| 3.1
ETXEBIZITZA ESKATZEN DUEN GAZTEAREN PROFILA |
|
 |
| NORTZUK
DIRA ETXEBIZITZA ESKATZEN DUTEN GAZTEAK? ZEIN BALIABIDE
DITUZTE? |
|
 |
 |
| GAZTEEN
EZAUGARRI SOZIO-EKONOMIKOAK ETZEBIZITZA LOR DEZATEN EKINTZAK
SUSTATZEKO OINARRIA DIRA |
|
 |
|
Gipuzkoako gazteek haien etxea izatea sustatzeko ekintzak planifikatzeko
orduan, higiezinen merkatuaren ezaugarriak kontuan hartzeaz gain,
etxebizitza behar duten gazteen profilaz galdetu beharko dugu. Nortzuk
dira? Zer nahi dute? Zein aukera edo baliabide dituzte etxea eskuratzeko?
Galdera hauei erantzun ahal izateko, lehendabizi lehen etxebizitza
izateko premia duten gazteen ezaugarri sozio-ekonomikoak aztertuko
ditugu, eta, bigarrenik, behar duten etxebizitzaren tipologiari buruzko
alderdirik behinenak, Etxebizitza beharra eta eskaria EAEn- 2000 Inkestatik
eta kontsultatutako zenbait adituk emandako informaziotik abiatuta.
Lehendabizi, etxebizitza behar duten herritar guztietatik lehen etxebizitza
behar duten gazteak % 92,4 direla azpimarratu behar dugu eta etxebizitza
behar dutenen profil sozio-ekonomikoa ezartzen duten ezaugarriak honako
hauek direla:
Batez besteko adina 27 urtekoa da, gutxi gorabehera, % 50 baino
gehiago 25 urtetik 34ra arteko tartean daudela. Aldi horretan
planteatzen diote gipuzkoar gazteek euren buruari emantzipazioaren
gaia. |
| |
| 13.
TAULA. ETXEBIZITZA BEHAR DUTENEN GIZARTE ETA EGOITZA-ALORREKO
EZAUGARRIAK (%-ETAN) |
| ADINA |
PREMIA
|
| 18-24
URTE |
34,8
|
| 25-34
URTE |
56,6
|
| 35-ETIK
GORA |
8,6
|
| GUZTIRA |
100,0
|
| BATEZ
BESTEKO ADINA |
27,4
URTE
|
| LAN
EGOERA |
|
| OKUPATUA
BERE KONTURA |
8,1
|
| OKUPATUA.
KONTRATU FINKOA |
46,6
|
| OKUPATUA.
ALDI BATERAKO KONTRATUA |
42,6
|
| LANGABETUA |
1,1
|
| ETXEKO
LANAK |
0,4
|
| BESTE
BAT |
1,2
|
| GUZTIRA |
100,0
|
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA BEHARRA ETA ESKAERA EAEN, 2000 |
|
| |
Lan-egoerak
islatzen duenaren arabera, gehienak okupatuta badaude ere, % 95etik
gora, kontratu finkoek (% 46) hiru puntutan bakarrik gainditzen
dituzte aldi baterako kontratuak (% 43). Horrek esan nahi du,
lanekoezegonkortasuna gorabehera, lan-merkatuaren egoera kontuan hartuta,
gazteek arrisku batzuk izateko prest daudela, segur aski familiaren
edo bikotekidearen babes bat edo beste dutelako.
|
| |
| 14.
TAULA. ETXEBIZITZA BEHAR DUTENEN FINANTZA-GAITASUNA |
| HILEKO
DIRU-SARRERA GARBIAK |
%
|
| 65.000
PEZETARAINO |
1,2
|
| 66.001
ETIK 95.000-RA |
2,6
|
| 96.000
ETIK 140.000-RA |
28,2
|
| 141.000
ETIK 190.000-RA |
17,1
|
| 191.000
ETIK 235.000-RA |
0,2
|
| 236.000
ETIK 275.000-RA |
0,1
|
| 276.000
ETIK 360.000-RA |
0,0
|
|
361.000
PEZETATIK GORA |
0,0
|
| E.D/E.D.E |
14,9
|
| GUZTIRA |
100,0
|
| GIPUZKOAKO
BATEZ BEZTEKOA= 184.000 PEZETA |
| GEHIENEZ
ORDAIN DEZAKETEN PREZIOA |
%
|
| 5
MILIOTIK BEHERA |
1,4
|
| 5
ETA 6,9 MILIOI BITARTEAN |
2,5
|
| 7
ETA 8,9 MILIOI
BITARTEAN |
4,4
|
| 9
ETA 11,9 MILIOI
BITARTEAN |
9,5
|
| 12
ETA 15,9 MILIOI
BITARTEAN |
26,2
|
| 16
ETA 19,9 MILIOI
BITARTEAN |
24,9
|
| 20
ETA 24,9 MILIOI
BITARTEAN |
13,7
|
| 25
ETA 29,9 MILIOI
BITARTEAN |
6,2
|
| 30
ETA 39,9 MILIOI
BITARTEAN |
1,4
|
| 40
ETA 49,9 MILIOI
BITARTEAN |
-----
|
| 50
MILOITIK
GORA |
-----
|
| E.D/E.D.E |
10,0
|
| GUZTIRA |
100,0
|
| GIPUZKOAKO
BATEZ BESTEKOA = 16,7 MILOI |
| HILEKO
ORDAIN DEZAKETENA |
%
|
| 10.000
PEZETARAINO. |
0,7
|
| 10.001-ETIK
20.000-RA |
1,3
|
| 20.001-ETIK
30.000-RA |
4,9
|
| 30.001-ETIK
40.000-RA |
12,3
|
| 40.001-ETIK
50.000-RA |
13,9
|
| 50.001-ETIK
75.000-RA |
27,3
|
| 75.001-ETIK
100.000-RA |
23
|
| 100.001-ETIK
125.000-RA |
6,2
|
| 125.001-ETIK
150.000-RA |
2,2
|
| 150.001-ETIK
200.000-RA |
1
|
| 200.000
PEZETATIK GORA |
7,2
|
| E.D/E.D.E |
-----
|
| GUZTIRA |
100,0
|
|
GIPUZKOA BATEZ BESTEKOA= 65.700 PEZETA |
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA BEHARRA ETA ESAKERA EAEn. 2000 |
|
 |
| FINANTZIA
GAITASUN TXIKIA IZANIK, GEHIENEK BABESTUTAKO ETXEBIZITZAREN
MERKATURA JOTZEN DUTE, HORIXE BAITA EGUN DUTEN ALTERNATIBA
BAKARRA |
|
 |
|
Etxebizitza behar izateko arrazoirik nagusiena familiarengandik
independizatzeko gogoa da, beste familia-unitate bat sortzeko,
dela bakarrik, dela ezkontzeko edo bikotekidearekin bizitzeko proiektuarekin
(% 50).
