2012/06/04
| DIRU-LAGUNTZAK
"Gazteriaren esparruan lan egiten duten pertsonen mugikortasuna sustatzeko” proposamenen deialdia “Gazteria martxan” programaren markoan
Proposamen deialdi honen helburua gazteriaren esparruan lana egiten duten erakundeen (GKE, tokiko edo eskualdeko erakunde publikoak) mugikortasuna eta elkartrukea sustatzea da, gaitasun eta konpetentzia berriak eskuratzeko eta esparru horretako profesionalak direnak euren profilak aberasteko asmoarekin.
Proiektuak bi herrialde desberdinetako bi bazkideen artean emango den elkarlanean oinarrituko beharko dira, parte hartzaileen jatorri eta harrera erakunde bezala lana egingo dutenak, hurrenez hurren. Gehienez, gazteekin lan egiten duten bi pertsonen mugikortasuna finantzatuko da.
Finantzatuko diren proiektuak gehienez hamabi hilabeteko iraupena izango dute. Eta mugikortasuna gutxienez 2 hilabetekoa izango da eta gehienez 6 hilabetekoa.
Aurrekontua milioi 1 eurotakoa da. Diru-laguntza gehiengoa 25.000 eurokoa da.
Aurkezteko epea irailaren 3an amaitzen da.