HIGIEZINEN MERKATUA AZKEN BI URTEETAN % 45ETIK GORA GARESTITU DA



GAZTEEN % 80TIK GORA DA ETXEBIZITZA LIBREAREN MERKATUA JO EZIN DUTENAK



20 ETA 30 URTE BITARTEKO GAZTE TALDE UGARIEK PRESIOA EGITEN DUTE HIGIEZINEN MERKATUAN



2010ETIK AURRERA GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA ESKAERA TXIKIAGOA IZANGO DA


Gazteek etxebizitza eskuratzeko problema hartzen ari den garrantzia, zalantzarik gabe, higiezinen merkatuak izan duen joeragatik da; izan ere, higiezinen merkatuan azken bi urteotan % 45etik gorako igoera gertatu da prezioetan. Horiek horrela, gazteen % 80ren batentzat ezinezkoa da etxebizitza librearen merkatura jotzea.

Hala ere, ezin dugu ahaztu etxebizitza-premiak eta bertako merkatu inmobiliarioaren berezitasunak azaltzen dituzten prozesuak estaltzen dituen iceberg baten punta besterik ez dela aipatutako merkatuaren joera hori.

Batez ere, bi alderdi garrantzitsu aipa genitzake: a) lur urbani-zagarririk eza: Ezin dugu ahaztu Gipuzkoako udalerri gehienetan sendotze urbanistikoaren maila eraikitzeko lurren % 90era heldu dela, eta b) 20 urtetik 30era arteko gazteen talde ugariak adin horretara heldu izana; izan ere, higiezinen merkatuan presioa egiten dute, koiunturak koiuntura, prezioak garestitzea ekarriz.

Gaur egun, higiezinen merkatua “baby-boom” entzutetsu haren oldarraldiak jasaten ari da, 2001eko eta 2006ko biztanleria piramideetan agertzen denez. 2010. urtetik aurrera, 20 urtetik 35era arteko herritarren taldeen pisua, pixkanaka-pixkanaka, gero eta txikiagoa izango da, 1975. urtetik aurrera izandako atzeratze demografikoarekn bat etorrita. Fenomeno horri «gazteen eskaeraren hertsidura» izena eman diogu eta litekeena da arestian aipatutako data horretatik aurrera argi eta garbi azaltzea.


 9. TAULA . GAZTEEN PROIEKZIOA ADIN-TALDEKA, 2001-2010 (MILATAN).
 URTEAK  2001  2002  2003  2004  2005  GUZTIRA  2006  2007  2008  2009  2010  GUZTIRA
 20  8,27  7,78  7,11  6,71  6,50  36,37  6,28  5,84  5,72  5,66  5,49  28,99
 21  8,62  8,29  7,81  7,15  6,75  38,62  6,55  6,33  5,90  5,78  5,72  30,28
 22  9,32  8,64  8,32  7,84  7,19  41,31  6,81  6,61  6,40  5,97  5,85  31,64
 23  10,10  9,33  8,66  8,35  7,87  44,31  7,24  6,86  6,67  6,46  6,04  33,27
 24  10,87  10,09  9,33  8,68  8,37  47,34  7,91  7,29  6,92  6,73  6,51  35,36
   47,18  44,13  41,23  38,73  36,68  207,95  34,79  32,93  31,61  30,60  29,61  159,54
 25  11,37  10,85  10,08  9,33  8,69  50,32  8,39  7,94  7,33  6,96  6,78  37,40
 26  11,38  11,33  10,81  10,06  9,32  52,90  8,70  8,40  7,96  7,36  7,00  39,42
 27  11,49  11,33  11,28  10,77  10,03  54,90  9,31  8,70  8,41  7,98  7,39  41,79
 28  11,37  11,44  11,28  11,23  10,73  56,05  10,01  9,30  8,70  8,42  7,99  44,42
 29  11,30  11,31  11,38  11,23  11,18  56,40  10,69  9,98  9,29  8,69  8,42  47,07
   56,91  56,26  54,83  52,62  49,95  270,57  47,10  44,32  41,69  39,41  37,58  210,1
 30  11,03  11,24  11,26  11,33  11,17  56,03  11,14  10,65  9,96  9,27  8,69  49,71
 31  10,84  10,98  11,19  11,20  11,27  55,48  11,13  11,09  10,61  9,93  9,25  52,01
 32  10,71  10,79  10,94  11,14  11,15  54,73  11,23  11,08  11,04  10,57  9,90  53,82
 33  10,62  10,66  10,74  10,89  11,09  54,00  11,10  11,17  11,03  10,99  10,53  54,82
 34  10,73  10,58  10,62  10,89  10,84  53,66  11,04  11,05  11,12  10,98  10,94  55,13
   53,93  54,25  54,75  55,45  55,52  273,90  55,64  55,04  53,76  51,74  49,31  265,49
 35  10,88  10,68  10,53  10,57  10,64  53,30  10,79  10,98  10,99  11,07  10,93  54,76
 36  10,85  10,83  10,62  10,47  10,51  53,28  10,60  10,74  10,93  10,94  11,01  54,22
 37  11,10  10,80  10,77  10,57  10,43  53,67  10,47  10,55  10,69  10,88  10,89  53,48
 38  10,65  11,05  10,75  10,72  10,52  53,69  10,38  10,42  10,50  10,64  10,83  52,77
 39  10,30  10,60  11,00  10,70  10,67  42,67  10,48  10,34  10,38  10,45  10,59  52,24
   53,78  43,36  53,67  53,03  52,77  256,61  52,72  53,03  53,49  53,98  54,25  267,47
ITURRIA: EUSTAT. BIZTANLERIAREN PROIEKZIOAK, 2010. VITORIA-GAZTEIZ, 2002.


BIZTANLERIA-PIRAMIDEAK GERO ETA ESTUAGOAK DIRA OINARRIAN



Ez da harritzekoa, hala 2006ko, nola 2010eko biztanleria-piramideak, gazteenen taldeei dagokienez, gero eta estuagoak izatea eta, horrekin batera, gutxi gorabehera, 30etik 50 urtera artekoen taldeen pisua gero eta handiagoa izatea.

Komentario hauen esanahia inon baino beteago 9. taulan eta aurreko grafikoetan da. Demografiako bilakaerak argi erakusten du datozen bi bosturtekoetan, 2005ekoan eta 2010ekoan, atzeratze demografiko baten koiunturan sartuko garela.

GAZTEEN ETXEBIZITZA-PREMIAREN ESTIMAZIOA

Gipuzkoan etorkizunean egongo den etxebizitza-eskaera
kuantifikatzeko asmoz, datozen bosturtekoetarako dauden gipuzkoar gazteen proiekzioetan oinarrituta buruturiko estimazioa eskaintzen dugu ondoren. Hurrengo taulan (11. taula) agertzen den bilakaerak poliki-poliki etxebizitza-beharra gutxituz doala erakusten du, 2006-2010 aldirako % 20ko murrizketa batera helduz. Beste alde batetik, aurrez ikusitako 20 eta 35 urte bitarteko gazteen etxebizitza-eskaera honako zifra hauetan laburbil daiteke:

 10. TAULA. GIPUZKOAKO GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA-BEHARRAREN ESTIMAZIOA
ADIN
TALDEAK
KOPURUA
(*)
EMANTZIPAZIO
EZAREN
KOEFIZIENTEA
(**)
EMANTZIPAZIOAK
DEMANDA
NORBANAKOAK
BIKOTEAK
GUZTIRA
2001-2005
 20-24   36.680   0,8012   7.292   729   3.281   4.011
 25-29   49.950   0,4999   15.050   1.505   6.772   8.277
 30-34   55.552   0,1913   17.143   1.714   7.715   9.429
 35-39   52.770     10.095   1.009   4.543   5.552
 BOSTURTEKOA GUZTIRA   49.580   49.580   22.311   27.269
2006-2010
 20-24  29.610  0,8012  5.886  589  2.649  3.238
 25-29  37.580  0,4999  11.323  1.132  5.095  6.228
 30-34  49.310  0,1913  15.217  1.522  6.848  8.369
 35-39  54.250    10.378  1.038  4.670  5.708
 BOSTURTEKOA GUZTIRA  42.804  4.280  19.262  23.542
(*) EUSTAT, BIZTANLERI PROIEKTUAK
(**) IKERIEN ESTIMAZIOA. DONOSTIAKO GAZTEEN-ETXEBIZITZA BEHARRAREN ANALISIA. DONOSTIAKO UDALA. ITURRIA: GUK EGINDAKOA

2001-2005 BOSTURTEKOAN GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA BEHARRAREN ESTIMAZIOAREN ARABERA 21.717 ETXEBIZITZA BEHARKO DIRA, URTEAN BATEZ BESTE 4.300

 11. TAULA. GAZTEENTZAT AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZA-ESKAERAREN BILAKAERA.

 EPEA
 BEHAR DEN ETXEBIZITZA KOPURUA
BATEZ BESTEKO URTEKO ESKAERA
 2001-2005
 21.717
 4.300
 2006-2010
 17.835
 3.567
ITURRIA: GUK EGINDAKOA
 
Datuak ikusita, gaur egun, gazteentzako etxebizitza-premiari dagokionez, unerik larriena pasatzen ari garela baiezta daiteke. Errealitate gordin horrek botere publikoak dagoen eskaerari aurre egiteko presazko neurriak hartzera behartzen ditu. Horrela bada, esate baterako, Etxebideren datuek (ikus 12. taula) erakusten dute eskatzaileen % 80 35 urtetik beherakoa dela eta horrek laguntzen digu etxebizitza eskuratzeko problemak gehien bat gazteengan duela eragina ulertzen; izan ere, Etxebidera jotzen dute merkatu librean alternatibarik aurkitzen ez dutelako. 2001. urtean 6.880 eskaera egin dituzte eta txosten honetan egindako estimazioekin bat dator kopuru hori.
 12. TAULA. ETXEBIDE, ETXEBIZITZA LORTZEKO ESKABIDEAK, 2001
 ERROLDAKO
 ESKUALDEAK
 25 URTERA
ARTE
 26 URTETIK
35-ERA
 36 URTETIK
GORAKOA
GUZTIRA
 GAZTEEN
ESKAERA %-TAN
 GOIERRI
121
353
128
602
78,7
 DONOSTIA-BETERRI
1.084
3.381
1.189
5.654
79,0
 DEBA-BEHEA(*)
111
302
120
533
77,5
 DEBA-GARAIA
95
337
98
530
81,5
 TOLOSERRIA
117
203
82
402
79,6
 UROLA-KOSTA
257
519
158
934
83,1
 GUZTIRA
1.785
5.095
1.775
8.655
79,5
GAZTEEN ESKABIDEEN KOPURUA= 6.880
GAZTEEN ESKABIDEAK %-TAN= 79,5
 ITURRIA: ETXEBIDE. GIPUZKOA, 2001