Udalekuak 2008

GALDERA OHIKOENAK

Orri honetan erabiltzaileek egin dituzten galderarik ohikoenak bildu eta argitaratzen ditugu, nahi baduzu kontsulta egin dezakezu orri honetako behe aldean dagoen formularioa betez:

  1. 01. Noiz jakingo ditugu emaitzak? Zozketa maiatzak 8an izango da. Arratsalde horretan bertan jakin ahal izango duzue emaitza, izenemate bulegoetan edo interneten.
  2. 02. Interneten non begiratu dezakegu, zozketan plaza bat egokitu zaigun? Interneten ikusteko ea zozketan plaza egokitu zaizun, Inskripzioak atalean klikatu behar duzu. Azaltzen diren bi aukeretatik eskaera kontsultatu klikatu behar duzu. Bertan, zozketa zenbakia edo izen abizenak sartu behar dituzu. Pantailaren goi aldean, ezkerrean, zure egoera zein den adieraziko zaizu: zozketan saritua edo itxaron zerrendan.
  3. 03. Zozketan egokitua izan naiz. Zer egin behar dut orain? Maiatzaren 12 eta 20an artean behin betiko izenematea egin behar duzu. Horretarako gutun bat jasoko duzu ordainketa egiteko buletina eta aurkeztu behar dituzun dokumentuen zerrendarekin. Azken egunak datozela eta ez baduzu jasotzen deitu ezazu informazio telefonora (943 445980)
  4. 04. Nora eraman behar ditut bidali behar ditudan dokumentu guzti hauek? Bi aukera dauzkazu:
    1.- Gutun barruan iritsi zaizun gutun-azalen bidez korreoz bidali
    2.- Udalekuetako bulegora eraman.
  5. 05. Diru sarrera egin eta izenemate buletina bidali dut. Zein da hurrengo pausua? Behin izenematea burututa, udalekura joan baino 15 egun lehenago, eskutitz bat jasoko duzue etxean, autobusaren egunak, orduak, tokia eta eraman beharreko materiala zehaztuz. Ordurako eskutitza jaso ez baduzue, deitu udalekutako bulegora (943 445980).
  6. 06. Zer aukera dut zozketan plazarik lortu ez badut? Zozketan plaza lortu ez duten haur guztiek itxaron zerrenda bat osatuko dute, aurreko urteetan bezala, berriro izenik eman behar izan gabe.

    Zozketan sarituta geratu direnei behin-betiko izena emateko epea iraganez gero, uko egindako leku guztiak zerrendan daudenen artean banatuko ditugu.

KONTSULTA BAT EGIN

Kontsulta bat egin nahi baduzu, bete ezazu ondoko formularioa eta sakatu "Bidali".

© Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzua