketan lortutako emaitzek erakusten dutenez, euskal gazteek bat egiten dute europar-mendebaldar inguruko gazte multzo nagusiak erakusten dituen jarrera eta joerekin. Gipuzkoar gazteek uste dute norberak eskubidea duela nahi duen moduan pentsatzeko. Oro har, kanpotik ezarritako mundu bat ez onartzea da gazte hauen joera.Indibidualistak dira, ezen norberak erabaki behar du, ez beste inork, segitu beharreko bidea zein den. Saiatzen dira bere kasa bilatzen egoki zaien gizarte kokapena, okupazioa, maila ekonomikoa eta gizarte testuingurua. Autoezagutzarako desio gero eta handiagoa adierazten dute. Jarrera indibidualista honek, hala eta guztiz ere, kontraste handia egiten du gazteak gizartearen parte izateko duen desioarekin, desio honexen eraginez hainbat gizarte harreman lantzen baitu. Izan ere,lagunartean denean aurkitzen da erosoen, eta esparru honexetan aritzen da, hain justu ere, bere aisialdiko jarduerarik gustukoenetan. Famili esparruari dagokionez, famili guneetan askatasun maila egokia dutela jotzen dute Gipuzkoako gazteek:1etik 10era bitarteko eskala batean, gipuzkoar gazteek 7,8 puntu adierazi zituzten, batez beste (Gipuzkoako gazteei buruzko txostena ,1997). Alabaina, gurasoengandik aparte, independente alegia, bizi izateko aukera gero eta txikiagoa dute gipuzkoar gazteek (gazteetatik %18,4k besterik ez zuen esan independente bizi zela). Euskal gazteak dira, Europako gazteen artean, familiaren etxetik irteteari zailtasun gehien aurkitzen edo jartzen diotenak (González-Anleo,J.,1999). Euskal gazte gehienak ikasleak dira (%47,6), baina lan egiten duen taldea ere oso handia da (%31,9), eta gainera batzuk oso adin goiztiarrean hasita. Azken hauen lan egoerari dagokionez, aipatzekoa da azken urteotan lehen baino hobexeago daudela.1985az geroztik langabetu kopuruak gora egin du adin-talde guztietan, 16 eta 24 urte bitartekoen kasuan izan ezik. Adin-talde honetako biztanleria aktiboaren langabezi tasa %32,6koa da 1999an, hau da, 10,7 puntuz jaitsi da 1996ko datuekiko (Eustat,1999). Hala eta guztiz ere,E.A.E.ko langabezi tasa alderatzen badugu Europar Batasuneko batez bestekoarekin, honena 5,3 puntu beherago dago autonomia erkidegokoarekiko. Gastu pertsonaletarako eskura duten diruari dagokionez, aipatutako Jóvenes Españoles 99 azterketa horrek adierazten du euskal gazteek 3.911 pezeta dituztela, batez beste, asteko. Merkatuan diren prezioak gogoan izanik ere, asteko kopuru honek oso kontuan hartzeko merkatu-segmentu bihurtzen ditu gazteak. Atal honetan aipatutako alderdietako asko eta asko komunak zaizkie gure gizartearen zati diren gazte gehienei. Edonola ere, ez dugu ahantzi behar norbanako bakoitza inguratzen duen gizarte inguru ekonomiko eta kulturalak oso eginkizun garrantzitsua duela gaztea pertsona gisa garatzeko unean, eta bide batez beronen bizimoduan. Gipuzkoar gazteriaren bizimodu eta ezaugarri hauek, lan honetako hurrengo atalean ikusiko dugun bezala, eragin zuzena dute haren jarrera eta portaeretan, aisialdia erabiltzeko modu eta bide desberdinak sortaraziz. Portaerari buruzko teoriak oinarri harturik, garbi ikusten dugu turismo joera desberdinak oso-oso estu loturik daudela gazteen bizimoduei eta aisialdia erabiltzeko moduei. Lehen aipatu dugun Jóvenes Españoles 99 txosten horrek egiaztatu besterik ez du egiten tesi hau, gazteen artean bost profil edo cluster finkatzen baititu. Gazte talde edo profil hauek elkarrengandik bereizten dituzten aldagaiak demografikoak, jarrerazkoak eta portaerazkoak dira, eta halaz gazte instituzional ilustratuak, uzkur sozialak, libregozatzaileak, altruista konprometituak, eta instituzioen aurkakoak ditugu. Gazte talde hauek bere aisialdian erakusten dituzten portaera eta jarrerei dagokienez,eredu desberdinak ikusten ditugu. Esaterako, uzkur sozialen taldean sartutakoak dira gutxien irakurtzen dutenak, hitzaldi eta solasaldietara gutxien joaten direnak, sozializatze jardueretan gutxien murgilduak, eta bidaia gutxien egiten dutenak. Aitzitik, instituzional ilustratuen taldekoak dira gehien bidaiatzen dutenak,museo eta erakusketa gehien bisitatzen dutenak, solasaldi eta hitzal- dietara gehien joaten direnak, eta libregozatzaileekin batera, lagunekin gehien irteten direnak eta zuzeneko musika entzutera gehien joaten direnak. Halaz,ezagun geratzen da bizimodu bakoitzak edo aisialdiaren dimentsio bakoitzak turismo mota bat eragin dezakeela. Harreman paralelo bat dago, zeren eta biztanle gehienentzat aisialdia baita turismo-jarduerarako eragile nagusia. Oro har, eragile honek bat egiten du hezkuntza, laket eta osasun arloko interesekin, edota familiari eta lagunei bisitak egin nahi izatearekin. Horrela sortzen dira turismo tipologia desberdinak, eta hauen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, oporraldiko turismoa, kultur edo kirol adierazpenak, gorputz zein adimenaren bizkortzeko turismoa, abenturazkoa, naturarekin edo inguru exotikoekin harremanak bilatzen dituena, turismo erlijiosoa eta turismo etnikoa. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||