Udalekuak 2009
- euskara
- castellano
UDALEKUAK
>> AURKEZPENAA
EGONALDIAREN EGUNEROKOA
''Egonaldiaren egunerokoa'' atalean aterpetxe ezberdinetako egonaldietan gertatu diren jarduerei buruzko kronikak, bideoak, argazkiak eta dokumentuak azaltzen dira.
''Egonaldiaren egunerokoa'' ikusi >>
Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.
Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke:
• Euskara: parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Gurasoek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
• Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.
Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.
Tokien %5a hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzako erreserbaturik dago.
© Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusia