Gazteria :: Berriak Gipuzkoako Foru Aldundia :: Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua http://www.gipuzkoagazteria.net es-es Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua http://www.gipuzkoagazteria.net/rss/logogazteria.jpg http://www.gipuzkoagazteria.net 113 93 OHARRA:: 2008ko diru laguntzak. http://www.gipuzkoagazteria.net/admingazteria/dokumentuak/2008ko%20diru%20laguntzen%20zerrenda.%20(1)%20weberako..doc OHARRA:: Gipuzkoako gaztelekuetako hezitzaile, gazte informatzaile, zinegotzi eta gazteria teknikarientzako prestakuntza eskaintza berria 2008rako http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/form1e.asp GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Auzolandegiek 822 plaza eskainiko dituzte aurten gazteentzat Eusko Jaurlaritzak EAEko udalekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko baimena eman zion Gazteria Sailari 2008an auzolandegiak garatzeko. Donostiako Arteleku zentroak ere hartuko du Auzolandegi bat. (Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2008/04/30) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3085 ELKARRIZKETAK / ARTIKULUAK / ERREPORTAIAK:: Iñigo Lamarca Arartekorekin elkarrizketa Arartekoak bere laguntza eskaintzen dio Eusko Jaurlaritzak adingabeak defendatzeko sortu berria duen karguari, eta adierazten du "gure ahaleginak osagarriak izango dira eta baliabide publikoak ahalik eta eraginkortasunik handienaz erabili ahal izango ditugu". (El Correo, 2008/04/29) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3084 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Lasarte-Oria: gizarte-bazterkerian jausteko arriskuan dauden gazteei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-proiektua Proiektuak Europako Gizarte Funtsaren eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren laguntza eta diru-laguntzak ditu. Lau fase ditu, eta bigarrenari atzo bertan eman zitzaion hasiera uztailera arte luzatuko diren prestakuntza-ekintzak abiaraziz. (Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2008/04/29) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3082 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Oñatiko gazteek Osoko Bilkurara eraman dituzte gaztetxearen aldeko aldarrikapenak Gazteek autogestioan, asanblearismoan eta berdintasunean oinarritutako ekipamendu libre eta publikoa eskatu dute. Proposamena bere aldarrikapenak egiten duela hiru urte hasi zen Gazte Asanbladak aurkeztu du, eta bere proposamena babesten duten mila sinadura baino gehiago aurkeztu ditu. (Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2008/04/27) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3086 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Bizkaiko Foru Aldundiak bat egingo du adinez nagusi diren immigranteei babesa emateko sarearekin Aldundiaren zentroetan hartzen diren gazteak 18 urte betetzen dituztenean kale gorrian geratzea eragozteko proposamen bat onetsi zuten Batzar Nagusiek. Hemen programa gizarteratzeko proiektuetan diharduten sei elkartek osatzen dute eta Bizkaian kolektibo hori artatzeko dagoen tresna nagusia da. (El Correo, 2008/04/26) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3083 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Herritarrek informazio gehiago eskatzen dute adingabe atzerritarrentzako zaintzapeko etxebizitzei buruz Gipuzkoako Batzar Nagusietako Eskaeretarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Batzordea era horretako ekipamenduekin zerikusia duten gero eta eskaera gehiago jasotzen ari da. Herritarrek jakin egin nahi dute zentro horiei zein araudi zaien ezargarri eta behar adinako segurtasun-neurriak hartzen diren. (Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2008/04/25) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3080 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Gipuzkoako Foru Aldundiak lehentasuna eman dio bakarrik iristen diren adingabe atzerritarrei babesa emateari Jose Ignacio Insaustik, Aldundiko Haur eta Gazteen sailaren zuzendariak, adierazi du behar diren baliabide guztiak bideratuko direla. Nahiz eta gero eta jende gehiagok lotzen dituen adingabe immigranteak eta delinkuentzia, datuek adierazten dute gaur egun babespean dauden 180 adingabeetatik 14 baino ez direla berriz erori delituan. (Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2008/04/25) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3079 