Etxebizitza eskuratzeko ordainketei aurre egingo
lieketen pertsonen batez besteko diru-sarrerak hilero 184.000 pezetakoak
dira; hots, gutxi gorabehera, urteko diru-sarrerak 2,5 milioikoak
dira. Etxebizitza behar duten gazteen diru-sarrera garbiak gazteek
Eusko Jaurlaritzak 2000. urtean egindako inkestan adierazitakoen gainetik
daude. Eta horrek badu bere logika; izan ere, diru-sarrerarik handienak
dituzten gazteak bakarrik dira etxebizitza bat erostea pentsatzen
dutenak.
Hilero ordain lezaketen batez besteko zenbatekoa
65.000 pezeta ingurukoa da. Egun etxebizitzek dituzten prezioak
kontuan edukita, finantziazio-gaitasun horrekin etxebizitza librearen
merkatura jotzea ezinezkoa dela eta etxebizitza babestura edo sozialera
jo behar dutela adierazten du horrek. Labur esanda, babestutako etxebizitzaren
prezioa, gutxi gorabehera, 18 milioi pezetakoa izanik, eta gehienez
ere 16,7 milioi pezetako etxebizitza batean sar daitezkeela kontuan
hartuta, problemaren larriaren larriaz kontura gaitezke. Horrez gain,
kontuan hartu behar dugu etxebizitza behar duten gazteen % 70en bat
gehienez ere 19 milioiko etxebizitza batean sar daitekeela. Edo beste
modu batean esanda, babestutako etxebizitzaren merkatura bakarrik
jo dezakete gazte horiek.
|
 |
| |
Nahiz eta etxebizitza eskuratzeko premia duteneta-tik hiru laurdenek
oso premia handia edo nahiko premia handia dutela esan, ez dute
uste epe laburrean behar hori beteko dutenik. Erdiek bakarrik,
% 51k, uste dute datozen bi urteetan etxebizitza bat eskuratzeko aukera
izango dutela. |
| |
| 15.
TAULA. PREMIAREN MAILA SUBJETIBOA ETA ESKAERA-EPEAK (%-ETAN) |
| PREMIA
MAILA |
BEHAR
DUTENAK
|
| HANDIA |
33,8
|
| NAHIKO
HANDIA |
42,7
|
| EZ
OSO HANDIA |
18,8
|
| TXIKIA |
4,7
|
| GUZTIRA |
100
|
| EPEA |
|
| <2
URTE |
51
|
| 2-4
URTE |
36,1
|
| >4
URTE |
12,9
|
| GUZTIRA |
100
|
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA BEHARRA ETA ESKAERA EAEn. 2000 |
| 16.
TAULA. ETXEBIZITZA BEHAR DUTENEN GUSTUKO KOKAPENA (%-ETAN) |
| ALDATZEKO
LEKUA |
ESKURATZEA
|
| AUZO
BERA |
12,5
|
| UDALERRI
BERA |
64,2
|
| ESKUALDE
BERA |
18,8
|
| BESTE
ESKUALDE BAT |
3,8
|
| E.D./E.D.E |
0,6
|
 |
 |
| ITURRIA:
EUSKO JAURLARITZA. ETXEBIZITZA BEHARRA ETA ESKAERA EAEn. 2000 |
|
 |
| ETZEBIZITZAREN
PROBLEMA UDALERRI MAILAKOA DA |
|
 |
|
Prezioan
modu negatiboan zeharka eragiten duen beste elementu bat etxebizitzaren
problema planteatzeko orduan dagoen lurralde-zurruntasuna da. Beste
arlo batzuetan mugikortasuna azpimarratzen bada ere, gipuzkoar gazteak
(eta euskal gazteak orokorrean) ez daude oso prest egoitzalekuz aldatzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak egindako inkesten arabera, etxebizitza
berri bat eskuratu nahi dutenen % 76k euren udalerrian bilatzen dute.
Zer esan nahi du horrek?, besteak beste, etxebizitza eskuratzeko problema
udalerri mailan planteatzen dela eta, hortaz, problema hori udalerri
mailan konpondu beharko dela gehien bat, beste planteamendu batzuk
gorabehera. Mugikortasunaren aldeko diskurtso ofizialen aurrean kokaleku
batean errotuta egotea oso erakargarria da gure gazteentzat. |
 |
 |
|