Oporraldiak 2008
- euskara
- castellano
IZEN EMATEA
>> ON LINE IZEN EMATEA | IZEN EMATEKO LEKUAK
1. ZOZKETARAKO IZEN EMATEA: apirilaren 17 eta 25 bitartean
14-17 URTEKOAK (1991 eta 1994 urte bitartean jaioak)
Banaka edo, gehienez hiru lagunekoak badira, taldeka egin datezke izen emateak, eta zozketan parte hartzeko bi bide daude:
· Interneten bidez: www.gipuzkoa.net/oporraldi.
· Kanpainan parte hartzen duten bulegoetan aurkeztuz (beheko zerrendan).
Programan lekua lortzeko aukera berdintasuna ziurtatzearren, inprimaki bat bakarra onartuko da eskatzaile bakoitzeko. Inprimaki bat baino gehiago agertzen bada, eskaera deuseztatu egingo da.
Maiatzaren 5ean eta 6an zozketan parte hartzeko onartutakoen izenak, eskaera aurkezteko izendatutako tokietan eta Interneten kontsultatu ahal izango dira eta erreklamazioak egiteko aukera emango da.
Ahalik eta gazte gehienek Gazte Oporraldietan parte hartzeko aukera izan dezaten, plazak esleitzerakoan lehentasuna emango zaie aurreko urtean parte hartu ez zutenei. Horren ondorioz, zozketa sistema berri baten bidez egingo da.
2. ZOZKETA: Maiatzaren 8an
Lekuak zozketa publikoaren bidez eta notarioaren aurrean esleituko dira. Emaitzak maiatzaren 8tik aurrera jakinaraziko dira kanpainan parte hartu duten bulegoetan eta Interneten.
3. BEHIN BETIKO IZEN EMATEA: maiatzaren 12 eta 20 bitartean
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izen ematea maiatzaren 12tik 20ra egin behar dute. Etxean postaz jasoko duten ordainagirian jarritako kuota ordaindu behar dute, eta, gainera, izen ematea gauzatzeko eskatzen diren agiriak ere adieraziko dira.
Behin betiko izen emate epea bukatu denean zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik ematen ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko dugu.
4. OHARRAK
Prezioan sarturik daude:
· joan-etorriak
· jardueretako materiala
· ostatua (otordu guztiak barne)
· asegurua
Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.

ON LINE IZEN EMATEA
Kontsultatu edo izen ematea eginIZEN EMATEKO LEKUAK
Aurreinskripzioak egiteko eta argibide gehiago lortzeko, gazteentzako zerbitzu eta informazio bulego hauetara deitu edo jo daiteke.
-
DONOSTIA
Gaztegune · Txuri Urdin Izotz Jauregia · Anoeta, 28
943 44 59 80 -
ANDOAIN
Ambrosia Olabide Zentrua · Pio Baroja, 1
943 59 39 11 -
ARETXABALETA
Iralabarri plaza, 13
605 70 89 46 -
ARRASATE
Garibai Etxea · Biteri Etorbidea, 3
943 25 20 65 -
ASTIGARRAGA
Kultur Etxea · Kale Nagusia, 48
943 33 10 67 -
AZKOITIA
Bizenta Mogel, 6-behea
943 02 60 27 -
AZPEITIA
Urola kalea, 6-behea
943 15 71 61 -
BERGARA
Kultur Etxea · Errotalde Jauregia
943 77 91 57 -
DONOSTIA
Goikoa Jauregia · Mari kalea, 1
943 48 14 35 -
DONOSTIA
Martutene pasealekua, 48
943 46 64 92 -
DONOSTIA
Kontadores · Pasai San Pedro hb, 13-behea
943 39 01 22 -
EIBAR
Portalea Kultur Etxea · Bista Eder, 10
943 70 84 35 -
ELGOIBAR
Kultur Etxea · Nafarroa plaza, 3-2.
943 74 14 61 -
ERRENTERIA
Oarso Gizarte Etxea · Pablo Iglesias, 11
943 44 96 40 -
ESKORIATZA
Hidalga, 1
943 71 44 07 -
HERNANI
Hernaniko Udal Kiroldegia · Elkano, z/g
943 55 21 85 -
HONDARRIBIA
San Pedro kalea, 15
943 64 47 52 -
IRUN
Foruen karrika, 2-behea
943 64 93 09 / 95 -
LASARTE-ORIA
Manuel Lekuona Kultur Etxea · Geltoki, 18
943 37 61 81 -
LEGAZPI
Kultur Etxea · Latxartegi, 3
943 73 72 03 -
OIARTZUN
Zamatea Etxea · Kontseju Eureka, 6
943 49 11 05 -
OŅATI
Foruen enparantza, 4-behea
943 71 82 57 -
ORDIZIA
Kultur Etxea · Barrena Jauregia, 2. solairua, 3. gela
943 80 56 34 -
TOLOSA
Kultur Etxea · Foruen plaza, 1
943 67 03 83 -
URNIETA
San Juan kalea, 38-behea
943 33 39 73 -
VILLABONA
Olaederra kiroldegia · Kale Nagusia, 72
943 69 44 58 -
ZARAUTZ
Zinema Pilotalekua · Zigordia, 34
943 00 51 22 -
ZESTOA
Foruen plaza, 2
943 14 70 10
© Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzua