|
||||||||||||||||
Azterketa pilotu honetako gazteek erakutsitakoaren arabera, talde dinamikoa osatzen dute turismoari dagokionez; hau da, txosten honen 1.zatian adierazitako joerak egiaztatu dizkigute. Bidaiatzeko unean, gazte hauentzat lehentasuna izaten da atzerrira jotzea, eta hiriak bisitatzea eta gauez irtetea. Portaera hauek, berriro ere, turismoak gazteei sozializazio-espazioak eskaintzen dizkiela dioen tesia indartzen dute. Galdetegia egindako gazteetatik ia %90ek bidaiatzen du, eta hauetatik %80k lagunekin batera gainera. Oro har, joera nagusien argitan pentsa dezakegu sozializazio-bide batdela turismoa gazteentzat, eta bigarren mailan dagoela egunerokotasunari lotutako kontuekiko haustura aukera hori. Alabaina,oso garrantzitsua da adieraztea gazte hauetatik %60k inguruk bere familiarekin ere bidaiatzen duela, urtean behin gutxienez. Datu hauen aurrean, badirudi turismo-jarduera bera familiaren baitan ere finkatuta dagoela, eta halaz, gazteak familiaren erabakien gatibu direla neurri batean, emantzipazioaren adin gero eta atzeratuago horren eraginez batik bat. Hala eta guztiz ere, geure buruari galdetu beharko genioke zergatik bidaiatzen duten gazteek familiarekin, horrela egin nahi dutelako edota egungo koiunturak behartutako portaera bat delako. Are gehiago, aztertu beharko genuke ea badagoen portaera eta ohitura jarraibide paralelorik, lagunekiko turismo-jardueren eta familiarekiko turismo-jardueren artean. Azken batean, turismoak aukerak ematen ditu errealitatearen dimentsio berriak esploratzeko, zeren eta turismo-jarduerak berezkoa baitu esperientzia sorta zabala eskaintzea bisitatutako tokian bertan, hau da, bisitaria edo turista dagoen tokian bertan. Atzerrirako bidaiak egiteko agertutako interes handia dela eta, garrantzitsua izango litzateke jakitea irteera horien azpian arrazoi askotarikorik ote dagoen, konparazioa, ikasketak (hizkuntza bat ikastea edo praktikatzea, adibidez)beste zerbaitekin batera, jende eta kultura berriak ezagutzearekin batera esaterako, edota bereizte sozial eta estatus adierazgarri gisa. Pratiken analisiari helduz gero, kontsultatutako gazteek parte hartzen dute bizitza sozialean bidaia hauetan, batez ere gaueko irtenaldietan. Hala eta guztiz ere, ez dirudi aisi jarduera aktiboa dutenik,ezen ikusten denez, kultur edo kirol partaidetza handiena eskatzen duten jardueretan oso talde txikia aritzen da, aztertutako pertsona kopuru honetan behintzat. Bereziki nabarmentzen da kultur eta kirol ekitaldietan izaten den asistentzia txikia, kanpin eta mendi jardueretan gertatzen den bezalaxe. Beste azterketa batzuek sakondu beharko dute portaera hauen mamian, argitu beharko baita gazteek ez ote duten bere denbora librea ongi aprobetxatzen espazio turistikoan, eta maila pertsonalean ekarpen eskaseko jardueretan murgiltzen ote diren, edota lortutako emaitzen arrazoia azterketa pilotu honetan landutako laginaren mugak ote diren bestela. Aldi berean,gazteen turismo-jardueraren arrazoiak eta esangurak aztertu beharko lirateke. Ildo hauen baitan,bidai arrazoien, espazio honetan diren jarreren eta aukeratutako destinoaren artean diren asoziazio-motak iker litezke. Horrela zehaztu ahal izango genuke gipuzkoar gazteek Gipuzkoako bertako destinoetarako erakusten duten joera ahulak zerikusia duen denbora libreko jarrera-ereduarekin, edo aldiz, lurralde honen turismo-sustapenik ezarekin. Era honetako informazioak lagundu egingo lieke, bai enpresa pribatuari bai erakunde eta instituzio publikoei,turismo sustapen eta lankidetzarako politikak diseinatzen. Lan honetako emaitza batzuek adierazten digute,antza,gazteek eroste-ahalmen mugatuko multzoa osatzen dutela. Alabaina, bidai bolumenaren eta aukeratutako ostatu motaren arabera, beste azterketa batzuek argitu beharko lukete harremanik ba ote dagoen gaztearen dirubaliabideen