Oporraldiak 2008

INFORMAZIOA ETA ARAU OROKORRAK

  1. 1. Gazteek "Gazte Oporraldiak" programan parte hartzeko izena ematen dutenean beren gogoz etortzen direla eta egingo diren jardueren jakinaren gainean daudela pentsatzen dugu (ongi begiratu behar da informazio liburuxka); horregatik, jardueretan parte hartze aktiboa izan behar dute, arazo bereziren bat tartean ez badago. Bestalde, txanda jakinen batean parte hartzeko eskakizun bereziren bat baldin badago -adibidez, igeri egiten jakitea-, kontuan hartu behar dute.
  2. 2. Bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke:

    Euskara: Aukera honetan, parte hartzaileek gai izan behar dute, bai taldekideekin bai begiraleekin, harremanak euskaraz izateko. Hautatu denez, hizkuntza hori izango da komunikazioan erabili beharrekoa, beraz, ezin bestekoa da hizkuntza menderatzea.

    Gaztelania: Jarduerak hizkuntza horretan egingo dira osorik, eta beste komunitate autonomo batzuetako gazteekin batera egingo dira.

    Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan gaztearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.

    Kasu batean zein bestean, parte hartzaileek egin duten aukerari zor zaion errespetua eskatuko da. Ingeleseko eta frantseseko ikastaroetan, ingelesa eta frantsesa izango dira, hurrenez hurren, komunikazioko ohiko hizkuntzak.
  3. 3. Gazteek kasu guztietan errespetatu behar dituzte instalazioko arauak, ordutegiak, ekipamendua eta ingurumena, eta, beren esku dagoen neurrian, gauzak ondo zaindu eta funtziona dezaten lagunduko dute.
  4. 4. Pertsona guztiak errespetatu behar dira, parte hartzaileak, arduradunak eta jardueretan esku hartzen dutenak, oinarrizkoa baita bizikidetza egokirako eta txandaren martxa onerako, eta ez da ametituko inoren kontra bazterketa edo xenofobia adierazpenik, ezta inor beldurtzerik ere.
  5. 5. Galarazita dago alkohola, tabakoa edo beste substantzia batzuk edukitzea edo kontsumitzea.
  6. 6. Oporraldiaren dinamika ez etetearren, ez da onartuko bisitarik, ezta gazteak irtetea ere. Salbuespenezko kasuetan horrelakorik egin ahal izateko, arduradunaren baimena beharko da.
  7. 7. Arrazoiren bat dela-eta (gaixotasuna, arauak ez betetzea, edo bestelako arrazoi pertsonalen bat) parte hartzaileren batek oporraldia amaitu aurretik alde egin behar badu, itzulerako garraio gastuak beraren kontu izango dira.
  8. 8. Parte hartzaileek sakelako telefonorik ez eramatea gomendatzen da, oporraldiko bizimoduarentzat traba izan daitezkeelako. Hala ere eramaten badute, aurretik ohartarazten dugu beharbada murrizketak ezarriko direla, bai deiak egiteko, bai deiak hartzeko.
  9. 9. Ekintzaren garapenerako beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozkoak ez eramatea gomendatzen dugu, antolatzaileak ez baitira horien galeraren erantzunle egingo.
  10. 10. Lekua lortu eta kuota ordaintzen denetik aurrera, dirua ez da itzuliko funtsezko arrazoiren bat ez badago, eta, beti ere, gertatutakoa behar adinako aurrerapenez jakinarazi bada. Nota txarrak izatea ez da baliozko arrazoia kuota itzultzeko.

  11. 2008ko martxoaren 5eko 308/08 Foru Agindua, "Udalekuak 2008" eta "Gazte Oporraldiak" udako kanpainak arautzen dituena.

    Foru Agindua ikusi

© Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzua