|
|
| 1.
Ditugun datuen arabera, Gipuzkoan, Europar Batasunaren gainerakoan bezala,
gazteak dira zirkulazio-istripuetan inplikatuen azaltzen den gizarte-sektorea
eta, gainera, biztanle guztien eta gidari guztien kopuruekiko duten pisutik
gora. 1995eko datuen arabera, Europar Batasunean urtero 15 eta 24 urte bitarteko
14.000 gazte hiltzen dira zirkulazio-istripuak direla eta17. Fenomeno hori gainera izugarri areagotzen ari da azken urteotan. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuaren datuen arabera18, 1997. urtean, Gipuzkoan hildakoak izandako istripuen %17an 18 eta 25 urte bitarteko gazteak izan ziren protagonistak, 1998. urtean portzentajea %27koa izan zen, eta 2000.urtean %41ekoa. Kontuan hartu behar dugu 1996. urtean 18 eta 25 urte bitarteko gazteak Gipuzkoako biztanleriaren %13 zirela eta gidarien zentsuan gidabaimena zutenen artean antzeko portzentajea zen zegokiena. Datu horiek bat datoz Estatu espainiar guztirako daudenekin. Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arabera19, errepidean hildakoen %35 14 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak dira. Horiek horrela, zirkulazio-istripuak dira 1 eta 44 urte bitartekoentzat Estatu espainiarrean goiz hiltzeko kausa nagusia. |
|
![]() |
|
| 2.
Komunikabideek gazteen irudi homogeneoa emateko joera dute eta bide-istripuena gazteekin loturik behin eta berriz azaldu ohi dituzten arloetako bat da, nahiz eta horrelako ezbeharretan inplikatutakoak gazteen portzentaje txikia izan. Hala da, hedabideek ez dute kontuan hartzen gazte guztiek ez dutela istripu bat sorrarazteko edo izateko arrisku bera. Hainbat ikerketek frogatzen dute gazte gutxi batzuek (Frantziako kasuan %17ren bat20) errepideko arriskurik gehienak metatzen dituztela, eta arrisku-jokaera horiek gazte beroriek gizarte-bizitzaren alor guztietan izan ohi dituzten beste jokaera batzuetatik ezin bereiz daitezkeela. Gazte horien profilean zailtasunak agertzen dituzte euren burua onartzeko eta euren burua etorkizunerantz proiektatzeko; gazte horiek orainean bizi dira geroa kontuan hartu gabe eta legeak ez dituzte bidezkotzat jotzen. 3. Gipuzkoan, Europar Batasunaren gainerakoan gertatzen denaren antzera,gazteak inplikatutako trafiko-istripuak, garrantziaren araberako hurrenkeran, bolantea eskuan arinkeriak egitearekin, gehiegizko abiadurarekin eta alkoholaren kontsumoarekin loturik daude. 17 Tráfico aldizkaria, 1995eko azarokoa. 18 El Diario Vasco, 2000ko urriaren 23koa eta 2001eko irailaren 11koa. 19 El País, 2001eko abenduaren 2koa. 20 Pierre Le Quéau, Christine Olm: Une minorité de jeunes prend tous les risques, Chroniques d'une guerre non déclarée lanean. Institut National de la Jeunesse et de l'Éducation Populaire. Paris, 2000. |
|
| Gehiegizko
abiadura eta alkoholaren edo beste droga batzuen kontsumoa gazteen istripuen
kausak bezala agertzen dituen estereotipoa oso zabalduta dago. Dena dela,
zenbait herrialdetan egindako ikerketek21 errealitatea
alderantzizkoa dela adierazten dute, alkohola hartzea gazteen istripuekin
loturik agertzen den elementu garrantzitsua izanik ere, gehiegizko abiaduragatiko,
alkohola hartzeagatiko edo beste droga batzuk kontsumitzeagatiko istripuen
portzentajea adinean aurrera egin ahala handitu egiten da eta. 24 urtetik beherako gidariak, ordea, beste adin-taldeetakoak baino proportzio handiagoan azaltzen dira gizakien huts egiteengatik edo bolantean arinkeriak eta zorakeriak egiteagatik eragindako istripuetan. Beste alde batetik aipatu beharra dago baimendutako alkohol-muga gaindituta gidatzeko prest agertzen diren gazteak irteten diren gazte guztien %5,6 baino ez direla22, gazte askok ez baitute edaten, edo ez baitute neurriz gain edaten. Zifra horrek gazteen arrisku-jokaerez zabaltzen dituzten berri kezkagarriak nabartzen edo haien mailan jartzen baditu ere, kontuan hartzeko modukoa da; izan ere, autoen okupazioa asteburuetako gauetan oso altua izaten denez, hiru lagun edo gehiago autoan doazela, gidatu ez arren, istripua izateko arrisku bera dute autoko lagun guztiek. 4. Gazteak protagonistak diren istripurik gehienak asteburuan izaten dira, ostiral arratsaldeko zortzietatik igande goizaldera arte. 1997tik 1998ra Gipuzkoan gauez hildakoak izan dituzten istripuen kopurua izugarri hazi zela aipatu behar da; izan ere, horrelako istripu guztien %30 izatetik %50 izatera pasatu ziren23. 