Gipuzkoako Foru Aldundia

Gazteen Elkartegintza

Sarrera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazte Ekimenak Sustatzeko Zerbitzuak sortutako material hauekin laguntza eta orientazioa eskaini nahi da haur eta gazteen elkarteek izaten dituzten lege edo ekonomia alorreko arazoak konpontzeko.

Elkarte bat behar bezala kudeatzeko ezinbestekoak dira administrazio egitura konplexua edukitzea eta gai askoren berri izatea, hori dela eta arduradunen ahalegina eta dedikazioa gehienbat arazo horietara bideratzen dira eta ez taldearen benetako helburuak lortzera.

Horrenbestez material hauek prestatu ditugu. Modu erraz eta didaktikoan antolatu nahi izan ditugu material oinarrizkoenak. Elkarteek edo taldeek beren zalantzak argitzeko erreferentzia eta orientabide bat aurkituko dute. Baina, garrantzitsuena da Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentrotik (GEBZ) bertatik ere zuzeneko orientazioa eskura daitekeela. Guztientzat zabalik dago. GEBZan behar bezalako orientazioa eskainiko dizute dohainik edozein zalantza edo arazoren inguruan eta material hauen bitartez argitu daitezkeenak baino espazializatuagoak eta zabalagoak diren kontsultei erantzungo diete. Aholkularitza Zerbitzua Gipuzkoako haur eta gazte elkarte guztien eta zalantzak edo kezkak dituzten gazte talde guztien zerbitzura dago. Zure zerbitzura dago.

gipuzkoa.net