Udalekuak 2008

INFORMAZIOA ETA ARAU OROKORRAK

  1. 1. Udalekuak elkarrekin bizitzeko eta baloreak ikasteko tokiak dira, beraz elkarbizitza eta lankidetzako arau batzuk dituzte. Parte hartzaileren batek arau horiek behin eta berriz beteko ez balitu, etxera bidali ahal izango litzateke. Etxerako itzulia guraso edo tutoreen kargura izango litzateke.
  2. 2. Parte hartzaileek izen ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara beti. 7-11 urteko umeak sexu bereizketarik egin gabe banatuko dira logeletan. Aldiz, 12 eta 13 urteko umeak sexuaren arabera bereizita banatuko dira logeletan, baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.
  3. 3. Udalekuaren dinamika ez eteteko ez da bisitarik onartuko. Nolanahi ere, beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira umeak, horrela nahi badute, beraien guraso edo tutoreekin komunikatu ahal izateko, bai gutun edo telefono bitartez, instalazio bakoitzak dituen baliabideen arabera.
  4. 4. Antolatzaileen ustez, komenigarria da udalekuetara neska-mutilek sakelako telefonorik ez eramatea, egonaldian sor daitezkeen eragozpenak saihesteko. Hala ere, guraso edo tutoreek, antolatzaileen gomendioari muzin eginez, seme-alabek sakelako telefonoa eramango dutela erabakitzen badute, aditzera eman nahi dizuegu telefono horien erabilera mugatua izango dela.
  5. 5. Haurrek arropa guztia bere izen-deiturekin edo horien inizialekin markatuta eraman beharko dute. Era berean, poltsikoko diru bezala gehienez ere 10 euro eramatea gomendatzen da.
  6. 6. Plaza eskuratu eta kuota ordaindu ondoren ez da aipatutako zenbatekoa itzuliko, baldin eta ondo frogatutako arrazoirik ez badago eta, beti ere, gorabehera hori behar besteko aurrerapenez jakinarazten bada. Eskolan emaitza txarrak lortzea ez da dirua itzultzeko arrazoitzat hartuko.
  7. 7. Udalekuaren garapenerako beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozkoak ez eramatea gomendatzen dugu, antolatzaileak ez baitira horien erantzule egingo.
  8. 8. Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.

  9. 2008ko martxoaren 5eko 308/08 Foru Agindua, "Udalekuak 2008" eta "Gazte Oporraldiak" udako kanpainak arautzen dituena.
    Foru Agindua ikusi

© Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzua