 |
ETXEBIZITZA
PREMIA INDEPENDENTEA IZATEKO ABIAPUNTUAREN AGERPEN MODUAN
AZALTZEN DA
|
|
 |
|
Gazteek1
etxebizitza bat izateko duten problematikara hurbildu nahi izatekotan,
lehendabizi emantzipazioaren gaia aztertu behar da; izan ere, etxebizitzaren
beharra, zalantzarik gabe, adierazle ezin egokiagoa baita gazteek
independente bizitzeko bideari ekiteko duten gogoarena. Emantzipazioak,
bizitzaren gertaera garrantzitsua izanik, berekin dakar bizitza autonomoa
egiteko proiektu baten garapena eta horrek esan nahi du erabat beteko
bada jatorrizko familiarena ez den beste bizitoki batera joatea. Horiek
horrela, ez da harritzekoa, gero, gazteek etxebizitza izatea agertzea
independentziarako gakoak diren faktoreen artean. Horrela bada, emantzipazio-proiektua
ahalbidetzen duten baldintzak merkatu inmobiliarioan sartzeko benetako
aukerei zuzen-zuzenean loturik agertzen direla baiezta daiteke eta,
hortaz, horrek erabat baldintzatzen duela praktikan gazteak zenbat
urterekin emantzipatu ahal diren.
|
 |
AZKEN
URTEETAN IZANDAKO ALDAKETA SOZIALAK GAZTEEN ESPEKTATIBAK
ALDATZEN ARI DIRA ETA ETORKIZUNARI BEGIRAKO ERABAKIAK
BALDINTZATZEN
|
|
 |
|
Azken urteetan gizarte modernoetan zenbait aldaketa gertatu dira,
gazteek emantzipatzeko dituzten espektatibetan eragina dutenak eta
errealitatean gurasoen etxetik alde egiteko adina atzeratzen ari direnak.
Bizitza independente baten proiektua hasteko erabakia hartzeko orduan
eragina dute, gizakien beste
edozein erabakitan bezala, kanpoko gorabehera eta barneko motibazio
asko, erabakia hartu beharreko testuinguruan dauden benetako aukerekin
eta posibilitateekin zerikusia duten gorabeherak eta motibazioak izanik,
hain zuzen ere. Horrela bada,
emantzipatzeko erabakia eta etxebizitza-eskaera ez dira gizarte eta
ekonomia testuingurutik kanpo jazo daitezkeen errealitateak, eta,
zentzu horretan, hainbat faktore estrukturalen baldintzapean daude.
Faktore horiek aztertu beharra dago gaur egun gure gazteek emantzipatzeko
eta independenteak izateko orduan dituzten zailtasunak zeintzuk diren
ulertuko badugu.
|
 |
 |
|
 |
LAN
MERKATURA SARTZEKO ESTRATEGIA ONTZAT ETA LORPEN SOZIALTZAT
JOTA, GERO ETA AHALEGIN HANDIAGOA EGITEN DA PRESTAKUNTZA
MAILAN
|
|
 |
|
handiagoa den ahalegina, prestakuntza, horretarako estrategia eraginkortzat
eta ontzat jota, alegia.
Labur esanda, gazteek urte gehiago ematen dituzte hezkuntza-sisteman
eta horrela emantzipatzeko adina atzeratu egiten dute. Gurasoek
babesa eskaintzen diote errealitate horri eta, beraz, horrek mendekotasun
ekonomikoaren aldia luzeagoa izaten zuzen-zuzenean lagundurik, emantzipatzeko
aukerak guztiz baldintzaturik geratzen dira.
b) Ezegonkortasuna lanean eta ezegonkortasun ekonomikoa
Emantzipazioa
nahitaez enpleguari loturik agertzen zaigu eta, hain zuzen, enplegua
da independentea izan eta gurasoen etxetik kanpo bizitza propioa
egin ahal izateko gazteek derrigor aurre egin beharreko baldintza.
Gure inguru hurbilekoak diren Europako hainbat herrialdetan gertatu
denaren antzera, azken hiru hamarkadetan gizarte-talde batzuk, eta
horien artean gazteak, lan-merkatuan sartzeaproblema handi eta konponbide
zaileko bihurtu da. Euskadiri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako
gazteen okupazioari buruz egindako inkestaren arabera (2. taula),
honako hau
esan dezakegu:
|
| |
| 2.
TAULA. OKUPAZIOA |
| OKUPAZIOA |
GIPUZKOA |
EAE |
| IKASTEN |
40,7 |
42,7 |
| LANEAN |
45,2 |
40,9 |
| IKASTEN
ETA LANEAN |
8,2 |
7,9 |
| LANGABEZIAN,
LAN EGINA |
2,8 |
4,5 |
| LEHEN
ENPLEGUAREN BILA |
2,6 |
2,7 |
| ETXEKO
LANAK |
0,5 |
0,7 |
| BESTE
BAT |
0 |
0,5 |
| GUZTIRA |
100 |
100 |
 |
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA, "Euskadiko Gazteak 2000" |
|
 |
| GIPUZKOAKO
GAZTEEN ERDIEK BAKARRIK DUTE LANA |
|
 |
|
Gipuzkoako
gazteen erdiak bakarrik ari dira lanean eta horiek izango lirateke,
printzipioz, emantzipatzeko egoeran leudekeenak. Baina, lana izateaz
gain, independente bizitzeko eta etxebizitza bat izateko erabakia
hartzeko orduan, lana egonkorra eta soldata nahikoa izatea ere kontuan
hartzeko baldintzak dira.
Lanean ari diren gipuzkoar gazteen erdiak baino gehiago (3. taula),
% 51ren bat hain zuzen, duten kontratu-mota dela eta, nahiko ezegonkor
daude lanean eta horrek ez die uzten arrisku handi samarrak hartzen,
horixe delarik etxebizitza bat erosteko edo errentan hartzeko kasua,
atzetik beste babes edo segurtasun batzuk izan ezik.
|
 |
 |
|
| |
Azkenik,
etxebizitza errentan hartzea edo erostea soldataren zenbatekoaren
baldintzapean dago; horrela bada, hilero gutxienez diru-sarrera jakin
batzuk edukiz gero bakarrik eskura daiteke etxebizitza. Ildo horretatik,
2000.urtean lanean ari ziren gipuzkoar gazteen maila ekonomikoari
buruzko datu batzuen arabera, ondorio hauek atera ditzakegu:
|
| |
4.
TAULA. LANEAN ARI DIREN GAZTEEN HILEKO DIRU-SARRERAK
(%-ETAN) |
| HILEKO
DIRU-SARRERAK |
GIPUZKOA |
EAE |
| <10.000
PEZETATIK BEHERA |
0,4 |
0,8 |
| 10.000etik
-50.000ra |
11,5 |
18,5 |
| 50.001etik-100.000ra |
20,7 |
24,2 |
| 100.000etik-150.000ra |
36,1 |
31,8 |
| 150.000
pezetatik gora |
20,7 |
17 |
| E.D/E.D.E |
10,6 |
7,7 |
| GUZTIRA |
100 |
100 |
 |
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA, "Euskadiko Gazteak 2000" |
|
 |
GAZTEEN
% 20-25EN
BATEK BAKARRIK EGIN
LEZAKE ETXEBIZITZA BAT
ESKURATZEKO AHALEGIN
EKONOMIKOA
|
|
 |
|
Lan egiten duten gazteen herena, gutxi gorabehera, % 32 hain zuzen,
higiezinen merkatutik kanpo dago, gazte horiek hilero jasotzen duten
soldata 100.000 pezetara heltzen ez delako. Horrek praktikan gurasoengandik
aparte besteren batekin bizitzeko aukera finantzatzea ezinezko bihurtzen
du.
100.000 pezetatik gorako soldata duten % 56tik % 20-25en bat bakarrik
egon liteke babestutako etxebizitza bat eskuratzeko ahalegin ekonomikoa
egiteko baldintzetan, lanbaldintzak egonkortzat jota, jakina.
Etxebizitza libre bat eskuratzeari dagokionez, gazteen %
10en batek egin lezake horretarako ahalegina.
Labur esanda, gipuzkoar gazte gehienen ekonomi eta lan-baldintzak
ez dira independente bihurtzeko egokienak eta, hortaz, etorkizunari
begirako erabakiak hartzeko orduan benetako zailtasuna dute.
d) Asmo erlatiboen problema: gazteek eskuratzeko
moduko etxebizitzak eraikitzearen mugak.
|
 |
| GAZTEAK
FAMILIAN GUSTURA EGOTEA BENETAKO GALGA DA HAIEN EMANTZIPAZIORAKO |
|
 |
|
Nahiz
eta gaur egun, bai lanari, bai ekonomiari dagokienez, gazteek duten
egoera emantzipatzeko oztopoa izan, egia da, beste alde batetik, beste
arlo batzuetan, familian esate baterako, hala bizitza materialari,
nola harremanei dagokienez, orokorrean,
dituzten baldintzek familiaren etxean egotea luzatzea
dakartela. Nahi duten adinean emantzipatu ezina frustrazio pertsonal
txiki bat sortzen duen faktorea den arren, gazte gehienak gustura
daude gurasoekin.
|
| 5.
TAULA. ZEIN NEURRIAN ZAUDE POZIK FAMILIAREKIN? (%-ETAN) |
| FAMILIAREKIKO
POZTASUN-MAILA |
GUZTIRA |
SEXUA
|
ADIN-TALDEAK
|
| GIZONEZKOA |
EMAKUMEZKOA |
15-19 |
20-24 |
25-29 |
| ASKO |
58,8 |
53,7 |
64,1 |
58,5 |
59,6 |
58,2 |
| NAHIKO
POZIK |
37,2 |
41,2 |
33,2 |
36,9 |
36,3 |
38,5 |
| EZ
OSO POZIK |
3,1 |
3,9 |
2,2 |
3,8 |
2,9 |
2,7 |
| BAT
ERE EZ |
0,6 |
0,9 |
0,3 |
0,3 |
0,8 |
0,6 |
| E.D/E.D.E |
0,3 |
0,3 |
0,2 |
0,5 |
0,4 |
0,0 |
| GUZTIRA |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
100 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA, "Euskadiko Gazteak 2000" |
|
 |
| GAZTEEN
PREMIAK ETA BEHARRAK ITXAROTEN DUTEN BIZI KALITATEAK BALDINTZATZEN
DITU |
|
 |
|
Horrela bada, 5. taulan ikus dezakegunez, EAEko 30 urtetik beherako
gazte ezkongabeen % 96 oso pozik dago famili bizitzan, emakumezkoen
poztasun-maila zertxobait altuagoa izanik.
Gazteen asmoak aldakorrak direla eta, erreferentzia-elementu iraunkorra
den norberaren familiaren estatusa gainditzea edo, gutxienez, parean
gelditzea xede duen gorako mugikortasuneko prozesu batean daudela
arestian aipatutakoari gehituz gero, etxebizitza eskuratzeari dagokionez,
beti abiatzen dira gazteak gutxienezko estandar batzuetatik eta asmo
edo xede horiek, jakinaren gainean egon zein ez, beharrezko etxebizitza
idealarenprofila ezartzeko orduan eskaeraren ezaugarrietan erabateko
eragina dute.
|
 |
| FAMILIAREN
ESTATUSA ERREFERENTZIA ELEMENTU IRAUNKORRA DA ETXEBIZITZA
IDEALA ERABAKITZEKO ORDUAN |
|
 |
 |
| MERKATUAK
ESKAINTZEN DUEN ETXEBIZITZA MOTA GAZTEEK EPE ERTAIN EDO
LUZERA PROIEKTATUTAKO NAHIAREN ARABERAKOA |
|
 |
|
Kontsultatutako
aditu batzuek adierazten dutenez, etxebizitza-politikak abian jartzeko
orduan dauden problemarik garrantzitsuenetako bat, politiken zurruntasun-maila
da. Eta zurruntasun hori ez dator hainbeste egun dauden premiei erantzungo
dien etxebizitza-mota bat merkatuan jarri beharretik, baizik
eta epe ertain edo luzean proiektatutako asmoekin bat datorren etxebizitza
merkaturatu beharretik; eta horrek, bai kokapenari, bai kalitateari
dagokienez, baldintzatu egiten du dagoen eskaintza, nahiz eta etxebizitza
sozial zein babestuaren eskaintza izan. Pertsona batek egin ohi duen
gasturik handiena dakarren eta pertsona horren etorkizuna baldintzatuko
duen ondasun bat eskuratzeko dauden asmoak exijentzia-maila jakin
batzuetatik abiatzen dira eta horrek berekin dakar eraikuntzaren kostua
handitzea eta, gainera, merkatuko prezioen araberako kostuak baino
askoz txikiagoak dituzten babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzetik
uxatu egiten ditu eraikitzaileak 2.
Horrek esan nahi al du ezin direla egin etxebizitza-politika malguagoak,tamaina
txikiagoko etxebizitzak eginez edo etxebizi- |
|
2 EL PAÍS egunkarian orain gutxi argitaratutako
artikulu batean Sustapen Ministerioak babestutako etxebizitzen moduluen
prezioak garestitzeko berrikusi behar zirela zioen, % 56raino garestitzeko
hain zuzen; bere ustez, moduluak egokituta ez egotea Etxebizitza
Planak ez betetzeko arrazoi nagusia zelako. EL PAIS, «Fomento
permitirá un alza de hasta el 56% del precio de la vivienda
protegida», 2001eko azaroaren 21ekoa.
|
 |
| MOTA
JAKIN BATEKO ESTANDARREKIN BAT DATOZEN ETXEBIZITZAK ERAIKITZEAK
ARRAKASTA BERMATZEN DU |
|
 |
|
tza
eskuratzeko erregimena aldatuz? Gure ikuspuntutik ez dago bat ere
argi, kontsultatutako biztanleen sektore zabal batzuetan errotutako
exijentzia den aldetik. Baina, egia da, sustapenaren ikuspuntutik,
eredu arrunt batzuk (75 m²-ko azalera, ondo ekipatuak...) dituzten
etxebizitzak eraikitzeak sustapenerako arrakasta bermatzen duela,
horrelako etxebizitzak eskatzaileen
exijentziekin bat datoz eta. Ohiko etxebizitzaren aurrean alternatiba
gutxi eskaintzen direla kontuan izanda, argi dago hori guztia oraingoz
eztabaida teorikoa dela, eta ez sustraitutako errealitatea.
Zein ondorio atera dezakegu horretatik guztitik? Lehendabizi, inolako
zalantzarik gabe, euskal gazteak oso gustura daudela jatorrizko familiarekin
bizitzen, gurasoen etxean, bizi-kalitateko estandar eta erosotasun
jakin batzuk dituztela eta horrek haien premien eta asmoen definizioa
erabat baldintzatzen duela.
Horrela bada, gazteen eskaerek badute gutxienezko oinarri bat, bakoitzaren
jatorrizko etxean erdietsitakoa hain zuzen. Bigarrenik, etxebizitzen
sustapenak gazteek epe ertain edo luzerako dituzten asmoen araberakoak
izaten saiatzen direla eraikitzaileak. |
 |
 |
|