(2009/06/19) dataren ondorengo berriak
Berri guztiak ikusi nahi badituzu sakatu bilaketa "Denak" bilaketa hitzarekin.
Atal honetan gazteekin eta gazteentzat lan egin ahal izateko baliagarriak
izan daitezkeen prentsan eta Interneten agertutako berriak jatorrizko
hizkuntzan bildu ditugu. Web orrialde honetan agertzeak ez du derrigorrez
esan nahi
Gizarte Politikako Departamentuak edukiak
bereak egiten dituenik.
2009/06/26
Deustuko Drogomenpekotasunen Institutuak egin duen txosten baten arabera, legez kanpoko droga guztien kontsumoak behera egin du gasteiztar gazteen artean, aurreneko aldiz azkeneko hamarraldian. Azterlanaren emaitzek berebat adierazten dute Arabako hiriburuko gazteen erdiek baino gehiagok usadioz kontsumitzen dutela alkohola.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/20
Gasteizko Udalak jarduera-protokolo bat sortuko du 6 urtetik 16 urtera bitarteko ikasleek eskolara huts egitea eragozteko. Ekimen honen jarduera nagusia udaltzainen zaintza izango da eta Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritako beste programa batzuen oso antzekoa izango da.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/26
Madrilgo Adingabeen Defentsarako Asociación de Usuarios de la Comunicación (AUC) elkarteak prestatu duen “Qué menores ven los menores en televisión” azterlanaren arabera, nerabeei zuzendutako telebistako sailek generoko rol tradizionalak deskribatzen dituzte, eta sexua eta drogak gauza normalizatua eta ondorio negatibo gabekotzat aurkezten dituzte.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/23
Osasunari buruzko azken euskal inkestaren arabera, sedentarioak izatea eta oker elikatzea arazo larriak ari dira bihurtzen arabar gazteen osasunarentzat.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/22
Artikulu honetan ikasten ez duten eta lanik egiten ez duten gazteek osaturiko “ez-ez” belaunaldiaren gizarte-egoera aztertzen da. Duela gutxi egindako zenbait ikerlanek diotenez, gazte-belaunaldi apatikoa eta ilusiorik gabea da.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/20
Elkarrizketa honetan, Euskadiko Adingabearen Defendatzaile Jesús Gutiérrezek bere ikuspegia agertzen du Defentsoriaren ezabatze hurbilaz.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/20
Artikulu honetan adierazten da nerabeak nekez bizi daitezkeela eskuko telefonorik, Internetik eta beste hainbat teknologiarik gabe, baina gehien gehienek inoiz ez dutela mendetasunik garatzen.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/29
Ondoko dokumentuan haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten profesionalentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat jardunaldi, topaketa eta ikastarori buruzko deialdiak kontsulta daitezke.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/29
Azterlan honen xedea da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan bizi diren nerabeen boterea hartzeko prozesuen eta negoziatzeko ahalmenaren gaurko egoera aztertzen saiatzea.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/26
Dokumentu hau tresna bat da Europako hiri- eta eskualde-jardueretan gazteen esku-hartzea sustatu nahi duten gazte-erakunde eta bertako agintarientzat.
Berri
osoa irakurri [+]
2009/06/23
Haurren eta gazteen inguruan azken hilabetean SIISeko dokumentazio zentroan jasotako dokumentuak biltzen ditu zerrenda bibliografiko honek. Zerrendako dokumentu guztiak eskuragarri dira – legediak baimentzen duen heinean- SIISeko liburutegian.
Berri
osoa irakurri [+]