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Donostia: Okendoko Gaztelekuak eta Haurtxokoak antolatutako truke-merkatua Urtebetean hirugarren aldiz antolatu da jarduera, eta Donostia Kultura zerbitzuaren eta Udaleko Gazteria Sailaren babesa izan du. Helburua izan da harreman pertsonalak sustatzea eta gazteek negoziatzen ikastea eta akordiotara iristeko gai izatea. (Diario Vasco, 2008/04/23) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3078 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Donostiako 58 adingabek isunak ordaindu ordez hezkuntza-tailerretan parte hartu dute Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak balorazio positiboa egin du isunen ordezko programak sei hilabete bete dituenean. Programaren onuradunak udal-araudia urratu duten adingabeak dira. Programa aitzindaria da Euskadin eta urtebeteko iraupena du. (Diario Vasco, 2008/04/23) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3077 BESTE BERRIAK:: Europar Batasunak hainbat neurri sustatuko ditu adingabeak eduki bortitzak dituzten bideojokoetatik babesteko Kontsumitzailea Babesteko Europako Komisarioak adierazi zuen eduki bortitzen eraginpean egon izanak adingabeen jokabidean duen eragina salatzen duten txostenetan oinarrituta hartuko direla badaezpadako neurri horiek. (Diario de Noticias de Álava, 2008/04/23) http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3076 BIBLIOGRAFIA ETA DOKUMENTAZIO JAKINGARRIA:: Gazteria arloko "Lurralde Diagnostikoa 2007" Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen sustapen ataleko Bulego Teknikoak egin du. Bertan Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteei gazteria zerbitzuetatik egiten zaien eskaintzaren datuak agertzen dira. Txostena egiteko Gaztesare izeneko aplikazioa erabili da, oraindik garatze eta elikatze prozesuan dagoen tresna. Beraz, dokumentua irakurtzeko orduan kontuan hartu behar da bertako datuak behin behinekoak direla. http://www.e-informazioa.net/dokumentuak/2007gazteriaarlokolurralde-diagnostikoa.pdf BIBLIOGRAFIA ETA DOKUMENTAZIO JAKINGARRIA:: “Proyecto: jóvenes y lonjas. Guía y recomendaciones para minimizar riesgos y mejorar la convivencia en el uso de lonjas para ocio recreativo juvenil“ Portugaleteko Udala Gida hau Portugaleteko Udalak argitaratu du, eta bertan azaltzen da gazteek aisiarako erabiltzen dituzten etxabeak arautzen badira, arriskuak gutxitu egingo direla eta lokal horiek erabiltzen dituzten gazteen eta bizilagunen arteko elkarbizitza hobetu egingo dela. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3073 BIBLIOGRAFIA ETA DOKUMENTAZIO JAKINGARRIA:: “La interrupción voluntaria del embarazo y los métodos anticonceptivos en jóvenes” Ministerio de Sanidad y Consumo Txosten honen helburua erantzun bat ematea da haurdunaldia borondatez gero eta gazte gehiagok eteteak sortzen duen kezkari. Horretarako, Osasun eta Kontsumo Ministerioak borondatez eteten diren haurdunaldiei buruzko datuen azterketa egin du, gure herrian gaiari buruz dauden ikerketak eta inkestak berrikusi ditu eta, gainera, berariazko azterketa kualitatibo bat eskatu du. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3072 BIBLIOGRAFIA ETA DOKUMENTAZIO JAKINGARRIA:: Juventud y diálogo entre civilizaciones Revista de Juventud aldizkariaren ale monografiko honen xedea Espainiako gazteen –bertakoen nahiz immigranteen– portaera eta gero eta elkarlotuagoa den munduan beste kultura batzuekin hitz egiteari buruz duten sentsibilitatea argituko dituzten egungo giltzak aurkeztea da. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3071 GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Ludoteken gaineko hausnarketa prozesua Ludoteken gaineko elkarren arteko zenbait irizpide zehazteko prozesua abiatu berri du Haur eta Gazteen Sustapen Atalaren Bulego Teknikoak, eremu horretako udal mailako jarduera bideratzeko asmoz. Eginbehar hori udal teknikarien lankidetzaz eta adostasunaz egin nahi du Atalak. Horretarako, lan mintegi bat egingo da apirilaren 23an, Donostian (Gaztegunen). http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detallenote.asp?mnunoticia=3070 DEIALDIAK:: Conferencia de infancia (Santander, 2008/04/29 – 2008/04/30) Batzar hau Kantabriako Gobernuaren Gizarte Politikako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du eta “Ahora…derechos de ciudadanía también para la infancia” izango