Castellano
Hasiera
Aurkezpena
Edukiak
Contenidos
  PDF dokumentuak ikusteko beharrezkoa duzu:  
  Acrobat Reader eskuratu  
Gipuzkoako Foru Aldundia
 
AURKEZPENA
·················································································································
 
 
Gida hau egitea Gipuzkoako Foru Aldundiak 2002.urtean egindako “Gizarte babesik gabeko haur eta gazteak zaintzeko Plana” izenekoaren barruan aurreikusita dauden jardunetako bati emandako erantzuna da. Zehazki, honako helburu hau lortzeko egin nahi da Gida: “Jardun prozedura normalizatuak eta homogeneoak garatzea, kasuen jakinarazpen, ebaluazio eta erabakitze faseetan”.

Gidaren bitartez, udaletako eta lurralde gizarte zerbitzuek gizarte babesik gabeko egoeran dauden haurrekin egiten duten lana koordinatzeko, homogeneizatzeko eta bideratzeko laguntza eskaini nahi dugu, lan horren fase ezberdinetan: harrera, ikerketa, hasierako ebaluazioa eta esku hartzeko plana; eta horretarako, egiteko horietako bakoitzean erabil daitezkeen irizpideak, tres nak eta protokoloak eskaini nahi ditugu. Azken batez, Gida tresna izatea nahi dugu, Gizarte Zerbitzuek aipatutako egoeretan esku hartzeko orduan, daukaten kalitatea, arintasuna eta eragin kortasuna hobetzeko eta zerbitzuak koordinatzeko.

Era honetan dago Gida osaturik:

 
Hasieran, hainbat atal daude, zehatz-mehatz deskribatzen dutenak zer den Babes Bereziko haurrak eta Gizarte Babesik gabeko haurrak izatea (1), udaletako eta lurraldeko gizarte zerbitzuek zer eskumen dauzkaten gai horretan (2),eta kasu horietako faseetan jarraitu beharreko prozedura, jasotzen direnetik esku hartzeko plana landu eta gauzatzen den arte (3).
 
Ondoren, eranskin batzuk daude, ataletan emandako informazioa osatzen dutenak, eta hainbat lan tresna eskaintzen dituztenak.
 
Azkenik, protokoloak sartu dira, esku hartzeko faseetan, garrantzitsua den informazioa biltzeko.

Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko Gazteria Zerbitzuko Balorazio eta Orientazio Alorrean ari diren arduradun eta teknikariek eta Gipuzkoako hainbat eskualdetako udaletako gizarte zerbitzuetako ordezkariek eta Donostiako Udaleko ordezkariek osaturiko lan talde batek landu du Gida. Bestalde, Foru Aldundiaren enkarguz, Haurren Babe saren Ikerketarako eta Prestakuntzarako Dartington-i Elkarteko kideek koordinatu dute aipaturiko taldeak egindako lana.

Gida idazteko, lan taldea oinarritu da, bereziki, bestelako haur zerbitzuek –hala nola, Gazte la eta Leongo Juntako, Andaluziako edo Bizkaiko lurralde zerbitzuek eta Donostiako Gizarte Ongizateko Departamentuak –helburu bera lortzeko aldez aurretik landutako eta argitaratutako dokumentuetan. Horrez gain, udaletako gizarte zerbitzuek beren protokoloak ere jarri dituzte gida honetarako, beste zerbitzu batzuek aztertzeko aukera izan dezaten eta, interesgarriak direla iri tziz gero, egokitu eta beren ingurunean erabili ahal izateko.
© M.I. Arruabarrena, Dartington-ikoa, proiektuaren koordinatzailea.

© Lan taldea honako hauek osatu dute:

·   Gipuzkoako zenbait udaletako gizarte zerbitzuetako teknikariak
·  
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko(aren) Gazteria Zerbitzuaren Balorazio eta Orientazio Taldea.