|
|
Atal kontzeptual samar honi amaiera emateko, Gipuzkoako turismo eskaintzari buruzko atal labur hau sartu dugu, lurralde historiko honek gazteei begira izan ditzakeen baliabideak eta balioturistikoak aipatzearren. Ahalik eta modurik laburrenean egiten saiatu gara, eta horregatikoso-oso bildu ditugu ezaugarriak, alderdi batzuk argixeago azalduz, baina xehetasunetan galtzeke. Gipuzkoak turismo eskaintza zabala eskaintzen dio bisitariari.Lurraldearen kontraste handiek ahalbidetzen dute aniztasun hori, hauen artean baitira itsasoa eta mendia, hiriak eta landa komunitateak, kostaldea eta barnealdea. Turista gaztearen kasuan, Gipuzkoak erakartzeko indar paregabea du:gazteen artean gora eta gora egiten ari den turismo aktibo edo abenturako kirol deitu horren praktikarako paisaia egokia. Basoak, mendiak, haranak, hondartzak eta bokaleak, hauek guztiak ditu bisitariaknaturarekiko zuzeneko harremanez esperientzia berriak bizi izateko. Turista gazteak hainbat jarduera ditu sentsazio hauek guztiak gozatzeko, lurralde osoan gauzatzeko modukoak gainera, baitira mendi ibiliak, mendikobizikleta, puentinga, naturabilbideak, espeleologia, hipika, eskalada, parapentea, delta-hegala, globoko bidaiak, eta motorerik gabeko hegaldiak, besteak beste. Eta kostaldeko tokietan eta ibai batzuen bokaleetan, urpekaritza, piraguismoa, surfa eta bela. Jarduera hauek guztiek aukera eskaintzen dute gipuzkoar naturaleza hobeto ezagutzeko, modu aktibo batez gainera, eta paisajearen aberastasunaz gozatuz. Gipuzkoak, ostean, beste kultura eta beste hizkuntza bat ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen dio bisitari gazteari. Gipuzkoak ibilbide turistiko monumental, historiko artistiko eta kultural asko ditu ondare baliabideez gozatu nahi dutenentzat, paregabeak gainera horietako batzuk. Kultur eta jai ekitaldiek, feriek eta herrietako jaiek, oso erakargarri bihurtzen dituzte bisita hauek gazteentzat. Gazteentzako ostatu eskaintza lau gazte-ostatuz osatzen da, Hondarribia, Orio, Segura eta Zarauzkoaz alegia. Ostatu hauek hirigune txiki batzuetatik hurbil daude, paraje natural, kostalde edo mendialde ederretatik hurrean betiere. Gazte segmentu honen ostatu eta lehentasunei dagokienez, garrantzitsua da gure lurraldeak duen kanpin eta baserri-turismorako eskaintza ere. Hala eta guztiz ere, Europako beste hiri eta herrialde batzuekin alderatuta, Gipuzkoako ostatu-eskaintza ez dago prest gazte segmentu honen eskaintza gero eta handiagoari erantzuteko. Hiru edo lau izarreko hotelak hiriguneetan biltzen dira nagusiki, eta landa-guneetan, berriz, apenas den ostatu eskaintzarik. |
|