Udalekuak 2008

GALDERA OHIKOENAK

Orri honetan erabiltzaileek egin dituzten galderarik ohikoenak bildu eta argitaratzen ditugu, nahi baduzu kontsulta egin dezakezu orri honetako behe aldean dagoen formularioa betez:

  1. 01. Noiz ezagutuko da zozketaren emaitza? Zozketa apirilak 23an izango da. Arratsalde horretan bertan jakin ahal izango duzue emaitza, izenemate bulegoetan edo interneten.
  2. 02. Internet bidez izen ematea begiratzerakoan, ID eta pasa-hitza eskatzen dizkit. Nola jakin dezaket zeintzuk diren nireak? Internet bidez izen ematea begiratzeko, lehenengo pausoa, ID eta pasa-hitza sartzea da. Oraindik ID eta pasa-hitzik ez baduzu, hauek sartzeko erabiltzen diren laukitxoen gainean dagoen mezua irakurri beharko duzu. Bertan, HEMEN hitzaren gainean klikatu eta hauek sortzearen prozesua hasiko duzu. Eragiketa hau burutzeko ezinbestekoa da helbide elektroniko bat edukitzea.
  3. 03. Zozketan egokitua izan naiz. Zer egin behar dut orain? Apirilak 28 eta maiatzak 6 artean behin betiko izenematea egin behar duzu. Horretarako gutun edo email bat jasoko duzu ordainketa egiteko buletina eta aurkeztu behar dituzun dokumentuen zerrendarekin. Azken egunak datozela eta ez baduzu jasotzen deitu ezazu informazio telefonora (943 445980)
  4. 04. Nora eraman behar ditut bidali behar ditudan dokumentu guzti hauek? Bi aukera dauzkazu:
    1.- Gutun barruan iritsi zaizun gutun-azalen bidez korreoz bidali
    2.- Udalekuetako bulegora eraman.
  5. 05. Zer aukera dut zozketan plazarik lortu ez badut? Zozketan plaza lortu ez duten haur guztiek itxaron zerrenda bat osatuko dute, aurreko urteetan bezala, berriro izenik eman behar izan gabe.

    Maiatzeren 6an, zozketan sarituta geratu direnei behin-betiko izena emateko epea iraganez gero, uko egindako leku guztiak zerrendan daudenen artean banatuko ditugu.

    Aipatutako data horren ondoren, bigarren buelta honetan plaza lortu dutenei eskutitza bidaliko diegu. Hauek behin betiko izena eman ahal izango dute maiatzaren 15tik 23ra.

KONTSULTA BAT EGIN

Kontsulta bat egin nahi baduzu, bete ezazu ondoko formularioa eta sakatu "Bidali".

© Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzua