1.METODOLOGÍA ETA EMAITZAK


Txostenaren zati hau egiteko, Donostiako Deustuko Unibertsitatean egindako azterketa pilotu batetik abiatu gara; unibertsitate horretako 18 eta 29 urte bitarteko 302 ikaslek idatziz erantzundako galdetegi batez egindako azterketa da hura. Galdetegi hauek unibertsitateko zenbait ikasgelatan banatu ziren, 1999ko ekainaren 8tik 10era bitartean.

Aurrena, adierazi egin behar dira lagin pilotu honek dituen muga nagusiak.Hauetako lehena zera da, kontuan hartu behar direla lagin honetan bakar-bakarrik unibertsitate mailako irakaskun-tzarako ikastetxe pribatu bateko ikasle gazteak sartu direla. Bigarrena, lagin honetako adin-banaketa ez datorrela bat gipuzkoar biztanleria osoan 15 eta 29 urte bitarteko multzoak duenarekin. Izan ere, adin-talde batzuen ordezkaritza beste batzuena baino handiagoa da, esate baterako 18 eta 23 urte bitartekoena. Hirugarrena, azterketa pilotu honen laginean emakumezkoen ordezkaritza egiazkotik oso gora agertzen da.

Aipatutako arrazoiak direla eta, bildutako datuak kontu handiz interpretatu behar dira,ezen azterketa honen helburua ez zen emaitza hauek gipuzkoar gazteria osoari aplikatzea, baizik eta gazte talde txiki batek turismoaren gaiaren inguruan erakusten dituen jarrera eta portaerekiko lehen hurbilketa bat lortzea.

Oinarrizko demografi datuak eskaintzeaz gain,elkarrizketatuek hainbat informazio eman zuten bisitatutako tokiez, burututako jarduerez, ostatu eta mantenu moduez, turismo informazioaren erabileraz, eta bidaian izandako lagunez. Abiatzeko, turismo-jarduera definitu zen, betiere azken urtean zehar (1998ko ekainetik 1999ko ekainera bitartean)egindako edozein bidaia mota sartuz horretan, bai txango bat izan bai turismo bidaia bat izan.²

Lagina osatzen duten 302 kasuetatik,%82, 5 emakumeak dira, eta %17,5 besterik ez gizonezkoak. Adin banaketari dagokionez, %52 18-20 urte bitartekoak dira, %41,7 21-23 urte bitartekoak, eta beste %5,6 24-29 urte bitartekoak.





Datu sozio-demografikoei dagokienez, galdetegia emandako pertsonei eskatu zieten adierazteko gastu pertsonaletarako zenbat diru zuten astean, kanpoan lagaz inondik ere mantenu edo etxebizitza gastu oinarrizkoak; bide batez, ibilgailu propiorik ba ote zuten galdetu zieten.

2 . Azterketa honetan jarraitu egiten dira Turismoaren Nazioarteko Bulegoak emandako azken definizioak, turismoaren kontu sateliteak jarri zirenean argitaratutako eskuliburuan azaldu baitzituen. Kontzeptu-esparru honetan, ulertzen da turismoa direla “pertsonek bere bidaietan ze-har eta bere ohiko ingurutik kanpoko egonaldietan burutzen dituzten jarduerak, egonaldi edo bidaia horien etenik gabeko luzera urtebe-tetik beherakoa denean, eta aisia, negozioak edo beste arrazoi batzuk dituztenean eragile” (TME, 1998: 14). TMEren definizioek, NBEre-kin bat, bi bisitari mota bereizten dituzte: turistak, bisitatutako tokian gau bat edo gehiago eman behar dutenak; eta txangozaleak, bisita egin baina bertan batere gaurik ematen ez dutenak (TME, 1998).


Gazteetatik erdiak baino gutxixeagok (%47,3) esan zuen 5.000 pezetatik beherako kopurua zuela astean. Ostean, 5.000 eta 10.000 pezeta bitarteko kopurua zuten gazteak ere asko ziren (%39,7). Alabaina, %8k besterik ez zuen esan 10.000 eta 15.000 bitarteko kopurua zuenik eskura astean, eta %4,7k bakarrik adierazi zuen 15.000 pezetatik goragoa zuela. Kontsultatutako pertsona gehienez oso bestela, laurden batek bakarrik esan zuen ibilgailu propioa zuenik, joan behar zuten tokietara heltzeko.




Galdetegia egindako gehienek adierazi zuten bidaiaren bat egina zutela galdetegiaren aurreko urtean zehar:%91,4k hain zuzen. Aldiz, %8,6k esan zuen batere bidaiarik egin gabe zegoela. Osterantzean, batez besteko bidaia kopurua 3koa zen, 4-5 inguru bidaia eginez urtean.


