|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mugikortasunari buruzko datuak ematen hasi aurretik, gazteen kategoria demografiaren ikuspuntutik mugatzeak dakarzkigun problema batzuez ohartarazi beharra dago. Gazteen ohiko muga demografikoa (15 urtetik 29ra artekoak) ez dator bat Eusko Jaurlaritzak zirkulazio-istripuez egiten dituen estatistiketan azaltzen diren adin-tarteekin. Izan ere,azken hauetan, aipatutako gazteen kategoriakoak bi tartetan azaltzen dira: batetik, 14 urtetik 24ra artekoak eta, bestetik , 25etik 44ra artekoak. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 1999an agindutako mugikortasunari buruzko inkestan, gazteak honelaxe bildu zituzten:16tik 24ra artekoak eta 25etik 34ra artekoak. Hortaz, are desagregazio handiagoa dago inkesta horretan. Bi kasuetan deigarria da 18 urteko muga kontuan hartu ez izana, adin-nagusitasuna izanik eta pertsona batek gidabaimena lor dezakeen edadea izanik. Azken hau, ez dago zertan esanik, mugikortasunaren alorreko ohituretan erabakigarria da eta, beraz, zirkula- zio-istripu batean inplikatu zuzena izateko posibilitateak era nabarmenean handitzen ditu horrek. 1996.urtean Gipuzkoan bizi ziren 15 urtetik 29ra artekoak 160.935 pertsona ziren eta biztanle guztien %23,8 ziren. Adin-talde horretakoak, 2.taulan ikus dezakegunez, biztanle guztiekiko gutxituz joan dira, ugaltze-tasa gutxitu delako, bizi-itxaropena handitu delako eta, horien ondorioz, gertatutako zahartze demografikoagatik. Sexuari begiratuz gero,desoreka bat dago gizonezkoen alde, gizonezkoak gazte guztien %51 dira eta. 1996an, talderik handiena 20 urtetik 24ra artekoa zen. Gaur egun, argi eta garbi, piramidea adin gehiagoko taldeetan zabalagoa da eta estuagoa 15 urtetik 19ra arteko taldean. Horrek gazteen taldea ere pixkanaka-pixkanaka zahartzen ari dela erakusten du. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: EUSTAT, "Biztanleriaren eta etxebizitzen estadistika 1996" | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Mugikortasuna
aztertzeko, 1998aren bukaeran etxez etxe egindako inkesta batean oinarrituta
dagoen Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak egindako Gipuzkoako mugikortasunari
buruzko azterlaneko datuak erabili ditugu. 1 EUSTAT: Serie demografiko homogeneoak 1970-1986. EUSTAT, 1990. 2 IKEI:Gipuzkoako eskualdeetako biztanleri proiekzioak. Gipuzkoako Ekonomia eta Turismo Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1997. 3 EUSTAT: 1996ko Biztanleen Errolda. 4 Aldez aurretiko datu guztien iturria: IKEI, ibid. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Datu horietan Gipuzkoan astegunetan soilik izandako joan-etorriak jasotzen dira. Hortaz, asteburuetakoak ez dira jaso eta azken hauetan mugikortasun-ohiturak nahiko aldatzen direla kontuan hartu beharko dugu. Azterlan horren arabera, Gipuzkoan bizi diren pertsonek astegun buruzuri batean 1.767.491 joanetorri egiten dituzte; hau da, pertsona eta eguneko 2,5 joan-etorri. Joan-etorri gehienak oinez izaten dira (%45), ondoren automobilez egindakoak datoz (%37)eta, azkenik, garraio publikoan egindakoak ditugu (%12). |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Azken hamarkadako joera motordun ibilgailu pribatuetan egindako joan-etorrien kopurua gero eta handiagoa izatea da. Oinez eta garraio publikoz egindako joan-etorrien kopuruek, ordea, atzera egin dute. Horretan eragina izan dutenen artean, motordun ibilgailuen kopurua gero eta handiagoa izatea, batetik, eta, bestetik,hiri trinkoaren ordez pixkanaka-pixkanaka zabaltzen ari den eta hipermerkatua eta etxe elkarri atxikiak ikur dituen dentsitate txikiko hirigintza daude. Horiei Gipuzkoako Foru Aldundiak bide-azpiegituretan egindako inbertsio handiak gehitu behar diegu,azken honen alferrikako helburua, dagoen errepideen eskaintza handituz, prozesu honek guztiak amaiera izango duen auto-pilaketa ekiditea izanik. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Erabiltzaile-talde
guztiak ez dira berdin baliatzen garraiobide ezberdinez. A)Joan-etorriak oinez Oinez egindako joan-etorriak berdintsu egiten dituzte adin-talde guztietakoek. Dena dela, oinez egindako joan-etorrien %58 andrazkoei dagozkie. %29 lanean dauden pertsonak dira, %21 etxekoandreak, %21 ikasleak eta %20 jubilatuak. Beste alde batetik, oinez ibiltzen diren pertsonen %24k autoa duela azpimarratu beharra dago. 5 ERYBA: Estudio de Movilidad en Gipuzkoa, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak agindua, 1999. 6 Kategoria honetan enpresa eta eskola-garraiorako autobusez, taxiz, bizikletaz, motorrez eta hegazkinez egindako joan-etorriak daude.. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| B)
Joan-etorriak garraio publikoan Emakumezkoak dira garraio publikoa gehien erabiltzen dutenak, erabiltzaile guztien %eta.Adinari begiratuz gero, 16 urtetik 24ra arteko taldea nabarmentzen da, laginaren %17 izanik erabiltzaile guztien %34 da eta. Garraio publikoa erabiltzeko ziorik garrantzitsuenak ikasketak (%33)eta lana (%31)dira. Aisialdia garraio publikoz egindako joan-etorrien %17ren kausa da, eta erosketak %8rena. Garraio publikoaren erabiltzaileen okupazioari erreparatuz gero, talderik nagusiena ikasleak dira (%35), ondoren langileak (%31), jubilatuak (%14)eta, azkenik, etxekoandreak (%11) ditugu. Ikasleen %47 unibertsitarioa da.Garraio publikoaren erabiltzaileen %57k ez duela gidabaimena azpimarratu behar da. Garraio publikoaren erabiltzaile-portzentajerik handienak dituzten udalerriak Pasaia, Donostia, Errenteria eta Lasarte Oria dira.Guztiak Donostialdekoak. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| C)
Joan-etorriak
automobilez Automobilez egindako joan-etorriek zerikusi zuzena dute lanarekin, autoa erabiltzeko zioen %67 izanik lana. 25 eta 54 urte bitartekoek automobilez egindako joan-etorrien %70 egiten dute; adin-talde horretakoak, ordea, biztanle guztien %45 baino ez dira. Autoz mugitzearen beste ezaugarri bat gehien bat gizonezkoen kontua izatea da,autoen erabiltzaile guztien %67 gizonezkoa da eta. Automobila beste arrazoi batzuengatik askoz proportzio txikiagoan erabiltzen dute. Lanaren ostean aisialdia (%11), ikasketak (%79) eta erosketak (%6) ditugu. Beraz, automobilaren erabiltzaileak gehien bat langileak (%75)dira; ikasleak, ordea, %10 dira, etxekoandreak %7, eta langabeak %5. Aldeei begiratuz gero, Arrasate, Debabarrena, Hondarribia, eta orokorrean, eskualdeetako herriburuak ez diren udalerriak nabarmentzen dira, herriburuen aldean. Horrela bada, Donostian automobilaren erabilera %28koa da; Donostialdeko gainerakoan, ordea, %41eko portzentajea dago autoaren erabilerari dagokionez. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||