|
||||||||||||||||||||||||
Gipuzkoako 15 eta 29 urte bitarteko gazteek 1999an egunero 492.361 joan-etorri burutu zituzten; hau da, Gipuzkoa osoan astegun batean izaten diren joan-etorri guztien %27. Horrek erakusten du gazteen mugikortasuna urte horretan Gipuzkoako biztanlerian zuten pisuagatik (%22 inguru) zegokiekeen baino zertxobait handiagoa izan zela. Gazte bakoitzeko eta eguneko joan-etorrien kopurua 3,06 ingurukoa da;hots, biztanle guztiena baino %20tik baino zertxobait goragokoa. Datu hori bat dator gazteez dugun irudi dinamikoarekin; izan ere, jarduera gehien eta ezberdinenak egiten dituen gizarte-sektorea gazteak direla uste dugu. Gipuzkoan gazteek egiten dituzten joan-etorrien garraiobideari erreparatuz gero, atera dezakegun lehen ondorioa hauxe da: biztanle guztien aldean, gazteak gehiago mugitzen dira, baina, aldi berean, batez bestekoa baino gutxiago ibiltzen dira oinez. Horrela bada, biztanle guztien joan-etorrien %45 oinez egina bada, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kasuan portzentajea %34koa da. Oinez gutxiagotan joate hori, batez ere, hainbat oinezkok garraio publikora jotzeagatik gertatu da. |
||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| Iturria: ERYBA "Estudio de Movilidad en Gipuzkoa". Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila, 1999 | ||||||||||||||||||||||||
| Gazteen artean, usteak uste, motozikletaz eta ziklomotorrez egindako joan-etorrien portzentajea oso txikia da. Motorra astean behin baino gehiagotan erabiltzen duten gipuzkoar gazteak %16 baino ez dira8. Dena dela, motorraren erabilera handia da Donostian, gazteen %30ek astean behin baino gehiagotan erabiltzen du eta. | ||||||||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||||||||
| Kategoria
honetan enpresa eta eskola-garraiorako autobusak, taxiak, bizikletak, motorrak
eta hegazkinez egindako joan-etorriak daude. 8 Siadeco (2001), ibid. |
||||||||||||||||||||||||
| Bizikletaren
erabilerari dagokionez, garrantzi txikia izanda ere, kontuan hartu beharrekoa
da. Izan ere, gipuzkoar gazteen %14k astean behin baino gehiagotan erabiltzen
du bizikleta9, erabilera hori ohiko garraioa izatearekin
beti lotuta ez badago ere. Gazteen adin-taldeen araberako bidaien banaketan sakonduz gero, gazteek, adinean aurrera egin ahala, garraio publikoa ,oinez joatea eta bizikleta bazterrean utzi eta automobilaren alde egiten dutela ikus dezakegu. Gazteak hiru adin-taldetan banatu ditugu trantsizio hori nola gertatzen den zehatzago ikusi ahal izateko. -Lehen adin-taldean (15-19 urte bitartekoak), %33 garraio publikoaren erabiltzaile da eta % 47,9 oinez joaten eta etortzen da. Bi zifra horiek biztanle guztiei dagozkienetik gora daude, batez ere garraio publikoari dagokionez. -Hurrengo adin-tartean (20-24 urte bitartekoak), dagoeneko joan-etorrietarako gehien erabiltzen duten aukera automobilarena da (%40,2); oinez egindako joan-etorrien kopurua %29,3ra jaitsi egiten da, eta garraio publikoaren aukerak bost puntu galtzen ditu eta %26,7an geratzen da. -Helduak izateko hurbileneko gazteen artean (25-29 urte bitartekoak), oinez egiten diren joan-etorriek euren hartan jarraitzen dute, %29an hain zuzen. Garraio publikoa erabiltzen dutenen kopuruak, ordea, atzera egiten du, %13,6an gelditu arte. Aldi berean, automobilezko mugikortasuna izugarri hazten da, autoa erabiltzen duten gazteen portzentajea %54,3 izatera heltzen da eta. Adinaz gain, badira beste bi faktore gipuzkoar gazteek garraio publikoak erabiltzean eragina dutenak:bizi direneko udalerriaren tamaina eta generoa. Horrela bada, Donostian bizi diren gazteen %35ek egunero erabiltzen du autobusa; 10.000 bizilagunetik beherako herrietan bizi diren gazteen kasuan, ordea, %21 baino ez da autobusa egunero erabiltzen duena10. Beste alde batetik, sexuaren arabera ere badira aldeak, automobilaren alde egiteko joera antzekoa bada ere. Normalean, hiru adin-taldeetan neskak gehiagotan ibiltzen dira oinez eta sarriago erabiltzen dute garraio publikoa. -14 urtetik 19ra artekoen taldean,garraio publikoaren erabilerari buruzko aldea 5 puntu inguruan dago. Gainera, neskek gutxiago erabiltzen dituzte motorra eta bizikleta. Horrela bada, mutilen %22k bizikleta astean behin baino gehiagotan erabiltzen du; nesken artean, ordea, %6k soilik erabiltzen du bizikleta astean behin baino gehiagotan. -20 urtetik 24ra artean aldeak handiagotu egiten dira. Emakumezkoek jarraitzen dute garraio publikoa erabiltzen,%35 inguru hain zuzen. Mutilen artean, aldiz,%20, 7 soilik da garraio publikoa erabiltzen duena. Nabarmenena, arestian komentatu bezala, oinez egiten diren joan-etorrien portzentajeak behera egitea da. Bi sexuetakoen artean berdin antzera gertatzen da aldaketa hori. Mutilek %45,9tik %27,2ra pasatzen dira eta neskak %50,3tik %31,8ra. Hau da, %18,5 puntuko jaitsierak bi kasuetan. Nora joaten dira gazte horiek guztiak? Autora; izan ere, autoaren erabilerak 20 puntu egiten du gora andrazkoen artean eta 30 puntu gizonezkoen artean. 25 urtetik 29ra zenbait aldaketa garrantzitsu gertatzen dira.Emakumezkoek garraio publikoa erabiltzeari uzten diote aurreko adin-taldeko gizonezkoen neurri berean. Adin- talde honetako mutilek jarraitzen dute garraio publikoa uzten eta erabilera %20tik %10era8. 9 Siadeco (2001), ibid. 10 Siadeco: Gipuzkoako gazteriari buruzko ikerketa - 2000. urtea. Gipuzkoako Foru Aldundia, Gazteria Zerbitzua, 2001. Txostena pdf formatuan karga daiteke honako helbide honetan: http://www.gipuzkoa.net/infojuven/guia7/index.html |
||||||||||||||||||||||||
| pasatzen da.
Andrazkoek 10 puntu gehiagotan erabiltzen dute automobila eta gizonezkoek
ia 20 puntu gehiagotan; horrela adin horretako mutilek %65ean erabiltzen
dute eta, autoa erabiltzen duten adinaren eta sexuaren araberako taldeei
dagokienez, gehien erabiltzen duten taldeetak bat dira. Datu positibo bakarra
andrazkoek egondako joeretako bat apurtzea da,nolabait gehiagotan ibiltzen
baitira oinez eta, bost puntuko igoera izanda, oinez ibiltzea andrazkoen
artean %30,8tik %35,5era pasatzen da. Hipotesi ez hain optimista bat erabiliz, baiezta genezake andrazkoak ez direla itzultzen ari berriz ere oinez ibiltzera, baizik eta prozesura gizonezkoak baino geroxeago heldu direla:neurri txikiagoan erabiltzen dituzte bizikleta edo motorra bezalako garraio autonomoak, geroxeago heldu dira autora eta abar. Horrek adieraziko luke segur asko 20tik 24 urtera bitarteko tartetik hurrengo adin-taldera pasatu diren gazteek oinez ibiltzeari uzteko eta garraio publikoaren ordez automobila erabiltzeko joerekin jarraitu dutela. |
||||||||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||||||||