Gida honen edukina bi modutan kontsultatu dezakezu: web horrialdeetan irakurriz (ezkerraldeko indizea erabiliz), edo ondoko PDF fitxategiak eskuratuz:

Gida osoa:
(PDFa eskuratu)

PDF fitxategiak irekitzeko beharko duzu: 


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zerbitzuak lan ildo berri bat ireki du, “Gipuzkoako gazteriaren benetako egoeraren behatokia” programaren barruan zeharkako lana egiteko. Asmoa zera da, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta beste Herri Administrazio batzuetako departamentuen ardurapean dauden eta gazteen bizimoduan zuzeneko eragina duten eremuetan esku hartzea.

Helburu horren atzetik, zenbait diagnostiko sintetiko egitea eskatu du Gazteria Zerbitzuak, gaikaaukeratutako eremuak mugatzen dituzten alderdi nagusiak ezagutzeko eta eremu horiek gazteekiko duten eragina ikusteko. Diagnostiko horiekin batera, diagnostikoan bertan antzemandako defizit eta gabeziei aurre egiteko proposatzen ditugun jardueren zerrenda eskaintzen dugu; diagnostiko eta proposamen horiek gero eskudun diren erakundeetara bidaliko ditugu eta oro har gizartearen aurrean erakutsiko. Hortaz, etengabeko hausnarketa prozesu bat irekiko da,eta horren azken helburua gazteen arazo hauetaz gizartea sentiberatzea eta aldizka-aldizka gazteen bizi moduarekin zerikusi duten alderdiei buruzko informazioa hedatzea izango da.

Lehen txosten honetan Gipuzkoako gazteen prestakuntza eta enpleguari buruz hitz egingo dugu, prestakuntza eta enpleguak berebiziko garrantzia baitute gazteen bizi moduan eta horiek emantzipatzeraino egiten duten bidean.

Txostenean datuak eta oinarrizko informazioa aurkituko du Gipuzkoako gazteen prestakuntza eta enplegu alorraren ezaugarriak jakin nahi dituen irakurleak. Txostenean berebat eskudun diren agente publikoentzako proposamenak ere eskaintzen ditugu, aurrean aipatu den diagnostikoan antzemandako defizit eta gabeziei aurre egiten lagungarriak izan daitezkeelakoan.

Gazteen alor honetan espezialista eta aditu direnek osatutako lan taldeak1 egindako ekarpenez aberastu den dokumentu hau Mertxe Gordillo enplegu teknikariak zuzendu duen lanaren emaitza da espero dugu txostena interesgarria izango dela prestakuntza eta enpleguaren alorrean diharduten agente eta entitateentzat, hala nola gazte gipuzkoarrentzat eta oro har gizarte osoarentzat, eta espero dugu, berebat,lagungarri izango dela, apalki bada ere, antzeman diren gabezia eta premiei erantzun bat emateko.

Azkenik, uste dugu txosten honek jarraipena izango duela etorkizunean eta hemen eskaintzen ditugun diagnostiko eta hausnarketak eguneratuz eta zehaztuz joango garela.