2.4 HEZKUNTZA
Hezkuntza sistema orokortu eta derrigorrezko hezkuntza 16 urtera rez bermatzen hezkuntza bazterketako edo hezkuntzara iristeko prekarietate egoerarik ez egotea.

Egoera horiek benetako arriskuak dira gazteentzat, eskolatik lan mundura iristeko egin beharreko ibilbidean. Eremu europarreko hainbat agirik mahai gainean jarri dute gazteek, enplegu munduan sartzeko orduan, hezkuntza ahultasuna pairatzeak sortzen dituen arriskuei buruzko eztabaida(9).

Alor horretan badago alderdi bat oso garrantzitsu bihurtzen ari dena, alegia, familiaren gizarte jatorriak duen eragina gazteek hezkuntza sistemako goi mailetara iritsi ahal izateko. Gizarte arrisku edo bazterketa egoeran dauden familiakoak diren gazteek, hezkuntza maila mugatuko gurasoak dituzten gazteek, immigranteek eta pasadizokoek ahultasun arrisku bereziak izango lituzkete, beren hezkuntza prozesuari dagokionez.

Bestalde, eskolatuta ez egotea, eskola absentismoko jokaerak, eskola porrota eta, behin derrigorrezko hezkuntza zikloa bukatu dutenean, ikasten jarraitzen ez duten gazteek hezkuntza prozesua goizegi uztea dira gazteak lan munduratzeko orduan ahultasun bereziko egoeretan jartzen dituzten alderdiak.

Hezkuntza bazterketa hainbat eratan azal daiteke. Nafarroako Bazterketa Sozialaren aurkako Plana, 1998-2005 izeneko plangintzan erabilitako sailkapenari jarraiki, hurrengoak dira gazteengan eragin larria sortzen duten alderdiak:
.  
Adin txikikoak eskolatuak ez izatea derrigorrezko hezkuntzan, eta gazteen artean (18 eta 38 urte bitartekoen artean) analfabetismoa aurkitzea.
.  
Hezkuntzara iritsi ez diren edo oso hezkuntza mugatua izan duten 16 eta 38 urte bitarteko gazte batzuen egoera. Ikasketarik gabeko pertsonak, edo derrigorrezko hezkuntza aldia gainditu ez zutenak.
.  
Hezkuntza prozesua goizegi uztea. Derrigorrezko hezkuntza bukatu eta gero, ikasten jarraitzen ez duten gazteak.
Derrigorrezko hezkuntza bukatu ondoren, eskolatze ibilbide ahulek definitzen dute hezkuntza eskuratzeko prekarietatea. Horren barruan, batxilergoa edo goi mailako ikasketak amaitu ez dituz ten gazteak egongo lirateke, prestakuntza aldi laburra eskatzen duten ikasketak aukeratuko lituzketenak.

Oro har, EAEko eskolatze datuek ia erabateko eskolatze tasak erakusten dituzte derrigorrezkoa den tartean, portzentajeak %100ra hurbiltzen baitira; ondorioz, gure komunitatea eskolatze tasa altuenak dituzten herrialde europarren artean kokaturik dago, Estatuko batezbestekoaren gainetik (10).

Kokapen aurreratu hori, halaber, unibertsitateko eskolatze mailetan aurki daiteke, Estatukoa (%32,0) baino altuagoa den tasa baitago EAEn (%36,1), ELGA (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) osatzen duten herrialdeetako batezbestekoaren gainetik. Hori kontuan izanda, EAEko gazteen prestakuntza potentzial handia egiazta daiteke.

2001eko datuen arabera, EAEko eskolatze tasek ia gazte guztiak eskolatuta daudela erakusten baldin badigute ere, eskolatu gabeen nolabaiteko mailak mantendu egiten direla ikus dezakegu. Hamabost urte dutenen artean, egoera hori gazteen %1,2k pairatuko luke, eta 16 urtekoen artean, aldiz, gazteen %8 egongo litzateke hezkuntza sistematik baztertuta, derrigorrezko adin taldeari begiratuz gero. Kolektibo horrek desabantaila larriak izan ditzake, etorkizunean, lan munduan sartzeko orduan.

(9) Furlong, A. y otros (2000): Vulnerable Youth: perspectives on vulnerability in education, employment and leisure in Europe. Consejo de Europa.
Eurostat: Youth transitions from education to working life in Europe. Statistics in focus, Theme 3, 2003.
(10) Ver Consejo Económico y Social Vasco (2002): Memoria socioeconómica del CES. 2001.
  EAEKO ESKOLATZE TASA, ADINAREN ARABERA 2000/2001 (%)  
Iturria: Lan taldeak landua, CESeko Memoria sozio-ekonomikoa. 2001 agirian oinarrituta (2002).
Bazterketa arriskua sor dezakeen beste alderdi bat gazteen artean analfabetismoa aurkitzea da. Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, arazo hori ez da antzematen orain darabilzkigun adin taldeen artean.

Ikasketarik ez duten edo derrigorrezko hezkuntza gainditu ez duten pertsonak (ikasketarik gabe, lehen mailako hezkuntza) orokorrean kontuan hartzen baldin baditugu, datuek honakoa erakusten digute: 16 eta 19 urte bitarteko %9,9 gazte daude egoera horretan; 20 eta 24 urte bitartekoen artean, %4,1 dira; eta 25 eta 29 urte bitartekoen %5,1ek pairatzen du egoera hori. Portzentaje horiek %10'1, %5'4 eta %5'5 izango lirateke, hurrenez hurren, analfabetismo indize eskasa gehituz gero. Portzentaje hori, 16 eta 29 urte bitartekoen multzoan, %6,4 da. Gazte horiek zenbat diren zehazteko ahalegina eginez gero, esan genezake 8.583 gazte inguru direla derrigorrezko hezkuntza bukatu ez dutenak, eta hortaz, hezkuntza bazterketako egoeran daudenak.
  GAZTEEN PRESTAKUNTZA MAILA. GIPUZKOA 2001.
(DATUAK %HORIZONTALETAN; GUZTIZKOA, MAIZTASUN ABSOLUTUETAN)
 
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala (INE). Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak 2001. (Gaur egun arte baliatutako datuak familia egoitzetan bizi diren biztanleei buruzkoak dira; kopuru absolutuen eta zentsatutako biztanleria guztiaren artean ez dago ia alderik).
Hezkuntza prozesua goizegi bertan behera uzteak ematen digun informazioa areago da hezkuntza sistemara iristeko prekarietatea pairatzeari buruzkoa bazterketa prozesuen gainekoa baino. Derrigorrezkoa ez den eskolatzeari dagokion adin taldean, eskolatze tasak aztertuz gero, 19 urte eduki arte tasa horiek altuak direla ikus dezakegu, zehazki, %70etik %90ra arte, eta tasa horiek are gorago daudela emakumeen artean. 20-21 urte dituztenen artean, aldiz, mailak jaisten hasten dira, unibertsitate esparruko eskolatze tasekin bat egiten duen %30 inguruan kokatzen direlarik.

Nolanahi ere, eta azterlan honen helburuaren eraginetarako, 19tik 18ra arteko adin taldean, LOGSE Batxilergoa edo Maila Ertaineko Lanbide Heziketa eginez -derrigorrezkoak ez badira ere- hezkuntza sisteman jarraitzen ez duten gazteen portzentajeak batez ere kontuan hartzekoak dira.

Egoera horretan egongo lirateke gazte gipuzkoarren %5 eta %9 bitartean, eta eskola uztearen portzentajeak altuagoak dira gizonen artean, emakumeen artean baino.
  ESKOLATZE TASAK, DERRIGORREZKOA EZ DEN ESKOLATZE ADINETAN (%), SEXUAREN ETA LURRALDEEN ARABERA. 2001.  
Iturria: INE.
Bestelako prekarietate mailan egongo lirateke eskola absentismoko egoeran dauden gazte ikasleak. Errealitate hori hezkuntza zentroetan ezaguna da eta horren inguruan lan egiten da; hala ere, oraindik ez dago eskura lurraldea edo autonomi erkidego osoa hartzen duen erregistro sistema, egoera horiek norainokoak diren zehaztea ahalbidetuko ligukeena.
Gipuzkoako Foru Aldundia © 2004