Bidaietarako aukeratzen duten tokiari dagokionez, aukera nagusia atzerria da nonbait (%57,6). Honen atzetik datoz Katalunia hurrena (%41,4), Penintsularen Erdi-Hegoaldea (%36,1), Gipuzkoa (%31,1), Euskal Autonomia Erkidegoa (%29,5), Nafarroa (%24,8), Penintsularen Iparraldea (%20,5), Pirinioak (%20,2), eta azkenik irlak (%16,9). Lagineko ikasleetatik %43,6k bat-hiru bidaia egin zituen urtean, eta %34,4k 4-9 bidaia bitartean.

2.TAULA: BIDAIAREN DESTINOA
  Kopurua Portzentajea
(erantzun multipleak)
 ATZERRIA 174 57,6
 KATALUNIA 125 41,4
 PENINTSULAREN ERDI-HEGOALDEA 109 36,1
 GIPUZKOA 94 31,1
 EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA 89 29,5
 NAFARROA 75 24,8
 PENINTSULAREN IPARRALDEA 62 20,5
 PIRINIOAK 61 20,2
 IRLAK 51 16,9
GUZTIRA 840  
302 KASU BALIOZKO


Turismo irteeretan burututako jarduerei dagokienez, lagineko gazteek gustukoen duten jarduera gauez irtetea da (%69,7), eta hiriren bat bisitatzea hurrena (%63). Partaidetza handiko beste jarduera batzuk dira monumentu historikoak ikustea (%45,7), jendea ezagutzea (%40,3), museoak bisitatzea (%35,7), herrixkak edo landa inguruak bisitatzea (%35,3), eta kultura edo ohitura desberdinen bat ezagutzea (%31,3).

Interes gutxien eragiten dutenak lan fisiko handia eskatzen duten jarduerak dira, hala nola abenturako kirola egitea (%16,3), eta pasibo hutsak direnak (%14), eta kirol ekitaldiren batera joatea (%10). Aipatzekoa, edonolare, kontsultatutakoetatik %21ek adierazi zuela bere bidaietan zehar beste jarduera batzuetan ere aritzen direla.

3.TAULA: BIDAIAN BURUTUTAKO JARDUERA
  Kopurua Portzentajea
(erantzun multipleak)
 GAUEZ IRTETEA 209 35,7
 HIRI BATERA JOATEA 189 45,7
 MONUMENTU HISTORIKOKAK IKUSTEA 137 40,3
 JENDEA EZAGUTZEA 121 31,3
 MUSEOAK IKUSTEA 107 69,7
 HERRIXKAK EDO LANDA INGURUAK BISITATZEA 106 35,3
 KULTURAK ETA OHITURAK EZAGUTZEA 94 16,3
 KANPINA ETA MENDIA 63 21,0
 BILTZAR/PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAK 51 63,0
 ABENTURAKO KIROLA EGITEA 49 14,0
 KONTZERTU BATERA JOATERA 42 10,0
 KIROL EKITALDI BATERA JOATEA 30 17,0
 BESTEAK 63 21,0
 GUZTIRA
1.261
 
 300 KASU BALIOZKO


Galdetutakoetatik bi herenek otordu azkarreko lokalak aukeratu zituzten bidaietan zehar jan ahal izateko. Gazte askok taberna jangeladunak aukeratzen dituzte (%41,2), eta talde txikiago batek (%35,9), berriz, jatetxeetara jotzen du. Era berean, beste gazte talde handi batek (%30,2)beste toki batzuk aukeratzen ditu.

4.TAULA: JATEKO AUKERAK BIDAIATZEAN
  Kopurua Portzentajea (erantzun multipleak)
 FAST-FOOD 201 67,2
 TABERNA JANGELADUNA 124 41,5
 JATETXEA 108 36,1
 BESTERIK 91 30,4
 GUZTIRA 524  
 299 KASU BALIOZKO


Gehienetan aukeratutako ostatu mota hotela izan zen, erantzunetatik %60,8 hartu baitzituen. Aukera honen ondotik datoz, lehentasun hurrenkeraz, kanpinak (%37,2), ostatuak (%17,), gazte ostatuak (%12,3), eta landetxeak (%8,0). Halaber, gazte talde batek (%38,9) adierazi zuen galdetegian aipatzen ez diren beste lokal mota batzuetan hartzen duela ostatu bidaietan zehar (senide edolagunen etxean, batez ere).

5.TAULA: OSTATU MOTA BIDAIATZEAN
  Kopurua Portzentajea (erantzun multipleak)
 HOTELA 183 60,8
 KANPINA 112 37,2
 OSTATUA 54 17,9
 GAZTE OSTATUA 37 12,3
 LANDETXEA 24 8,0
 BESTERIK 117 38,9
 GUZTIRA 527  
 301 KASU BALIOZKO

Bidaiarako aukeratutako lagun motari dagokionez, galdetegia erantzun zutenetatik %80, 1ek adiskideekin egin zituen bidaiak, %61,1ek familia aukeratu zuen, %29,9k bikotekidea izan zuen lagun, eta bakarrik %9,6k egin zuen bidaia lagunik gabe.

6.TAULA: BIDAIARAKO LAGUN MOTA
  Kopurua Portzentajea (erantzun multipleak)
 LAGUNAK 241 80,1
 FAMILIA 184 61,1
 BIKOTEKIDEA 90 29,9
 INOR GABE 29 9,6
 BESTE TALDE MOTA BATZUK 28 9,3
 GUZTIRA 572  
 301 KASU BALIOZKO


Bidaiari buruzko informazioa bilatzeko eta biltzeko unean, galdetegia erantzundakoen %61,1ek bidaia-agentzietara jo zuen,eta %44,5ek turismo informazioko zentroetara ere jo zuen. Lagunak,senideak eta hurreko pertsonak, oraindik ere, informazio iturri garrantzitsuak dira (%40,9).%17,3k esan zuen beste iturri batzuk erabiltzen dituela, %12,6k, berriz, azpimarratu zuen ez duela inolako informaziorik bilatzen, eta %12k Internetera jo zuen horretarako.

Kasu gehienetan,gazteek nahiago dute bidaiak bere kasa antolatu, nahiz eta agentziek eta zenbait erakundek antolatutako bidaiak ere egiten dituzten. Gazteetatik %5ek bakarrik esan zuen bidaia antolatuak beste aukerarik ez duela erabiltzen.

7.TAULA: BIDAIATZEKO ERABILITAKO INFORMAZIOA
  Kopurua Portzentajea (erantzun multipleak)
 BIDAIA-AGENTZIA 184 61,1
 TURISMO INFORMAZIOKO ZENTROA 134 44,5
 LAGUNAK 123 40,9
 EZ DU BILATZEN 38 12,6
 INTERNET 36 12,0
 BESTERIK 52 17,3
 GUZTIRA 567  
 301 KASU BALIOZKO

8. TAULA: DESTINOA/ADINA ERLAZIOA
 DESTINOA 18-20 URTE 21-23 URTE 24-29 URTE GUZTIRA
 ATZERRIA a 80 78 15 173
b 51,0 61,9 88,2 57,7
 KATALUNIA a 70 50 5 125
b 44,6 39,7 29,4 41,7
 PENINTSULAREN ERDI-HEGOA a 61 41 7 109
b 38,9 32,5 41,2 36,3
 GIPUZKOA a 58 30 5 93
b 36,9 23,8 29,4 31,0
 EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA a 50 32 7 89
b 31,8 25,4 41,2 29,7
 NAFARROA a 42 24 8 89
b 26,8 19,0 41,2 29,7
 PENINTSULAKO IPARRALDEA a 34 27 1 62
b 21,7 21,4 5,9 20,7
 PIRINIOAK a 32 25 4 61
b 20,4 19,8 23,5 20,3
 IRLAK a

27

22 2 51
b 17,2 17,5 11,8 17,0
 GUZTIRA   157 126 17 300
52,3 42,0 5,7 100,0
a:Kasu Kopurua  b: adin talde bakoitzeko bidaiari kopuruarekiko %. 300 kasu baliozko.

Bisitatutako destinoen eta adin-taldeen arteko erlazioa azterturik,ikusten dugu goranzko erlazioa dagoela atzerrira egiten diren bisiten eta gazteen adinaren artean (ikusi 8.taula). Halaz, 24-29 urte bitarteko gazteetatik %90 inguruk atzerrira bidaiatu zuen, 21-23 urtekoetatik %61,9 zen bitartean, eta %51 berriz 18-20 urtekoen artean. Kataluniara joateko aukerak, halaber, behera egiten du adinean gora egin ahala:gazteenen artean %44,6k aukeratu zuen, baina 24-29 urtekoetatik
%29,4k besterik ez. Ostean, ematen du 24-29 urte bitartekoek baztertu egiten dutela penintsularen iparraldea turismo kontuetarako, baina hala eta guztiz ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa aukeratzen dituztenen kopuru altuenak talde honetan ematen dira (%41,2 eta %47,1 hurrenez hurren). Azkenean, gazteenak dira Gipuzkoako lurralde historikoaren barruan gehien bidaiatzen dutenak (%36,9).