da leloa. Ekitaldi horren helburua, alde batetik, haurren babesgabetasunean esku hartzeko Kantabriako ereduaren berri ematea da eta, bestetik, adingabe delitugileekin eta babesgabetasun-egoeran dauden adingabeekin izandako lan-esperientziak errazago trukatzea. Batzarrean haurrei buruzko autonomia-erkidegoetako legeak ere aztertuko dira, eta, azkenik, Kantabriako haurrei eta nerabeei laguntzeko legearen zirriborroaren edukia eztabaidatuko da. http://www.siis.net/gazteria/ConferenciaInfancia.pdf GIPUZKOAKO ETA EUSKAL HERRIKO BERRIAK:: Gaztemaniak! gero eta zabalduago Gaztemaniak! musika programa 4 herrietan zabalduta dago honezkero (Arrasaten Donostian Oñatin eta Zarautzen), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arrasateko Udalaren arteko hitzarmena sinatu ondoren. Horren ondorioz, aurten kontzertuen eskaintza 16 saiokoa izango da. Maiatzarako aurreikusita dauden kontzertuak honako hauek dira: Gore Gore Girls (Arrasaten, 9an), Single (Donostian, 15ean), Holly Golightlly (Zarautzen, 23an), y Supagroup (Oñatin, 24an). http://www.gaztemaniak.net/ DEIALDIAK:: Agenda (2008-04-23) Ondoko dokumentuan haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten profesionalentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat jardunaldi, topaketa eta ikastarori buruzko deialdiak kontsulta daitezke. http://www.siis.net/gazteria/AgendaJuventud200804232.pdf BIBLIOGRAFIA ETA DOKUMENTAZIO JAKINGARRIA:: Dokumentu berriak 2008/04/23 Haurren eta gazteen inguruan azken hilabetean SIISeko dokumentazio zentroan jasotako dokumentuak biltzen ditu zerrenda bibliografiko honek. Zerrendako dokumentu guztiak eskuragarri dira – legediak baimentzen duen heinean- SIISeko liburutegian. http://www.siis.net/gazteria/BiblioJuventud20080423.pdf OROKORRA:: “Actitudes y opiniones sobre la infancia y la adolescencia. Informe de resultados” Espainiako biztanleriari haurtzaroaren eta nerabezaroaren gainean egindako inkesta baten emaitzak jasotzen dituen txosten honen arabera, honako hauek dira gaur egun Espainiako haurrek dituzten arazo nagusiak: arreta eta maitasunik eza; apeta gehiegi izatea; eta telebista eta bideojokoak gehiegi erabiltzea. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=245 OROKORRA:: “Bienestar y felicidad de la juventud española” Federico Javaloy (coord.) Argitalpen honetako ikertzaile-taldeak honako galdera hauei erantzun nahi die: zoriontsu al dira gazte espainiarrak? Zein ezaugarrik bereizten dituzte zoriontsu diren gazteak eta zoriontsu ez direnak? http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=378 OROKORRA:: “Child Migration and the Construction of Vulnerability” Julia O’Connell Davidson y Caitlin Farrow Txosten hau egiteko 1.000 dokumentutik gora aztertu dira. Helburua izan da adingabe immigranteen ikuspegia zabaltzen saiatzea, eta, horretarako, migrazioak haurrengan dituen eragin positiboak eta eragin negatiboak kontatzen ditu. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=399 OROKORRA:: “Comportamiento electoral de los jóvenes españoles” Araceli Mateos y Félix Moral Lan hau Espainian gazteek hauteskundeetan duten jokabidea aztertzeko egindako bi ikerketaren emaitza da. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=342 OROKORRA:: “Congreso Ser adolescente, hoy’”. Liburu honetan 2005eko azaroan “Ser Adolescente Hoy” Biltzarrean hainbat gairen inguruan garatu ziren hitzaldiak eta adierazpenak daude jasota. Honako hauek dira jorratutako gaietako batzuk: Nerabezaroan nortasunaren eraketa, osasuna eta gorputza gurtzea, indarkeria eta hiriko tribuak, droga-kontsumoa, familiaren sozializazioa, eta abar. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=221 OROKORRA:: “Declaración de Lima” Dokumentu honetan 2005eko azaroaren 21etik 25era Peruko hiriburuan egin zen Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Eskubideei buruzko II. Mundu Biltzarreko ondorioak daude jasota. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=236 OROKORRA:: “Declaración de Palencia” Dokumentu honetan 2006ko ekainaren 19an eta 20an Palentzian “Neska eta Mutilentzako Europa eta Asia Erdialde Egoki baten Alde” izenburupean egin zen Gobernuen arteko III. Biltzar Eurasiarrean ateratako ondorioak jasotzen dira. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=202 OROKORRA:: “Ending Child Poverty within the EU?” Paula Evans Dokumentu honek Europako Batasuneko bazterkeriaren aurkako plan nazionalak ebaluatzen ditu haurren eta gazteen ikuspegitik. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=321 OROKORRA:: “Estado mundial de la infancia 2006”. UNICEF “Haurtzaroaren Munduko Egoera” urteroko txostenaren edizio hau, etorkizun hobe bati begira orain arte egin den aurreramendutik etekinik atera ez duten milioika neska-mutilen, hau da, bazterturik geratu diren edo “ikusezin” diren neska-mutil haien esperientzian oinarritzen da. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=188 OROKORRA:: “Estado mundial de la infancia 2008. Supervivencia infantil” UNICEF Txosten honetan munduak, haurren biziraupenari buruzko Milurtekoaren 4. Garapen Helburua betetzea lortzeko, dagoeneko eman dituen aurrerapauso handiak eta oraindik ere betetzeko dituen erronkak aztertzen dira. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=398 OROKORRA:: “Estudio-diagnóstico de la situación de la infancia y adolescencia en Vitoria-Gasteiz” Gasteizko haurren eta nerabeen egoerari buruzko azterketa-diagnostiko honen xedea udalak adingabeei eta euren familiei ematen dien arretaren planifikazio egokia garatzeko oinarria izatea da. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=322 OROKORRA:: “European portofolio for youth leaders and youth workers” Council of Europe Europako Kontseiluaren proiektu baten esparruan gauzatutako tresna honen helburua gazteen buruzagiek eta gazteekin lan egiten duten beste pertsona batzuek egiten duten lana aitortzeko bidea hobetzea da. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=308 OROKORRA:: “Fit for life” Salto-Youth Inclusion Resource Center Dokumentu honek egiaztatzen du kirola hezkuntzarako tresna izan daitekeela ezintasunak dituzten gazteentzat. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=337 OROKORRA:: “Gitanos e inmigrantes vascos en su ciclo de vida adolescente. Un proyecto de investigación comunicativa” Mikel Arriaga y otros Koaderno hau hainbat gutxiengo etnikotako nerabeek gizartean duten egoerari buruzko elkarrizketari ekiteko gonbidapena da. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=323 OROKORRA:: “Going International Opportunities for All!” Eugen Gherga y Lynne Tammi Dokumentu honetan aukera gutxi dituzten gazteekin gauzatutako nazioarteko proiektuen antolaketa, inplementazio eta jarraipenari buruzko aholkuak eta lan-munduan eta gizartean txertatzeko metodo praktikoak jasotzen dira. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=324 OROKORRA:: “Gazteen Adierazleak 2007” Gazteen Euskal Behatokia Argitalpen honetan gazteei buruzko adierazle kuantitatibo nagusien bilduma eta analisia eskaintzen zaio euskal gizarteari. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=376 OROKORRA:: “Informe anual jóvenes 2006” Observatorio de la Juventud en España Jarraian aurkezten den txosten honek Espainiako egungo gazteen errealitateari buruzko hainbat alderdi aztertzen ditu. Asmoa da, gaingiroki eta orokorrean, gure gazteen hainbat egoera, iritzi eta jarrerari buruzko ikuspegia eskaintzea. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=377 OROKORRA:: “Gipuzkoako gazteei buruzko estatistika – adierazleen txostena” Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde hauetan, Gipuzkoako gazteen errealitateari buruz ahalik eta ikuspegi osatuen ematen diguten estatistika-datuak biltzen saiatu gara. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=295 OROKORRA:: “Jóvenes en movimiento” Laura Laski y Saskia Schellekens (coord.) Txosten honek euren ametsen atzetik edo zapalkuntzari, gerrei, pobreziari edo zoritxarrari ihes egiteko beste lurralde batzuetara joan diren hamar herrialdetako (Burkina Faso, Kolonbia, India, Kenya, Liberia, Moldova, Filipinak, Herbehereak, Surinam eta Zambia) gazteen bizitzak aztertzen ditu. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=397 OROKORRA:: “Jóvenes y constelaciones de desventaja en Europa” “Estudios de Juventud” aldizkariaren ale monografiko honek Europako gazteen "desabantaila-konstelazioak" deitzen direnaren barruan dauden bi egoeratan jartzen du arreta: a) Eskola garaia baino lehen uzten duten eta gehienez ere derrigorrezko bigarren hezkuntzako titulazioa duten gazteak eta b) langabezian dauden eta/edo aldi baterako kontratuak edo kolokakoak lortzen dituzten gazteak. http://www.gipuzkoagazteria.net/informazioa/detalledocue.asp?mnudocu=404