Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikurra

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Really Simple Syndication

EREMU PRIBATUA

(Haur eta gazteria arloko profesional eta erakundeentzat soilik)



Pasahitza ahaztu duzu?
Sarbidea eskatu nahi duzu?

BULETINAREN HARPIDETZA


BERRIAK

2010/01/22 | E-GAZTEMIRA

"Mesanotxean", e-GAZTEMIRAren monografikoen bilduma berria

Buletin honetan "Mesanotxean" izenburupean e-GAZTEMIRAk kaleratzen duen monografikoen bildumaren lehenengo alea aurkeztu nahi genizueke. Aurrerantzean "Mesanotxean" zenbaki monografiko bat hilabetero jasoko duzue. Gipuzkoako haur eta gazteria politikekin zerikusia duen gairen bat jorratuko dugu bilduman hil bakoitzean. Aukeratutako gaiari artikulu, erreportaje zein elkarrizketen bitartez ekingo diogu, horrekin lotuta dauden dokumentuen laburpenekin batera. Horrela, e-GAZTEMIRAren 200. zenbakian iragarri genizuen agindutakoa bete egiten dugu, alegia, komunikabideetan azaldutako informazioa jasotzeaz gain, gure ustez gure irakurleentzako interesgarritzat jotzen dugun beste hainbat gairi buruzko edukiak landu eta zabaltzen hastea, normalean komunikabideetan apenas azaltzen direlakoan. "Gazte faktoria berritzegunea" izeneko enpresaren laguntza izango dugu eginkizun horretarako, eta bera izango da "Mesanotxean" bildumaren edukiak prestatzeaz arduratuko dena, GFAko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuaren zuzendaritzapean. Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuaren lan-taldekideok ekimen berri hau zuentzat interesgarria eta erabilgarria izatea nahi genuke.

Bueltatu

  • Gipuzkoangazte.info
  • Gaztesare
  • Udalekuak
  • Gazte Oporraldiak
© GIZARTE POLITIKA
Gipuzkoanet