Atal honi amaiera ematearren, turismo-jarreraren, adinaren eta sexuaren arteko asoziazioa aztertuko dugu (9.eta 10.taulak). Burututako jarduera motaren eta adin-talde desberdinen arteko alderaketak adierazten digu gauez irtetea, herrixkak edo landa inguruak bisitatzea, eta biltzar eta prestakuntza-ekitaldietara joatea aukeratzen duen gazte kopuruak behera egiten duela adineanaurrera egin ahala. Alderantziz, museoak bisitatzea, kulturak eta ohiturak ezagutzea, eta abenturazko kirolak praktikatzea gora doaz adinarekin batera.

TAULA 9.JARDUERA/ADINA ERLAZIOA
JARDUERA 18-20 URTE 21-23 URTE 24-29 URTE GUZTIRA
 GAUEZ IRTETEA a 115 85 9 209
b 73,7 68,0 52,9 70,1
 HIRI BATERA JOATEA a 96 83 9 188
b 61,5 66,4 52,9 63,1
 MONUMENTU HISTORIKOAK IKUSTEA a 70 60 7 137
b 44,9 48,0 41,2 46,0
 JENDEA EZAGUTZEA a 66 48 6 120
b 42,3 38,4 35,3 40,3
 MUSEOAK IKUSTEA a 50 48 9 107
b 32,1 38,4 52,9 35,9
 HERRIXKAK EDO LANDA INGURUAK  BISITATZEA a 65 34 5 104
b 62,5 32,7 4,8 34,9
 KULTURAK ETA OHITURAK EZAGUTZEA a 47 37 9 93
b 30,1 29,6 52,9 31.2
 KANPINA ETA MENDIA a 37 21 4 62
b 23,7 16,8 23,5 20,8
 BILTZAR/PRESTAKUNTZAK  JARDUNALDIAK a

36

14 1 51
b 23,1 11,2 5,9 17,1
 ABENTURAKO KIROLA a 28 16 4 48
b 17,9 12,8 23,5 16,1
 KONTZERTU BATERA JOATEA a 22 18 2 42
b 14,1 14,4 11,8 14,1
 KIROL EKITALDI BATERA JOATEA a 16 12 2 30
b 10,3 9,6 11,8 14,1
 BESTERIK a 38 22 3 63
b 24,4 17,6 17,6 21,1
 GUZTIRA   156 125 17 298
  52,3 41,9 5,7 100,0
a:Kasu Kopurua  b: adin talde bakoitzeko bidaiari kopuruarekiko %. 298 kasu baliozko.


10.TAULA: JARDUERA/SEXUA ERLAZIOA
JARDUERA Gizona Emakumea GUZTIRA  
 GUAEZ IRTETEA a 34 175 209  
b 64,2 70,9 69,7  
 HIRI BATERA JOATEA a 29 160 189  
b 54,7 64,8 63,0  
 HISTORIKO MONUMENTUAK IKUSTEA a 17 120 137  
b 32,1 48,6 45,7  
 JENDEA EZAGUTZEA a 13 108 121  
b 24,5 43,7 40,3  
 MUSEOAK IKUSTEA a 16 91 107  
b 30,2 36,8 35,7  
 HERRIXKAK EDO LANDA INGURUAK BISITATZEA a 10 96 106  
b 18,9 38,9 35,3  
 KULTURAK EDO OHITURAK EZAGUTZEA a 13 81 94  
b 24,5 32,8 31,3  
 KANPINA ETA MENDIA a 12 51 63  
b 22,6 20,6 21,0  
 BILTZAR/PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAK a

9

42 51  
b 17,0 17,0 17,0  
 ABENTURAKO KIROLA a 10 39 49  
b 18,9 15,8 16,3  
 KONTZERTU BATERA JOATEA a 10 32 42  
b 18,9 13,0 14,0  
 KIROL EKITALDI BATERA JOATEA a 11 19 30  
b 20,8 7,7 10,0  
  BESTERIK a 13 50 63  
b 24,5 20,2 21,0  
 GUZTIRA   53 247 300  
   
a:Kaso kopurua b:sexu bakoitzeko bidaiari kopuruarekiko %   300Kasu baliozko.


Bidaietan burututako jardueren eta lagin honetako gazteen sexuaren arteko alderaketa eginez, ikusten dugu emakumeak direla gauez gehien irteten direnak, %70,9 hain zuzen, eta mutilen artean %64,2; gainera, jendea ezagutzeko desio handiagoa adierazten dute (%43,7,%24,5en aurrean), eta monumentu historikoak ikusi (%48,6,%32,1en aurrean) eta museoak bisitatu nahi dituzte (%36,8,%30,2ren aurrean). Mutilek, berriz, askoz gusturagoko dute kontzertuetara edo kirol ekitaldietara joatea, neskek baino.