|
|
Gazteen mugikortasunaz aritzeko eta gazteen mugikortasuneko zenbait jokamoldetan gordeta dauden gakoak ulertzeko, gizarte-sektore horren ezaugarri soziologiko batzuk kontuan hartu behar dira. 1. Egungo gazteak definitzen dituzten ezaugarri berezietako bat denbora nola banatzen duten da. Banaketa horretan asteko zikloan gero eta handiagoa den polarizazio bat azaltzen da astegunen eta asteburuaren artean eta joera hori azken urteetan azaldu da11. Astegunak lan egiteko edo ikasteko dira eta espazio horretan, ordutegi arautu asko egoteaz gain, asko dira ikasketetako, etxeko edo prestakuntza-alorreko betekizunak. Astegunen aurrean, asteburua azaltzen da eta horretan pilatzen dira gazteen aisialdi-jarduerarik gehienak. Polarizazio hori erabatekoa da jatorrizko familiarekin bizi diren ikasleen kasuan eta txikiagotuz doa gazteak lan-munduan sartu eta familiatik emantzipatu ahala. Azken hauek familiarekin bizi direnek baino asti gutxiago dute. Asteburuetako gazteen aisialdi hori gori-gorian egoten da larunbat gauetan eta orduantxe hasten dira gazte asko adinkideen talde batean edo bestean sartzen zein horietako partaide izatea indartzen eta sendotzen. Talde horretako adinkideekin ondo pasatzen dute, harremanak izaten dituzte eta eduki emozional handiko lankidetza-sareak eratzen dituzte eta, horrela, euren identitate erkidea osatzen dute. 2. Aisialdi-jarduera horiek bi osagai dituzte, funtsezkoak, bata bestearekin erlazionatuta daudenak eta azpimarratzea merezi dutenak: alkoholaren, eta askoz neurri txikiagoan beste droga batzuen, kontsumoaren inguruan burutzen dituzte jarduerak eta joan-etorri asko ekartzen dituzte jarduerok. Estatu mailan Madrileko Carlos III unibertsitateak eta Espainiako Errege Automobil Klubak egindako azterlan baten arabera, ostiraletan eta larunbatetan kopak hartzeko guneetara irteten diren gazteen %83k alkohola kontsumitzen du eta inkesta egindako unean gidatzeko alkohol-tasa gainditzen zutenen %30ek ibilgailu bat gidatuko zuen gau hartan12. Alkoholaren kontsumoa eta horrek bide-istripuekin duen zerikusia alde batera utzita, gai hori aurrerago landuko dugu eta, gauez gazteen joan-etorriak, neurri handi batean, motordun ibilgailuetan izaten direla azpimarratu beharra dago. Zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzak mugikortasunez egindako inkestak ez du daturik eskaintzen asteburuetako mugikortasunari buruz. Dena dela, gazteak ostalaritzako establezimenduetara eta beste elkargune batzuetara joateko autoa eta motorra modu masiboan erabiltzen dutela argi dago. Motordun ibilgailuak gauez hainbeste erabiltze horretan eragina dute zenbait faktorek. A) Alde batetik, gaztaroa norbere nortasuna berresteko eta esperimentatzeko garaia izanik, arrisku eta abiadurarako joera gizartearen beste sektoreetan baino gehiago gazteen artean azaltzen da. Horrek azaltzen du, besteak beste, gazte askok jokaera lehiakorretarako eta euren irudia erakusteko dituzten joerak, baita sentsazio horiek eskain ditzaketen ibilgailuak izateko gogoa ere.10 11 Gazteek denbora nola ematen duten zehatz eta luze aztertuta aurki daiteke Josune Aguinaga eta Domingo Comasen lan bikain honetan: Cambios de hábito en el uso del tiempo. Trayectorias temporales de los jóvenes españoles. Instituto de la Juventud. Madril, 1997. 12 Alcohol, jóvenes y conducción txostena, Madrileko Carlos III unibertsitateak eta Espainiako Errege Automobil Klubak (RACE) egina. 2002ko otsai-laren 9ko El Diario Vasco. |
|
| B)
Sarri askotan, motordun ibilgailuak erabiltzea esplika daiteke joan-etorri
horiek ezin direlako egin garraio publikoa erabiliz, ez oinez, ezta bizikletaz ere. Batez ere, Gipuzkoako gazteak herri txikietan bizi badira eta distantzia handiak egin behar badituzte eguneroko zein aisialdiko jarduerak burutzeko13. C) Autoen kasuan, gainera, intimitatea eskaintzen dute eta adin horietan sarri askotan zaila izaten da sexu-harremanak izateko atentzioa erakartzen ez duen espazio propio batez baliatzea. D) Arestian azaldu denez, gazteek motordun ibilgailuak izate hori ez da berdina bi sexuetakoentzat, neskek mutilek baino ibilgailu gutxiago dituzte eta. 3. Mugikortasunaren alorrean gazteen artean adinaren arabera zabaldutako ohiturak zuzen zuzenean daude erlazionatuta euren okupazio-egoeran izaten diren aldaketekin. Horrela bada, 15 urtetik 19ra arte, lan egiten duten gipuzkoar gazteak %7 dira eta ikasten dutenak %93.25 urtetik 29ra, ordea, %77k lan egiten du eta %11k ikasi. Lan-mundurako iragate horrek gazteen mugikortasunean izaten diren aldaketak azaltzen ditu neurri batean. Aldaketa horien azpian dauden arrazoi nagusiak honako hauek dira: A) Heziketa-sistemak, maila guztietan, gazteei etxetik ikastegira modu erosoan joateko aukera eskaini ohi die garraio kolektiboa erabiliz (gehien bat autobusez). B) Ikastegiak etxeetatik nahiko hurbil egoten dira, unibertsitatea izan ezik. Horrek errazten du oinez joatea edo garraio publikoa erabiltzea. C) Motordun ibilgailua gidatzeko posibilitatea adin-irizpide baten arabera dago legez arautua. Horrela bada, ziklomotorra eramateko 16 urte eduki behar dira eta auto zein motozikleta bat gidatzeko 18 urtetik gorakoa izan beharra dago, eta, arestian ikusi dugunez, 16 zein 18 urteko gazte gehienak ikasleak dira.18 urte beteta, gazteak dira gidabaimenak eskuratzen dituen kolektiborik nagusiena. Espainiako Trafiko Zuzen- daritza Nagusiak emandako datuen arabera, 1995ean, B-1 kategoriako 530.000 baimenetatik %67 18 eta 20 urte bitarteko gazteek ateratakoak izan ziren14. D) Lan-munduan aritzeak autoarekiko mendetasun handia sortzen die langileei. Horrela bada, Gipuzkoako gazte langileen %75ek autoa erabiltzen du; gazte ikasleen artean, ordea, %37k erabiltzen du15. Arestian ikusi dugunez, gazte langileen artean autoa hainbeste erabiltzea ez da gazteei soilik dagokien zerbait, langile guztien artean, adinak adin, berdintsu gertatzen da eta. Horren atzean sarri askotan lantokien eta garraio publikoaren sistemaren artean dagoen deskonexioa dago. Gazte langileek motordun ibilgailu gehiago izatea eta erabiltzea ikasleek baino errenta- maila handiagoa edukitzeagatik dela ere pentsa genezake, errenta handiagoa izanik, motordun ibilgailu bat erosteko posibilitateak handiagoak direlako. Orain bada, beheko grafikoan ikus dezakegunez, Gipuzkoako gazteek autoa gehiagotan erabiltzea askoz ere lotuago dago lanean aritzearekin duten errentarekin baino. 13 Baieztapen honen adierazle dugu asteko egun guztietan autoa erabiltzen duten Gipuzkoako 15 eta 19 urte bitarteko gazteen portzentajea % 26 izatea Donostian bizi diren gazteen artean eta % 60 izatea 10.000 bizilagunetik beherako udalerrietan bizi direnen artean. Siadeco (2001), ibid. 14 Antonio Ramos (1998): Informe preliminar del grupo de trabajo "Salud y Calidad de Vida". Plan Joven de Zaragoza. Zaragozako Udala. 15 Iturria: Siadeco (2001), guk egina. |
|
| Horrela bada,
gazte langilerik gehienek, baita hilean 50.000 pezeta baino gutxiago irabazten dutenek ere, autoa astean gutxienez hirutan erabiltzen dute eta gainerako gazteek, diru-sarrera altuak izanda ere, ez dute hainbestetan erabiltzen autoa. |
|
![]() |
|
| 4.
Autoa erabiltzea, eta are gehiago motorra, gizonezkoen ohitura da gehien
bat kasu guztietan, errenta-maila, ikasketa-maila, okupazio-egoera eta abar
edozein direlarik ere. 5. Gazteek autoa eta motorra askotan erabiltzea emantzipatzeko duten blokeo-egoerari lotu-loturik dago. Gure gizarteko laneko ezegonkortasun handiak, ordain-sari eskasek eta etxebizitza garestia izateak eurekin dakarte oraingo gazteen belaunaldiko askok epe laburrean edo ertainean gurasoen antzeko edo goragoko bizi-maila lortzeko zailtasun handiak ikustea. Horrek azaltzen du neurri handi batean oraingo gazteek emantzipatzeko orduan duten adinatzerapena16; horiek horrela, okupatutako gazte askok nahiago dute jatorrizko familiarekin jarraitzea eta, modu horretan, badute gastu-ahalmen handia. Kasu horietan errentaren zati handiak ez dira etxeko gastuak ordaintzeko, familiak ordaintzen ditu eta, baizik eta oinarrizkoak ez diren kontsumo-gaiak erosteko eta horien artean autoak eta motorrak erostea eta mantentzea dago (espainiar gazteen %25ek erosten du urtero autoa edo motorra). |
|
| 16 Gipuzkoan 15-29 urte bitarteko gazteen % 16 soilik bizi da bere diru-sarrerekin etxe independente batean (Iturria: Siadeco, 2001), eta % 9 Euskadiko Autonomia Erkidegoan, (Iturria: Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, Euskadiko Gazteak 2000. Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2000). | |