eta turismo-jokaeraren artean. Era berean, garrantzitsua izango litzateke analizatzea egonaldien batez besteko iraupenaren eta gastu turistikoen arteko harremana, honexek emango bailiguke gazte-turismoaren eragin ekonomikoaren giltza. Izan ere,datu hauek eragin zuzena dute turismo-politika orokorren diseinuan, enpresa pribatuen marketing planetan bezalaxe. Aztertu beharreko beste kontu batzuk dira adin eta sexu talde desberdinen artean ematen diren turismo-jokabide bereiziak. Azterketa pilotuaren emaitzak bat datoz kontzeptu batekin, hain zuzen ere gazteek bere turismo-portaeran gizarte-talde homogeneorik osatzen ez dutela dioenarekin; beraz, jarrera desberdinak aurki ditzakegu, gizarte-maila, adin eta sexu talde desberdinen arabera, eta talde hauek, gainera, baliabide ekonomiko, behar eta arrazoi desberdinak dituzte bidaiatzeko unean. Esan bezala azterketa hau oso mugatua da, eta honen ondorioz nabarmen ikusten dugu herri-mota desberdinetako gazteen artean turismo-jokaera desberdinik izan ote daitekeen aztertzeko beharra. Ikusi beharko genuke hiri batean edo herri/herrixka batean bizi izateak eraginik ote duen gazteek erakutsitako turismo-portaera eta jarreretan. Eta honen guztiaren sintesi gisa,azterketa honek bi kontsiderazio mota ditu amaierarako: lehena azterketa enpiriko bat egiteari buruzkoa da, eta bigarrena gizarte turismorako programak erakunde publiko eta pribatuetatik prestatzeko eta garatzeko ekimen posibleei buruzkoa. |
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Azterketa honek argitara atera du gipuzkoar biztanleei eta turismoari buruzko azterketa orokor sakon baten emaitzak eskura eduki beharra, baldin eta Gipuzkoako gazteei eta berauen turismo portaerari buruzko diagnostiko zehatza egitea bada helburua. Orain artean, gazteen turismo-errealitateaz dugun ezaguera maila oso-oso partziala da, eta hipotesiak ditu oinarri, egiazko datuak baino gehiago. Beraz, behar-beharrezkoa da lurralde historikoan turismoari eta gazteriari buruzko galdeketa bat-edo egitea. Gipuzkoako biztanleen lagin egoki batetik abiatuta, turista gaztearen profila zehaztu ahal izango genuke. Profil honen oinarrian hurrengo datu edo adierazleok bilduko lirateke: 1) Turismo-jarduera duen gazte kopurua, eta hauen ezaugarri pertsonal eta sozio-ekonomikoak, hala nola sexua, adina, lanbidea, lan-egoera, baliabide ekonomikoak, egoera zibila, etab. 2) Herria edo jatorria. 3) Destinoak. 4) Egonaldiaren iraupena eta oporraldiko egunak. 5) Bidai gastuak. 6) Bidaiaren helburua. 7) Erabilitako garraiobideak. 8) Erabilitako ostatu motak. 9) Bidaia finantzatzeko modua. 10) Toki eta turismo-jarreretarako lehentasunak eta arrazoiak. 11) Bidaian zeharreko jarduerak. 12) Bidaia antolatzeko modua. 13) Bidaiatzeko modua:indibiduala, taldean, familiarekin,etab. 14) Nahiago dituzten bidai estiloak: deskripzio eta sailkapen psikografikoa. Hasierako erantzun hauetatik abiatuta ezar daitezke,ondoren,adierazle desberdinen arteko korrelazioak. Era berean,atal honen hasieran planteatutako galderei erantzun ahal izango genieke. Geroago, turismo joera eta ereduak aztertu beharko lirateke, gazte segmentuen artean, betiere horien lan egoeran oinarriturik:ikasleak, lan-jarduera desberdinetako segmentuak, langabeak, etab. Azkenik, honelako analisi bati erantsi beharko litzaioke emantzipatutako gazteen eta oraindik guraso edo tutoreekin bizi direnen turismo joeren arteko alderaketa bat. Herri administrazioak dituen baliabide ekonomiko txikiak ikusirik,eta horrelako landa-lan batek eskatzen duen kostu handia gogoan, FAMILITUR bezalako estatistika-iturrietara jotzeak arinduahal izango luke gazte turismoaren fenomenoari buruz dagoen informazio falta; izan ere, falta haupairatzen dute erregio zein eskualde mailako erakundeek oro har. 3 .Movimientos Turísticos de los Españoles (Familitur) izeneko estatistika, barne turismoaren arloko estatistika-informazioaren bilketaren ar-loan Europar Komunitatearen Kontseiluak dituen beharrei erantzuteko diseinatuta dago. Turismo eskariari loturik eskaini behar den infor-mazio hauxe da, hain zuzen ere, etxez etxeko galdetegien bidez egindako estatistika honen erreferentzia. Familitur estatistiken informazioa biltzeko eremuan sartzen dira Espainian bizi direnek nonbait gaua emanez egindako bidaia guztiak. Eta lagin honetan 320 errolda-atal sar-tzen dira. Etxe guztietan galdera berberak egiten dira, eta urteko galdetegi kopurua 14.000koa da. |
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Lan honetan lortutako emaitza eta datuen argitan, turismo-jarduera aisia, kultura eta kirola biltzen dituen jardueratzat har genezake. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Gazte Planarekin bat, ondoren zehazten dira ekintza-bide eta plan batzuk, pertsona gazteen eskariei erantzunez jorratu baitira; hauen artean sartzen dira, besteak beste,egun diren azpiegiturak hobetzea, informazioa biltzea eta zabaltzea, eta herri instituzioak eta erakunde pribatuak gazteen kolektiboaren beharrei egokitzea. Helburu eta eginkizun hauek hainbat gauza eskatzen dute, hala nola: Egungo erakunde publikoen aldetik ahalegin handiagoa, esate baterako turismo informaziorako zentroen eta gazte informaziorako bulegoen aldetik, turismoa gipuzkoar gazteriarentzako aisia eta ikasketarako modua dela adierazteko informazioa sortuz eta aholkularitza eskainiz. Bulego eta erakunde publiko hauetatik (foru aldundi, udal, gazte zerbitzuetatik) bi arlotan egin beharko litzateke lan: a)dokumentazio fondo iraunkorra, Euskadiko lurralde historiko, Autonomia Erkidego, Europako herrialde eta munduko beste herrialdeei buruzko turismo txostenez hornitua. b)promozio eta programei buruzko kontsulta fondo bat,mugikortasuna erraztearren, esate baterako udaleku, kanpamentu, banakako elkartruke, familietako egonaldi, ikastaro, lan-eremu, atzerriko enpresetako praktika, aterpe, bidaia antolatu eta beste zenbaiti buruzko informazioaz. Bestalde,erregio eta erregioz gaindiko erakundeen,merkataritza-zentroen eta finantza erakundeen arteko akordioak sustatzea, gazte turismoa eta nazioarte mailan gazteen arteko elkartrukea sustatzeko. Adibide gisa, Gazte Txartelak dituen prestazioak areagotu litezke, Federation of International Youth Travel Organization (FIYTO)bezalako erakundeekiko elkarlanaren bidez. Gipuzkoako eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko gazteen arteko kultur komunikazioaren sustapena. Azterketa honen galdetegia erantzun dutenek interes kaxkarra agertu dute Gipuzkoako lurralde historikoa turismorako destino gisa aukeratzeko, eta honek bi interbentzio mota eskatzen ditu. Lehenik, eta gazteen eskariaren ikuspegitik, sakondu egin beharko litzateke Gipuzkoak turismorako destino gisa eragiten duen interes eta erabilera falta horren arrazoietan. Bigarrenik, eta eskaintzaren ikuspegitik, oso garrantzitsua izango litzateke Gipuzkoako eskaintza tu- ristikoa gazteen beharrei egokitzea. Eskaintza honen programazioa eta dibulgazioa hobetuz gero, gazteen barne-turismoak gora egin lezake lurralde honetan. Eginkizun honetarako, Gipuzkoako aterpe edo ostatuak modu zaluago eta eraginkorragoz programatzea eta erabiltzea komeni da. Aterpe hauek funtsezko piezak izan daitezke turismo programak eta sortak antolatzeko unean (abenturako kirolean edo kultur jardueretan oinarrituetan, esaterako), baldin eta asteburuko edo udalditik aparte izaten den egonaldi laburreko gazte turismoaren merkatuari begira diseinatzen badira. Aterpeek lagundu egingo lukete erregio desberdinetako gazteak erakartzen, eta bide batez Gipuzkoaren ondare naturala eta kulturala ezagutarazten. |
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||