Gipuzkoako Foru Aldundia

Gazteen Elkartegintza

Elkarteak bete beharreko lege irizpideak


Ekintza eta ekitaldi publikoetarako araudia

Azaroaren 10eko 4/1995 legearen (E-19) [informazio+] bidez (1995eko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 230. zenbakian argitaratua) arautu zituen Eusko Jaurlaritzak jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak.

Lege honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren era honetako jarduerak arautzea da, berdin antolatzaileak erakunde publiko, pribatu, pertsona fisiko edo zuzenbidezkoak diren, nahiz jarduera bera irabazi asmoduna, gabea, ohiturazkoa ala noizean behinekoa izan.

Jendaurreko ikuskizunak jendea biltzen duten antzezpen, erakusketa, jarduera, emanaldiak etab dira. Jolas jarduerek ere jende ugari bildu ohi dute beren inguruan, eta helburu nagusia denborapasa edo jolas modura balio izatea da. Ondorengo gai hauek arautzen ditu Azaroaren 10eko 4/1995 legeak.

  • Baimena lortzeko eskakizunak eta jardunbidea.
  • Ikuskizun edo jarduera horiek egingo diren lokal edo barrutietako baldintza fisiko eta segurtasunezkoak.
  • Ikuskizuna edo jarduera egiteko modua eta baldintzak.
  • Ikuskizunak egiteko nahiz lokala irekitzeko eta ixteko ordutegia.
  • Lege honetan aipatutako arau-hauste eta zigorren berezitasun eta mailaketa.

gora

Seguritatea,aseguruak eta erresponsabilitate zibila

Elkarte batek egiten dituen jarduera guztiek seguruak izan behar dute, ez da arriskurik egon behar. Seguritatea bai jardueran baita jarduera-lekuan ere bermatu beharko da.

Lokal edo jarduera-lekuari dagokionez, bertan egongo diren pertsonen ongizatea zaintzeko, lekuak beharrezko baldintza tekniko guztiak betetzen dituela ziurtatu beharko da: estruktura sendoa duela, suteen aurkako elementu eta sistema guztiak bere lekuan daudela, osasun eta higiene baldintzak egokiak direla etab.

Ekintzak bertan egiten diren bitartean, baldintzak ezin izango dira okertu edo txartu eta instalazio horiek asegurua izan beharko dute (baita ekintza konkretu gutxi batzuk ere, arriskugarritasun zantzurik baldin badago: zezenketak, auto-krosa, kirol-bereziak...) tokiak edota bertako langileek eragin ditzaketen kalteengatiko (materialak eta pertsonalak) erantzunkizun zibilari aurre egiteko. Aseguruak ziurtatu beharreko gutxieneko kapitala arau bidez zehaztutakoa izango da (jardueraren ezaugarri eta lokalaren edukieraren araberakoa).

Bestalde, 300 pertsona baino gehiagoko edukiera muga duten lokal eta instalazioek larrialdietarako plana izan beharko dute, legez.

Arau eta neurri guzti hauez gain, udalek beste segurtasun baldintza batzuk ere gaineratu ahal izango dituzte.

gora

Legedia

Gazte elkartegintzak arlo eta gai asko ukitzen ditu; horregatik, bat baino gehiago dira gazte jarduerak erregulatzen dituzten legeak. Otsailaren 12ko 3/1988 legea da elkarteak bere osotasunean erregulatzen dituen bakarra baina aurretik nahiz gero sorturiko legeek osatu eta garatu egiten dute 1988koa.

gora

gipuzkoa.net