| 3.2
ESKATUTAKO ETXEBIZITZEN TIPOLOGIA |
|
 |
| ADIERAZITAKO
ETXEBIZITZA PREMIA DAGOEN ESKAINTZAREN EZAUGARREN MENPEAN
DAGO |
|
 |
|
Gazteen eskaera enfokatzeko orduan dauden gakoetatik interesgarrienetakoa
dugu eskatutako etxebizitzen tipologiari dagokiona.
a) Etxebizitzaren tamaina
Etxebizitza beharra eta eskaera EAEn izeneko inkestaren arabera,
euskal gazteek, eta Gipuzkoa ez da salbuespena honetan, gutxi gorabehera,
75 m²-ko
etxebizitza erosi nahi dute. Hortaz, etxebizitzaren tamaina gutxitzearen
aldeko joera agertzen da. Gehienek nolabait tamaina estandarrekotzat
jo genezakeen etxebizitza horren alde egiteak dauden etxebizitzei
alternatiba bat bilatzeko orduan garrantzitsua den gaia planteatzen
du; izan ere, adierazitako etxebizitza-premia dagoen eskaintzaren
ezaugarrien menpean dago.
|
| |
| 17.
TAULA. BEHAR DIREN ETXEBIZITZEN EZAUGARRIAK |
| MOTA |
|
| BERRIA |
36,8
|
| ERABILIA |
5,9
|
| BATA
ZEIN BESTEA |
56,7
|
| E.D./E.D.E |
0,5
|
| AZALERA
ERABILGARRIA |
|
| 0-40M² |
2,2
|
| 41-60M² |
10,8
|
| 61-75M² |
39,0
|
| 76-90M² |
42,0
|
| 91-120M² |
4,4
|
| 120M²-TIK
GORA |
1,6
|
| E.D./E.D.E |
0,0
|
| BATEZ
BESTEKO AZALERA(M²-tan) |
74,20
|
| ERREGIMENA |
|
| JABETZAN |
80,6
|
| ERRENTAN |
3,6
|
| BATEAN
ZEIN BESTEAN |
15,8
|
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA BEHARRA ETA ESKAERA EAEn, 2000. |
|
| |
Inork ez du zalantzan jartzen merkatuak eskaera zuzendu egiten duela
batera edo bestera, eta egon badagoela ezkutuko eskaera bat, eskaintza
berezien bidez izan ezik, gauzatzea zaila dena. Zentzu horretan hitz
egin dute hainbat adituk eta gazteen liderrek, gazteen beharrak talde
guztietan ez direla berdinak azpimarratuz. Horrela bada, Europako
beste herrialde askotan izandako joerarekin bat etorriz, gazte batzuk
prest egongo lirateke lehenago emantzipatzeko eta aldi batez etxebizitza
txikiagoetan errenta bat ordainduta bizitzeko. Ideia hori oso garrantzitsua
da gaur egun dauden helburuak ez diren bestelako batzuetara etxebizitza-politika
zuzendu nahi izatekotan. Horixe da, hain zuzen, arduradun politikoak
ohiko etxebizitza1
ez diren beste bizitoki-tipologia batzuk eskaintzera gidatzen dituen
izpiritua; eta hori gazteei haien premietara egokitutako aldi baterako
egoitza eskuratzea
erraz diezaien apartamentu-eskaintza batean oinarrituta, aldi baterako
egoitza hori izanik, geroago, haien egoera sozio-ekonomikoa hobetzen
denean, higiezinen merkatura jauzi egiteko zubia.
|
 |
SEKTOREKO
ADITUEN
ESANETAN, APARTAMENTU
MODUKO TIPOLOGIA
BATEN ESKAINTZAK OSO ONARPEN ZABALA IZANGO
LUKE GAZTEEN SEGMENTU BATZUEN ARTEAN |
|
 |
|
Horren
ondoan badago beste faktore azpimarragarri
bat, gazteen etxebizitza-tipologian epe ertain edo luzean erabateko
eragina izango duen faktorea, hain zuzen. Beste bizikidetza-modu batzuk
agertzea da aipatu faktorea. Gizartean azken hamarkadetan izandako
aldaketa sozialek eragin zuzen zuzena dute familiaren ereduan eta
orain arte ezagutu dugun familia ez diren beste modu batzuk azaltzen
ari dira. Horietan,
jendea elkarrekin bizi arren, ez dago familia-loturarik
edo ez daude ezkonduta eta pertsona bakarreko edo guraso bakarreko
bizikidetzako unitateen kopurua ere hazi egin da. Prozesu hori zenbait
sintomatan islatzen da; hala nola, bizikidetzako unitateen batez besteko
tamaina etengabe gutxitzea, eta horrek eragin zuzen-zuzenak izango
ditu etxebizitza tipologian.
Gazteen kasuan, bizikidetza-moduen aniztasun hori Gipuzkoan dauden
gazte bakar batez osatutako unitateetan islatzen
|
 |
| SORTZEN
ARI DIREN BIZIKIDETZA MODU BERRIEK ETXEBIZITZA TIPOLOGIA
BERRIAK SORTZEA PLANTEATZEA DAKARTE |
|
 |
|
| 18.
TAULA. PERTSONA BAKARREKO UNITATEAK 1996AN |
| LURRALDEA |
E.A.E.
|
GIPUZKOA
|
| GAZTE
BAKAR BATEKOEN KOPURUA |
9,301
|
3.213
|
| GAZTE
BAKARREKOEN %A |
8,8
|
9,4
|
 |
 |
 |
| ITURRIA:
EUSTAT. |
|
1
Donostiako Udalaren jarduketa bat aipa dezakegu. Hasten lagunduz
izeneko programa barruan ekipamendu publikoko lursailetan gazteei
alokatzeko 200 apartamentu sustatu ditu. Baliabide urriak direla eta,
higiezinen merkatura ezin jo dezaketen gazteentzako eskaintza zabalduko
da ekimen original horren bitartez.
|
 |
| GAZTE
BAKAR BATEK OSATUTAKO UNITATEEK GAZTEEI TAMAINA TXIKIAGOKO
ETXEBIZITZAK PREZIO MERKEAGOETAN ESKAINTZEKO HERRI ADMINISTRAZIOAREN
EKIMENAREN ALDE EGITEN DUTE |
|
 |
 |
| ETXEBIZITZA
JABETZAN NAHI DUTE GAZTE GEHIENEK ETA ALOKATZEKO AUKERA
IA EZ DUTE KONTUAN HARTZEN |
|
 |
 |
| HIPOTEKA
MAILEGUAK MERKATZEAK ALOKATZEKO AUKERA IA KONTUAN EZ HARTZEA
DAKAR |
|
 |
 |
| KOLEKTIBO
MODUAN JABEGOAREN KULTURA OSO ERROTUTA DUGU |
|
 |
 |
| ETXEBIZITZA
PUBLIKOA ERRENTA MERKEEKIN ALOKATZEKO JARTZEAK GAZTEEK
AUKERA HORREN ALDE EGITEA SUSTATZEN DU |
|
 |
|
da. 18. taulan ikus dezakegunez, gazte batek bakarrik osatutako unitateen
portzentaia pertsona bakar batek osatutako guztien artean Gipuzkoan
% 9,4 da, EAEkoa baino zertxobait handiagoa. Bikotea sortu eta eratzeri
eta seme-alabak izateari dagokienez, arauetan eta balioetan izandako
aldaketek ere eurekin ekarri dute ezkontzeko adina atzeratzea eta
jaiotza-tasa txikiagoak
egotea. Horrek era berean familien batez besteko tamaina txikiagoa
izatea ekarri du, baita gazteen arteko bizikidetza-moduen aniztasuna
ere, horiek izanik, zalantzarik gabe, etxebizitza-politika planifikatzeko
orduan ahaztu behar ez ditugun faktore erabakigarriak.
b) Eskuratzeko erregimena
Etxebizitza eskuratzeko edo izateko erregimenari dagokionez, gehienak
dira, % 80, etxebizitza jabetzan izan nahi dutenak. Errentan hartzearen
alde oso gutxi azaltzen dira, % 3,6 hain zuzen, eta ez du apenas garrantzirik
gaur egunean dagoen bezalako une batean, hipoteka-maileguak merke
egonik, aukera hori uxaturiko une batean, ez bada merkatuan dauden
baino askoz prezio merkeagoan eskainita. Eta, egia esan, gaur egun
gazteek duten errentako etxebizitzen eskaintza urria eta oso garestia
da. Errentan hartutako etxebizitza bategatik hilean praktikan ordaindu
beharrekoa hipoteka-mailegu bati aurre egiteko bestekoa da eta, logikoa
denez, etxebizitza errentan hartzeko aukera baztertu egiten dute gazteek,
eros ezin dezaketenentzat bakarrik geratuz. Horri kolektibo moduan
jabegoaren kultura oso errotuta dugula eta etxebizitza oso ondasun
baloratua eta balio sinboliko handikoa dela gehitzen badiogu, ez da
harritzekoa gazteen artean etxebizitza errentan hartzeko aukera osoonetsia
ez izatea, arestian esan bezala, oso prezio merkean eskaini ezik.
Horixe da, hain zuzen, herri-administrazioak gazteentzatetxebizitza
publikoa errentan prezio merkeetan sustatzeko politika aurrera eramateko
asmoa azaltzeko arrazoia 2.
Azkenik, etxebizitza errentan izateko aukera sustatzearen alde egiten
duen beste faktore bat, eta gero eta hurbilago dagoen etorkizun bati
begira kontuan hartu beharrekoa, lanagatiko mugikortasuna dela eta,
gazteak apurka-apurka mugikortasun geografiko handiagoa izatea da.
|
| 2
Zentzu horretan zenbait adierazpen egin berri ditu Eusko Jaurlaritzako
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, gazteek etxebizitza lortzea
errazteko hartu nahi dituen neurrien artean hileko errenta 40.000
pezetatik beherakoa izango luketen hainbat etxebizitza publiko alokatzeko
jartzea aurreikusita dago eta. |
 |
 |
|