1.2 EMANTZIPAZIOA: NAHIAREN ETA ERREALITATEAREN ARTEAN

GIPUZKOAKO GAZTEAK 29 URTE BETE ARTE ATZERATZEN ARI DIRA EMANTZIPAZIO ADINA 30 URTETIK BEHERAKOEN % 16 BAKARRIK INDEPENDIZATU DA


Siadecok 2001. urtean egindako inkestaren arabera
1 , gaur egun, Euskal Herrian emantzipatzeko adina 29 urte inguruan dago eta egoera horretan dago, emantzipatuta alegia, 30 urtetik beherako gipuzkoar gazteen % 16ren bat (6. taula). Gainera, ehuneko hori 1996-2000 aldian gutxitu da % 18,4tik % 15,9ra.

 
 6. TAULA. GAZTE EMANTZIPATUAK (%-ETAN)
 
 GIPUZKOA
 EAE
   2000  1996  2000
 BAI  15,9  18,4  9,2
 EZ  83,9  81,6  90,5
 E.D/E.D.E  0,2    0,3
 GUZTIRA  100  100  100
ITURRIA:SIADECO, 2001
 
Dena dela, 7. taulan ikus dezakegunez, gazteek askoz lehenago izan nahiko lukete independenteak, 24 urterekin edo. Hala ere, gazteek ez dute uste 26 urte bete arte edo lortuko dutenik; kolektibo hori euren nahien eta errealitatearen artean izan badirela zenbait arrazoi, norberak nahita zein nahi gabe, prozesua atzeratu egiten dutenak jabetuta dagoela agerian uzten du horrek.

1 SIADECO, Gipuzkoako Gazteriari buruzko ikerketa 2000. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia
 7. TAULA. EMANTZIPAZIO ADINIK ONENA (%-ETAN)
 
SEXUA
ADINA
 GUZTIRA
 GIZONEZKOAK  EMAKUMEZKOAK  15-22  23-29
 <=20 URTE  13,7%  14,0%  18,9%  9,5%
 13,8%
 21-24 URTE  23,7%  30,2%  31,4%  23,3%
 27%
 25-28 URTE  41,9%  39,9%  34,4%  46,4%
 40,9%
 >28 URTE  11,0%  9,6%  8,2%  12,1%
 10,3%
 E.D/E.D.E  9,8%  6,3%  7,1%  8,9%
 8,1%
 BATEZ BESTEKOA  24,3  24,1  23,6  24,7
 24,2
ITURRIA:SIADECO, 2001


GAZTEEI 24 URTEREKIN INDEPENDENTEAK IZATEA GUSTATUKO LITZAIEKE, HORREK AGERIAN UZTEN DU NAHIAREN ETA ERREALITATEAREN ART EKO ALDEA


Desfase hori arestian komentatutako faktore estrukturalengatik gerta badaiteke ere, badira beste faktore subjektiboago batzuk, eragina dutenak. Horiek zehaztea, sarri askotan, ez da batere erraza, gazteek eurek agerian uzten dituzten eta uzten ez dituzten
espektatibekin eta asmoekin zerikusi handia baitute.

Zeintzuk dira emantzipazioa atzeratzeko gazteek ikusten dituzten zailtasunik handienak? Eusko Jaurlaritzak egindako inkestaren arabera (8. taula), gazteek eurek erantzun dutenez, euren independentzia lortzeko oztopo ekonomikorik handienen artean honako hauek daude: «etxebizitzen prezioa» eta «diru-sarrera eskasak». Arrazoi horiek bat datoz hainbat adituk emandako iritziekin. Aditu horiek esaten dutenaren arabera, etxebizitza-eskaintza gazteen premiekin bat etorriz gero eta berorien eskura egonez gero, nahikotxo aurreratuko litzateke emantzi-patzeko adina, gure ingurukoak diren eta gazteei etxebizitza batean bizitzeko zenbait alternatiba, berorien egoerarekin egokiagoak, eskaintzen zaizkien Europako beste herrialde batzuetan gertatu denaren antzera.

ETXEBIZITZAREN PREZIOA DA ATZEMANDAKO ZAILTASUNIK NAGUSIENA
 8. TAULA. EMANTZIPATZEKO ZAILTASUNAK
 ZEIN ZAILTASUN DITUZU EMANTZIPATZEKO?  EAE GIPUZKOA
 ETXEBIZITZAREN PREZIOA  91,1  89,6
 DIRU-SARRERA URRIAK  64  61,1
 EROSOTASUNA  49,6  50,4
 FAMILIA KONTRA  7,8  10,6
ITURRIA: EUSKO JAURLARITZA, "EUSKADIKO GAZTEAK 2000"


GAZTEEN % 50EK EROTASUNARI EMANTZIPATZEKO OZTOPO DERITZO







GAZTEAK EMANTZIPATZEKO ADINA BAT DATOR EZKONTZEKO ADINAREKIN



Dena dela, panorama osatuagoa izateko, ez ditugu arrazoi subjektiboagoak gutxietsi behar. Izan ere, gazteen portzentaia handi batek, % 50ek, familiaren etxean bizitzeak eskaintzen duen erosotasunari independizatzeko oztopo deritzo. Adierazpen horrek argia ez den sentimendu bat, batzuetan ia gauzatzen ez dena, gogora ekartzen badigu ere, ez dago dudarik, gazteek duten autonomia pertsonalaren maila, batetik, eta etxe gehienetan dagoen bizi-kalitatea, bestetik, eta bi faktoreak elkarrekin, 14 gazteek familiaren etxetik alde egitea atzerarazten duten eragile garrantzitsuak direla.

Gazteek emantzipatzeko duten zailtasunik behinena etxebizitzen prezioa dela kontuan hartuta, praktikan gazteak emantzipatzeko adina ezkontzeko adinarekin bat etortzea erraz uler daiteke; hots, 30 urte betetzeko edo beteta, tarte horren inguruan, emantzipatzen dira gazteak. Emantzipazioko adina atzeratzea, bestalde, kezkagarria da; izan ere, gizartea ez dela gai gazteei independentziarako beharrezko baldintzak eta aukerak
eskaintzeko agerian uzten du horrek.