5. Línea Directa Aseguradora aseguru-etxeak agindutako azterlan baten arabera 24, 18 eta 24 urte bitarteko pertsonen %13k bolantean izukaitza dela dio, eta %34k abiadura gustatzen zaiola onartzen du. Beste alde batetik, 25 eta 34 urte bitarteko gazteak dira lege edo arau-hauste gehien egiten dituztenak. Zifra horiek adinean aurrera egin ahala gero eta txikiagoak dira. Datu kezkagarri horri Madrileko Carlos III unibertsitateak eta Espainiako Errege Automobil Klubak egindako txosten batean azaltzen den beste bat gehitu behar zaio, alegia, asteburuetan alkohola kontsumitzen duten gazteen %30ek onartzen duela gau horretan ibilgailu bat gidatzeko prest dagoela, legezko alkohol-mugak gaindituta ere 25. 6. Gazteak inplikatutako ezbehar askorekin badute zerikusia istripua izateko arriskua handitzen duten beste faktore batzuek; hala nola, sarri askotan inplikatuak bigarren jatorriko autoak eramateak eta maiz autoan lagun asko joateak. 7. Badira zenbait teoria,bolantean jakinaren gainean arriskuak izaten dituzten gazte gutxi horien jokaera arinak eta ez oso arrazionalak azaldu nahi dituztenak. Arestian aipatu bezala, gaztaroa esperimentazio-garaia eta sentsazioak bilatzeko garaia dela argi dago eta, horren ondorioz, gazteen artean askoz errotuago dago arriskurako eta abiadurarako gustua, pertsona helduagoen edo zaharragoen artean baino. Zenbait adituren iritziz, gazteak arriskuez eta zerbaiten aurrean dituzten benetako arriskumailez gaizkiago ohartzen dira helduak edo zaharragoak baino, adin horretan, bizi-esperientzia eskasagoaren ondorioz, zauritu ezina izatearen sentsazioa askoz handiagoa delako.26 21 Línea Directa Aseguradora aseguru-etxearen azterlana; 119 zenbakiko Tráfico aldizkaria, 1996ko urrikoa. Valladolideko unibertsitateak eta Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak elkarlanean egindako azterlana; Tráfico aldizkaria, 1997ko martxokoa. INJEP: Chroniques d'une guerre non dé-clarée. Institut National de la Jeunesse et de l'Éducation Populaire. Paris, 2000. 22 Alcohol, jóvenes y conducción txostena, ibid. 23 El Diario Vasco, 2001eko irailaren 11koa. 24 El Correo, 2001eko azaroaren 27koa. 25 Alcohol, jóvenes y conducción txostena, ibid. 26 Jean-Pascal Assailly: Pourquoi les jeunes ont-ils plus d'accidents que leurs aînés?, Chroniques d'une guerre non déclaréeazterlanean. Institut National de la Jeunesse et de l'Éducation Populaire. Paris, 2000. |
|
| Beste aditu
batzuen ustez, horrelako jokaerak ezin dira azaldu bolantean izandako esperientzia eskasean oinarrituta, esperientzia eskaseko gidari gazteek istripu bat izateko duten arriskua esperientzia eskaseko gidari zaharragoek istripua izateko dutena baino handiagoa dela enpirikoki frogatuta baitago nazioarte-mailan27. Ikuspuntu horren arabera, arrisku-jokaera horiek etorkizunari begira gazte jakin batzuek duten frustrazioaren eta desenkantuaren agerpen inkontzientea izango lirateke edo familiatik emantzipatzeko adinez derrigor atzeratuta egoteagatik sortutakoena28. 8. Gazteen istripuek, helduen istripuekin gertatzen den bezala, profil ezberdinak agertzen dituzte sexuari begiratuz gero. Horrela bada, nesken istripu-tasak mutilenak baino 2,5 aldiz txikiagoak dira eta kontu handiagoz ibiltzen dira motordun ibilgailua eramateko orduan. Hori mutilek neskek baino arrisku handiagoa izateko (abiadura handiz gidatuz edo alkohola zein beste drogaren bat hartuta gidatuz) prest agertzearekin loturik dago eta horrelako jarrerak zabalduago daude gizonezkoen arloan. Mutilak gizonezkoa dela agertu nahi du horrela bere taldearen eta nesken aurrean, bolantean dituen ausardia, atrebentzia eta trebetasuna direla bide. 9. Motozikletak eta ziklomotorrak erabiltzen dituzten gazteen istripuez aipamen berezia egin behar da. Trafiko eta Bide Segurtasunaren Institutuaren (Intras) Espainiar estatuari buruzko datuen arabera29, hiri barruan trafiko-istripuetan hildako 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoen %50 ziklomotorrez zirkulatzen zen eta %21 motozikletaz. Atal horretan ere joera erabat kezkagarria da, 1993tik 2000. urtera arteko aldian motorrez edo ziklomotorrez hildakoen kopurua %130 hazi da eta 2000. urtean Donostian, zirkulazio istripuetan izandako 1260 biktimetatik 731,ia %60, motozikleten edo ziklomotorren bidaiariak edo gidariak izan ziren. 27 Jean-Pascal Assailly: Quelques exemples internationaux, Chroniques d'une guerre non déclarée azterlanean. Institut National de la Jeunesse et de l'Éducation Populaire. Paris, 2000. 28 Cristina Lecina, 133 zenbakiko Tráfico aldizkaria, 1998ko azaro-abendukoa. 29 El Correo, 2001eko urriaren 2koa. |
|